Euskal herritar gehienek presoen omenaldiak 'gaitzesten' dituztela esan du Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakariak “gaitzespenik irmoena” adierazi du presoei egiten zaizkien omenaldi publikoen aurrean, eta euskal herritar gehienek “ekintza horien erabateko gaitzespenarekin bat” egiten dutela ziurtatu du.
Uztaileko azken asteburuan, Xabier Ugarte eta Jose Jabier Zabaleta preso ohiei Oñatin eta Hernanin egin zizkieten harrera ekitaldiei buruz Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideak egindako galdera bati erantzunez egin ditu adierazpen horiek Urkulluk. Zehazki, Ugartek 22 urte egin zituen espetxean, eta Zabaletak 29.
Testuinguru horretan, gisa horretako ekitaldiak leku publikoetan ez egiteko Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen neurriei buruz galdetuta, lehendakariak gogorarazi du Ertzaintzari ez zitzaiola jakinarazi elkarretaratze edo manifestazio horiek “omenaldi” izaera izango zutela, eta, gainera, ez zela harrera ekitaldi horiek egitea eragozten zuen agindu judizialik jaso.
Halaber, horrelako elkarretaratzeetan parte hartzen duten adin txikikoen inguruan galdetuta, Eusko Jaurlaritza “legezkotasunaren esparruan eta kasu bakoitzean ezartzen den agindu judizialaren arabera jardutera behartuta” dagoela erantzun du. “Auzitegiak dira antolatutako ekitaldien izaera zehazten dutenak, eta, horietako bakoitzaren izaeraren arabera, ekitaldia baimentzea, debekatzea edo ikertzea erabakitzen du”, azpimarratu du lehendakariak.
Hala, ikuspegi legala alde batera utzita, ikuspuntu politiko eta instituzionaletik aztertuta, preso ohiei jendaurrean egiten zaizkien harrera ekitaldiak "etikoki arbuiagarriak" direla esan du Urkulluk.
Ostegunean, PPren legez besteko proposamen bat onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduren ezezko botoekin, kartzelatik irten diren ETAko preso ohiei arrandia publikoz egindako “aintzatespen ekitaldiak” egitea arbuiatzeko. Testuan, omenaldiak antolatzen dituztenei horiek “egiteari uzteko” eskatu diete, eta terrorismoaren edo giza eskubideen urraketen biktimen aurkako “laidoa, umiliazioa eta berbiktimazioa” saihesteko neurriak har ditzatela eskatu diete dagokien botere publikoei.
Erabilera politikoa salatu du Otegik
Bestalde, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du presoen harrera publikoen aurkako ekimenek, hala nola Eusko Legebiltzarrean onartutakoak, koalizio subiranista zatitu nahi dutela eta "ez dagoela horiek aurkezteko arrazoi etikorik, politikoak baizik".
Herri Irratian egindako elkarrizketa batean, Otegik esan du "preso batzuek biktimak eragin dituztela eta beste batzuek ez", baina "hau erabat orokortu" dela salatu du.
"Jendeak bere zigorra betetzen du, etxera etortzen da eta jendeak harrera egiten dio. Nola saihestuko dugu hori?, Herritarrek zergatik ez dute harrera egiteko eskubidea izan behar? Beste gauza bat da norbaitek harrera hori gauza bat edo bestea dela interpretatzea", gaineratu du.
Gauzak horrela, EH Bilduko buruzagiak "auzi hau beste modu batera jorratzeko deia" egin du, eta PPk Legebiltzarrean aurkeztutakoa "Coviteren ekimen bat" dela ziurtatu du. "Nik ez dut inoiz biktimen inguruan hitz egin, baina uste dut Covite ez dagoela bizikidetza termino demokratikoetan edo eraikitzaileetan gauzatzearen alde", gaineratu du.
"Iragana etengabe hona ekartzen saiatzen den jendea dago, baina oker daude", adierazi du Otegik. Ildo horretatik, ezker abertzalea "guztiaz hitz egiteko prest" dagoela berretsi du, eta "sakabanaketaz, gaixo dauden presoez eta presoen askatasunaz ere" hitz egiteko deia egin du.
"Zortzi urte daramatzagu esaten honi irtenbide bat eman behar zaiola, eta mahai batean eseri behar garela. Alabaina, arazo hau ez konpontzeko nolabaiteko interesa dagoela uste dugu, auzi hau horrela jarrai dezan; arreta desbideratzen duelako, beti gauza berari buruz hitz egiten dugulako eta honekin EH Bilduren ikuspuntua zatitzen dugula uste dugulako", adierazi du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
Bere ustez, "konpondu edo gainditu beharreko arazo larri bat da hau". “Etikaren inguruko eztabaida bat egitea gustatuko litzaidake, baina uste dut hau bezalako ekimenen atzean ez dagoela arrazoi etikorik, arrazoi politikoak baizik ", adierazi du Otegik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.