Arnaldo Otegi
2019/11/22 - 12:19
Gobernagarritasunaren bidean beste eszenatoki bat espero zutela esan du Otegik
Bide horretan izango duten jarrera zehazteko dute oraindik eta negoziazioetan ari diren alderdiek zer egingo duten jakin nahiko luketela azpimarratu du Arnaldo Otegik.
2019/11/17 - 18:45
Kongresuagatik 'baba dariola' egoteaz Ortuzarrek esandakoak EH Bildu haserretu du
"Etsaia nor den ez jakitea baino akats handiagorik ez dago" erantzun dio Mertxe Aizpuruak. "Zergatik daukate gu iraintzeko beharra hitz egiten duten bakoitzean?" galdetu du Arnaldo Otegik.
2019/11/15 - 19:22
Bateragune auziko defentsak zigor epaia baliogabetzeko helegitea aurkeztuko du
Epaia baliorik gabe geratuko balitz, Arnaldo Otegiri 2021era arte ezarritako inhabilitazioa kendu egingo liokete. Bost auzipetuek epaiketa justurik izan ez zutela ebatzi zuen iaz Estrasburgok.
2019/11/14 - 12:21
Arnaldo Otegi: 'EH Bildu baztertzeko politikarekin bat egiten al du Podemosek?'
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ez du argitu inbestidura saioan zer bozkatuko duten, eta bi alderdiei galdetu die ea "78ko erregimenari txapa eta pintura berritzera" mugatu nahi diren.
2019/11/13 - 16:49
Otegi: 'Ez dugu atea irekita ikusten; PSOEk eta Unidas Podemosek ireki behar dute'
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren iritziz, Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek zuzendutako alderdiek "demokratizazio-programa bat" abiatu behar dute.
2019/11/13 - 15:09
EH Bilduk ez du argitu gobernagarritasuna ahalbidetuko duen
Arnaldo Otegik adierazi duenez, pilota ituna sinatu duten alderdien teilatuan dago.
2019/11/11 - 15:39
Otegi: 'EH Bilduk ez du Sanchez babestuko eredu autoritarioari eusten badio'
"Gauzak aldatu" egin direla esan du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Otegik "Kataluniako auziaren" epaia eta Sanchezek kanpainan iragarritako neurriak aipatu ditu haren Gobernua ez babesteko.
2019/10/31 - 13:52
Eba Blanco: 'Arnaldo Otegi eta EH Bildu Eusko Alkartasunaren ordezkariak dira'
"EAren presentzia inoiz baino argiagoa da gizartean", adierazi du idazkari nagusiak. Aitortu du ez duela Maiorga Ramirezekin hitz egiten; ondorioz, "beste solaskide batzuk" izango dira beharrezkoak.
2019/10/29 - 14:42
'Estrategia baketsua eta demokratikoa eraginkorra da, eta gu ere horren alde gaude'
“Poliziari aurre egiteari beldurra galdu diote herritarrek Katalunian”, nabarmendu du Arnaldo Otegik, eta Estatuak “istiluen inguruan eztabaidatzea nahiago” duela azpimarratu du.
2019/10/24 - 19:19
EAEko alderdien erreakzioak Francoren desobiratzearen inguruan
Aitor Estebanek (EAJ), Arnaldo Otegik (EH Bildu) eta Patxi Lopezek (PSE-EE) Francoren exhumazioaren inguruko adierazpenak egin dituzte.
2019/10/04 - 15:36
Euskal herritar gehienek presoen omenaldiak 'gaitzesten' dituztela esan du Urkulluk
Bestalde, Arnaldo Otegik uste du presoen harrera publikoen aurkako ekimenek koalizio subiranista zatitu nahi dutela, eta "ez dagoela arrazoi etikorik, politikoak baizik".
2019/09/29 - 15:47
Sektore soberanisten eta progresisten 'batasuna' osatzera deitu du Otegik
"Krisia dagoelako izango dira hauteskundeak, 78ko Erregimenaren krisi larri bat dagoelako", azpimarratu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Zarautzen (Gipuzkoa).
2019/09/18 - 19:41
Euskal alderdiek hondamen politikotzat jo dute berriro hauteskundeetara joatea
Arnaldo Otegik hondamen politikotzat jo du berriro hauteskundeetara joatea eta hauteskundeen ondoren ze etor daitekeenaz ohartarazi du: PSOE eta Ciudadanosen arteko gobernu bat.
2019/09/14 - 17:22
Otegi:'Hauteskundeak etengabe errepikatzeak Estatuaren krisi larria agerian uzten du'
Hauteskunde orokorrak errepikatzen baldin badira "batzuek aurrerakoi deitzen dioten gobernu bat errepikatzeko aukerarik berriz ez da emango", adierazi du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2019/09/13 - 14:32
Arnaldo Otegi: ‘Makroepaiketak ez dio ekarpenik egiten bizikidetzari’
EH Bilduko koordinatzaile nagusia 'Egun On Euskadi' saioan izan da, eta astelehenean hasiko den 11/13 sumarioan auzipetutako 47 herritarren kontrako epaiketaren inguruan hitz egin du.
2019/08/30 - 23:51
EH Bilduk eskuineko gobernuak saihesten jarraituko duela ziurtatu du Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Urkulluren Exekutiboaren aurka egin du, eta “propagandatik haratago” ez duela errealitatea onartzen egotzi dio. Halaber, adierazle negatibo batzuk aipatu ditu.
2019/08/30 - 22:44
Otegi: 'EH Bildu erabakigarri den neurrian, eskuinak ez du inon gobernatuko'
EH Bilduk Donostian eman dio hasiera kurtso politiko berriari. Bertan, Arnaldo Otegik ukatu egin du euskal erkidegoa inongo oasia izatea, eta gauzak ondo joatea.
2019/08/06 - 13:09
Urtaran: 'Gasteizen PPrekin batera bozkatu duen bakarra Otegi izan da'
Gasteizko alkateak estu hartu du EH Bildu, eta 'oposizio suntsitzailea' egitea egotzi dio.
2019/08/02 - 19:48
Preso ohiei egindako ongietorrien 'arrandia' aurpegiratu dio Jaurlaritzak Otegiri
Lehendakaritzaren hitzetan, ekitaldiei egindako kritikak "'besarkada eskubidearen' debeku bat bezala" ulertzea "intentsitate goreneko demagogia ariketa bat da".
2019/08/02 - 13:29
Otegi: 'Ez dago EH Bildurekin hitz egin edo itunik egin ez duen alderdirik'
Koalizioak alderdi guztiekin hitz egiten duela esan du Arnaldo Otegik. Gogorarazi duenez, berak "30 urte eman ditu PSOErekin hitz egiten". Ongietorrien inguruan, gaitzespenak bukatzea eskatu du.