Argentina
2022/09/21 - 21:55
Argentinako Justiziak baztertu du berriro auzipetzea Martin Villa ministro ohi espainiarra
Argentinako kereila babesten duen Estatu Koordinakundea eta Martxoak 3ko Biktimen Elkartea aztertzen ari dira helegitea jartzea, Argentinako Gorte Gorenean, prozesamenduaren artxiboaren aurka. Martin Villa Espainiako Gobernuko Barne ministroa izan zen, Trantsizioan.
2022/09/16 - 11:05
Cristina Fernandez: ''Jainkoagatik eta Ama Birjinagatik nago bizirik''
"Jainkoagatik eta Ama Birjinagatik bizirik nagoela sentitzen dut, eta eskerrak eman behar nituela iruditu zait, apaizez, mojaz eta txiroez inguratuta", adierazi du Fernandezek. Bere aurkako atentatuaren osteko lehen agerraldi publikoa izan da.
2022/09/11 - 16:40
30 euskal etxek baino gehiagok parte hartu dute Argentinako euskal jaian
Gorriz, berdez eta zuriz jantzita, "Buenos Airesek EH ospagai" egunaz gozatu dute milaka lagunek. Euskal musika, dantza eta gastronomia hizpide izan dituzte egun berezi honetan.
2022/09/09 - 11:42
Nazioarteak doluminak helarazi ditu Elizabeth II.aren heriotzaren aurrean eta haren garrantzia azpimarratu du
Munduko txoko guztietatik heldu dira dolumin mezuak. Askok eta askok XX. mendeko pertsonaia nagusienetariko baten aro historikoa goraipatu dute.
2022/09/08 - 15:11
Fernandezen erasotzaileak eta haren bikotekideak aldez aurretik planifikatu zuten erasoa, Justiziaren arabera
Hilketa saiakera kalifikatuagatik prozesatu ahal dituzte biak. Justiziak adierazi duenez, emakumeak bazekien bere bikotekideak suzko arma zeramala.
2022/09/05 - 13:47
Argentinako presidenteordea erailtzen saiatu zen gizonaren bikotekidea atxilotu dute
Ikerketaren arabera, emakumea erasotzailearekin zegoen azken horrek Cristina Fernandez hiltzen saiatu zen unean. Justiziaren arabera, gizonak kanpoko laguntza jaso zuen.
2022/09/03 - 22:34
Argentinako Kongresuak Kirchnerren kontrako atentatua gaitzetsi du
Argentinan, Cristina Fernandez de Kirchner publikoki agertu da gaur zaleak agurtzen, atzo hilketa saiakera bat sufritu ostean. Ordutik hainbat eta hainbat mobilizazio izaten ari dira presidenteordeari babesa emateko. Horrez gain, Diputatuen Kongresuan saio berezi bat egin dute erasoa gaitzesteko.
2022/09/03 - 16:25
Batasun nazionalerako deia egin dute Kirchnerren aurkako erasoa gaitzesteko protestetan
Cristina Fernandez de Kirchnerrek deklaratu du irudiak ikusi arte ez zela jabetu gertatutakoaz. Sabag erasotzaileak ez du deklaratu nahi izan.
2022/09/03 - 14:15
Cristina Fernandez de Kirchner presidenteordearen lehenengo agerraldi publikoa, hilketa saiakeraren ostean
Bertan bildutako pertsonak agurtu ditu presidenteordeak. Atzo, 35 urteko gizonezko batek pistola bat jarri zuen Fernandezen burutik gertu eta tiro egin zuen, baina arma blokeatu egin zen.
2022/09/03 - 12:02
Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteordearen erasotzaileak deklaratzeari uko egin dio
Ikerketaren arabera, erasotzaileak, ezohiko arma bat izateagatik aurrekari penalak dituen 35 urteko brasildar batek, bere kabuz egin zuen atentatu saiakera.
2022/09/02 - 22:43
Milaka argentinar kalera irten dira Cristina Fernandez de Kirchnerri babesa helarazteko
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Argentinan, presindenteordearen kontrako erasoa salatzeko. Alberto Fernandez presidenteak baieztatu duenez, hiltzeko asmoa zuen erasotzaileak.
2022/09/02 - 19:42
Fernandez Kirchnerrek hilketa saiakerari buruzko ikerketan deklaratu du
Argentinako presidenteordeaz gain, pistola batekin egindako erasoa ikusi zuten polizia agenteek eta jarraitzaileek ere epailearen aurrean hitz egin dute. Auzia "hilketa saiakera larriagotu” bezala ikertzen ari dira.
2022/09/02 - 11:57
Gizon batek Cristina Fernandez de Kirchnerren burura apuntatzen duen unea
Argentinako presidenteordea hiltzen saiatu den susmagarriaren pistola 380 kalibreko bost balaz kargatuta zegoen, baina oraindik ezagutzen ez den arrazoiren batengatik ez du tiro egin.
2022/09/02 - 10:17
Gizon bat atxilotu dute Cristina Fernandezi tiro egiten saiatzeagatik
Argentinako Gobernuak baieztatu duenez, atxilotua 35 urteko brasildarra da, eta aurrekariak ditu arma legez kanpo edukitzeagatik. Argentinako presidenteordea onik dago bere etxean.
2022/09/02 - 09:42
Gizon bat Argentinako presidenteordea erailtzen saiatu da
Erasotzailea atxilotu dute. Jatorri brasildarreko gizasemeak pistola bat jarri du Cristina Fernandez de Kirchner presidenteordearen burutik gertu, eta katua sakatu du, baina bost bala zituen arma blokeatu egin da.
2022/08/24 - 10:48
''Peronismoaren aurkako epaiketa'' baten biktima dela esan du Cristina Fernandezek
Fiskalak 12 urtez espetxeratu nahi du Cristina Fernandez eta politikoki inhabilitatu, presdiente zela Lazaro Baez erakuntza-enprsariari, 51 kontratu publiko nahieran ematea egotzita.
2022/08/23 - 18:02
Fiskaltzak 12 urteko kartzela zigorra ezarri nahi dio Argentinako lehendakariordeari ustelkeriagatik
Fiskaltzak legez kanpoko sare baten erantzuletzat jotzen du. Gobernua eta herrialdeko presidentea, berriz, Fernandezen alde daude.
2022/08/23 - 10:33
Argentinako Fiskaltzak 12 urteko kartzela-zigorra eta Cristina Fernandezen betiko inhabilitazioa eskatu ditu
Fiskaltzak legez kanpoko sare baten erantzuletzat jotzen du, obra publikoak emanez Estatuari iruzur egiteko. Ministerio Publikoaren kalkuluen arabera, 39 milioi euro baino gehiagoko iruzurra egin du sareak, eta Nestor Kirchner presidenteordearen senarra zena ere zipriztindu du eskandaluak.
2022/05/20 - 17:01
Euskara eta euskal kultura transmititzeko ezinbesteko tresna da EITB diasporan
Aspaldi egin zuen EITBk diasporan egoteko apustua. 1996an Ameriketara iritsi zen Galeuscaren bitartez. Ondoren, ETBSat eta Canal Vasco iritsi ziren Amerika eta Europa osora eta gaur egun EITB Basque da gure nazioarteko kanala.
2022/03/01 - 16:39
Martxoak 3 elkarteak eta CEAQUAk justizia lortzeko eta inpunitatearen aurka borrokan jarraitzea eskatu dute
Jacinto Lara Argentinako Kereilaren abokatuak ziurtatu du Martin Villaren kontrako prozesua ez dela artxibatu eta ez dela artxibatuko. Martxoak 3 elkarteak babesa eskertu du, eta 46. urteurreneko jardueratan parte hartzera deitu du.