Arnaldo Otegi
2023/07/05 - 16:25
Arnaldo Otegik dio EH Bildu irabazteko anbizioz aurkezten dela hauteskunde orokorretara
Uztailaren 23rako hauteskunde kanpaina aurkeztu du Sestaon EH Bilduk. Arnaldo Otegik esan du oraingoan ere lehen indarra izateko erronkarekin aurkezten direla.
2023/06/27 - 12:23
Otegi: ''Akats izugarria da EAJ PP eta Voxekin alderatzea. EAJ ez da alderdi faxista bat''
U23ko bozkei begira EH Bilduk sare sozialetan zabaldutako bideo batek EAJren haserrea eragin du, jeltzaleak faxistatzat jotzen dituelako, PP eta Vox alderdiekin alderatuz. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearen ustez, bideo hori "akats izugarria da". "EAJk gerra antifaxista egin zuen", esan du.
2023/06/19 - 21:13
Xabier Ortuzar (Guzan) izango da Bermeoko Udaleko lehen alkateordea, eta Nadia Nemeh (EH Bildu), bigarrena
Asier Larraurik ez du, oraingoz, bere dimisioa ofizialki eman. Legearen arabera, idatziz egin beharra dauka. Pentsatzekoa da une batetik bestera egingo duela. Eta dimisioa ofizialki ematen den unetik hamar eguneko epea dago alkatea aukeratzeko.
2023/06/19 - 16:32
Otegirentzat ohoragarria da Larraurik kaguari uko egin izana, eta Bermeon laster akordio bat lortzea espero du
Udalerri horretan gertatuko denari dagokionez, "proiektu jakin batzuetan oinarrituta, gehiengo alternatiboa sendotzeko asmoa" nabarmendu du Otegik.
2023/06/16 - 11:57
EH Bilduk hautagaia aurkeztuko du Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiko presidente izateko
Arnaldo Otegiren esanetan, EH Bilduk ez du EAJren eta PSE-EEren eskaintza ofizialik jaso Batzar Nagusietako Mahaiko presidentea koalizio subiranistarena izan dadin.
2023/05/31 - 12:09
Iruñeko, Gipuzkoako edo Gasteizko "bloke aurrerakoiaren lidergoa" errespetatzea eskatu du Otegik
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren aburuz, "eskandalagarria" da EAJ eta PSE-EE koalizio abertzalearen kontrako "aliantza santu" bat osatzen ibiltzea, "norekin eta Alderdi Popularrarekin".
2023/05/30 - 11:16
Arnaldo Otegiri elkarrizketa Euskadi Irratian
Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzailea, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Bere alderdiak bere printzipioak mantenduko dituela esan du.
2023/05/29 - 20:27
EH Bilduk EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin deitu ditu Gipuzkoan eta Gasteizen negoziatzeko
Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak telefonoz deitu die EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen hautagaiei, Gipuzkoan gobernu "zabala eta aurrerakoia" osatzeko. Era berean, Rocio Vitero Gasteizko alkategaia hiru indar politiko horiekin harremanetan jarri da.
2023/05/29 - 16:19
Euskal alderdiak hasi dira hauteskunde aurrerapenaren inguruko jarrerak zehazten
Estebanen hitzetan, PSOEren barne kalkulu gisa soilik uler daiteke hauteskundeen aurrerapena. Otegik azpimarratu du "eskuinari ateak ixteko" gertu daudela. Iturgaizi "logikoa" iruditu zaio bozkak aurreratzea, eta Barkos beldur da ez ote duen Foru Gobernurako negoziazioetan eraginik izango.
2023/05/29 - 15:11
Otegi: ''Gipuzkoan eta Gasteizen ezin badugu gobernatu, azalpenak eman beharko dituzte''
EH Bilduko koordinatzaileak bere alderdiak bere printzipioak mantenduko dituela dio eta, PP aginteetatik kentzeko aukera badauka, egingo duela azaldu du.
2023/05/28 - 14:25
Arnaldo Otegi Elgoibarren izan da, bozkatzen
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "oso lasai gaude eta ilusio handiarekin etorri gara bozkatzera".
2023/05/22 - 22:37
Otegi: 'EH Bilduren aldeko botoa politika sozialak egiteko eta ustelkeriari aurre egiteko izango da'
Durangok eta Euskal Herriak politika aurrerakoien norabidea hartzeko boto eraginkorraren aldeko deia egin du berriro Arnaldo Otegik.
2023/05/22 - 16:08
Auzitegi Konstituzionaleko Fiskaltza Bateragune auziko epaiketa errepikatzearen kontra agertu da
Sei urteko espetxe zigorra bete zuten, baina 2018an Europako Giza Eskubideen Auzitegiak epaiketa bidegabea zela ebatzi zuen. Gorenak epaiketa errepikatu behar zela jakinarazi ondotik kontra agertu da gaur Konstituzio Auzitegiko Fiskaltza.
2023/05/16 - 14:39
Otegik uko egin dutenen jarrera "txalotu" du eta "elkarbizitza demokratikorako konpromisoa" berretsi du
Odol-delituengatik zigortutako zazpi hautagaiek kargua hartzeari uko egingo diotela jakinarazi ostean, EH Bilduren Mahai Politikoaren komunikatua irakurri du koordinatzaile nagusiak.
2023/05/14 - 16:30
Herri honetan aldatu beharreko "gauza asko" daudela leporatu dio Otegik EAJri
Bestalde, Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungaiak ere politika egiteko modua aldatzera dei egin du, besteak beste, Arrasate erreferente izatera itzul dadin.
2023/05/13 - 22:31
EH Bilduk "arduragabekeriaz" jokatzea leporatu die eskuin-muturraren markoa erosi dutenei
"Geldiezina den aldaketa gelditzen saiatzeko", neoliberalek Espainiako politikaren txarrena ekarri dutela salatu du gaur Arnaldo Otegik. Bere aldetik, Bizkaiak aldaketaren epizentroa izan behar duela azpimarratu du Iker Casanova Bizkaiko ahaldungaiak.
2023/05/13 - 16:36
Espero bezala, "kanpaina zikina eta lokaztua" izaten ari dela salatu du EH Bilduk Bilbon
Geldiezina den aldaketa gelditzeko, edozer egingo dute ohartarazi du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak.
2023/05/08 - 15:58
Arnaldo Otegi: ''EH Bildu eskuina gelditzeko berme bat da''
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren arabera, koalizioak eskuinari galga jarriko dio ahalik eta toki guztietan.
2023/05/06 - 17:10
M28an "magia" egingo du berriro EH Bilduk, Otegiren hitzetan
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Bilbon ohartarazi duenez, "euskal errepublika herrikoia eta berdinzalea izan arte hau ez da bukatuko".
2023/04/23 - 14:56
Arnaldo Otegi: "Ez gara lokatzetan sartuko; guk proiektua dugu herri honentzat"
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak azpimarratu duenez, "trantsizio energetikorako, hezkuntzarako, aberastasuna banatzeko edo enpresa ereduko edo etxebizitzaren inguruko eztabaida sustatu nahi dugu. Hori da gure proiektu politikoa".