Arnaldo Otegi
2022/10/05 - 21:05
"Aberastasuna banatzea" helburu duen "ongizate hitzarmen handi" baterako proposamena aurkeztu du EH Bilduk
"Desberdintasun sozialen aurrean", ongizatearen oinarrizko tresnak bermatzera eta aberastasunaren banaketa eredu berri bat eraikitzera bideratuta dauden hamar neurri proposatu ditu koalizioak. Gizarteko askotariko eragileekin eztabaida abian jarri nahi dute, hitzarmena erdiesteko.
2022/09/17 - 19:56
Otegik dio merkatuan esku hartu behar dela, "oinarrizko eskubideak bermatu arte"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak iragarri duenez, taldeak "Gehiengo sozial langileen aldeko proposamena" aurkeztuko du datozen asteetan.
2022/09/15 - 12:51
Berriztagarrien harira, Otegiren esanetan, EH Bildun "ez dago aldaketarik"; Jaurlaritzan bai, ordea
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak salatu duenez, Arantxa Tapia sailburuak esan zuen Euskaltel saldu zutenean enpresa publikoak izatea "komunista" izatea zela, eta orain energia konpainia publiko bat nahi du.
2022/09/15 - 12:45
Arnaldo Otegi, energia berriztagarrien inguruan: ''Jaurlaritza da jarrera aldatu duena''
Arnaldo Otegik ukatu egin du EH Bilduk bere eredu energetikoan "bira edo aldaketa" egin izana, eta ziurtatu du "EAJ izan dela bere jarrera aldatu duen bakarra: nuklearraren alde egin zuen, gero gasaren alde eta orain berriztagarrien alde".
2022/09/05 - 11:45
Otegi: ''Estatu izan nahi badugu, Estatu itunak behar ditugu, baita energian ere''
Arnaldo Otegi, EH BILDUren koordinatzaile nagusia Euskadi Irratiko "Faktoria" programan izan da gaur goizean.
2022/09/05 - 11:29
Otegi: "Estatu izan nahi badugu, estatu itunak behar ditugu, baita energian ere"
EH Bilduko koordinatzaile nagusia prest agertu da gainerako alderdiekin akordio zabalak lantzeko hainbat arlotan, beti ere, "jendearen eskubideak bermatzera" eta "aberastasunak banatzera" bideratzen badira.
2022/09/02 - 14:28
Otegi: "Atzeraldi ekonomikoa euren intereserako neurriak hartzen dituzten elite batzuen ondorioa da"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak horrela erantzun dio lehendakariari, eta egungo atzeraldi ekonomikoa eta krisi energetikoa eteteko neurriak daudela esan du, baina "borondate kontua" dela gaineratu du.
2022/07/01 - 15:40
Otegik esan du "autodeterminazioa modan" dagoela Europan Eskoziak erreferenduma iragarri ostean
Testuinguru horretan, Euskal Herria eta Kataluniaren arteko mendi-tontorrak argituko dituen Pirinioetako Bidea ekimenean parte hartzeko deia egin du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2022/06/26 - 10:43
Arnaldo Otegi: "Jendearen oinarrizko eskubideekin ezin da negoziorik egin"
Hala esan du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Osakidetzako langileek igande honetan kalera atera dituzten aldarrikapenekin bat eginez.
2022/06/17 - 14:46
Otegik "gutxieneko programekin osatutako fronte zabalak" proposatu ditu etorkizuneko erronkei heltzeko
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du LABen 10. Biltzar Nagusian. Sindikalismoari "gogoeta" egiteko deia egin dio, "Nola lagundu burujabetza prozesuari?", galdetu du
2022/06/16 - 23:30
Otegik ezkerrean "borondate anitzak" batzea eskatu du, "siglak" alde batera utzita
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Ezkerra Elkartuzen solasaldi batean parte hartu du Bilbon. Koalizioaren inguruan euskal ezkerren konfluentzia bat osatzea defendatu dute foroko kideek bi artikulutan.
2022/05/28 - 15:30
Alkorta: "EH Bilduko alkateon eta zinegotzion egiteko moduak eraman gaitu lehen indar munizipalista izatera"
Azpeitiko alkateak eman dio hasiera EH Bildu egiten ari den Konferentzia Munizipalistaren bigarren egunari. Koalizio abertzalearen udal politikagintza goraipatu du eta "erlojuak sinkronizatzeko" deia egin die udal ordezkariei.
2022/05/27 - 22:11
Otegi: "EH Bildu beste demokrazia eredu batean liderra da, kooperatiboagoa"
"Iraultzak eta eraldaketak Twitterren egiten direla uste dute askok, guk uste dugu egun guztietan egiten direla, erabakiak jendartearekin hartuz", azpimarratu du.
2022/05/24 - 16:05
Arnaldo Otegik estrategikoak diren sektore industrialak errotzeko ''funts burujabea'' sortzea aldarrikatu du
EH Bilduren koordinatzailearen ustez, Siemens Energyk Gamesa erosteko iragarpenak agerian utzi du Euskal Herrian industria arloko lehiakortasuna eta jabegoa galtzen ari dela.
2022/05/24 - 12:25
Estrategikoak diren sektore industrialak errotzeko "funts burujabe bat" sortzea aldarrikatu du Otegik
2023an egitekoak diren foru eta udal hauteskundeei buruz, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du Gipuzkoan irabaziko dutela baina "lehia beste leku askotan" egongo dela aurreratu du.
2022/05/10 - 12:48
Sanchezek legealdia agortzearen alde agertu da Otegi, ''alternatiba okerragoa baita''
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Pedro Sanchezen Gobernuak legegintzaldia agortzearen alde egin du, baina ohartarazi dio "azken aukera" dela.
2022/05/10 - 12:15
Espainiako Gobernuak legegintzaldia agortzearen alde dago Otegi, baina ohartarazi dio "azken aukera" dela
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan du koalizioa diru-sarrerak bermatzeko errenta legearen akordioan egon litekeela, "edukien arabera betiere", zehaztu du, eta euskaldunen arteko "Estatu akordioak" defendatu ditu, beste behin.
2022/05/08 - 20:00
Sinn Feinen garaipena ospatu du Otegik, "Irlanda batu eta justuari bidea irekitzen diolako"
Twitterreko mezu batean, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du: “Denak dirudi ezinezkoa egiten den arte”.
2022/05/02 - 19:45
Mundu osoko agintari politikoak, kazetariak eta ekintzaileak, Pegasusen jomugan
2021ean publikatutako ikerketa baten arabera, munduko gobernu guztiek erabili dute Pegasus programa buruzagi politikoak, kazetariak edota giza eskubideen aldeko ekintzaileak zelatatzeko.
2022/04/26 - 17:29
Podemosek eta alderdi independentistek CNIa eta Margarita Robles jo dituzte espioitzaren arduradun nagusitzat
Unidas Podemosek, ERCk, EH Bilduk, Juntsek, PdeCATek, CUPek, Mas Paisek, Compromisek eta BNGk adierazi dutenez, Israelgo 'softwarea' gobernuek bakarrik eskura dezakete, eta, beraz, "Espainiako Estatuaren inplikazioaren susmoa sinesgarria baino gehiago da".