Urtaran: 'Gasteizen PPrekin batera bozkatu duen bakarra Otegi izan da'
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak (EAJ) hitz gogorrak izan ditu gaur EH Bildurentzat, eta udalean "oposizio suntsitzailea" egitea egotzi dio, PPrekin batera bozkatuta eta behin eta berriz ezezkoa esanda.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Urtaranek esan du koalizio abertzaleak "huts egin" diola: "Aurreko legegintzaldia abiatu eta gutxira, aldaketaren aldeko apustuari muzin egin zioten eta PPrekin batera bozkatu zuten, udal gobernuaren jarduna zailagoa egiteko asmoz".
Arnaldo Otegik egindako adierazpenei (EAJk EH Bildu kritikatu behar zuela PPren botoan lortzeko) erantzunez, Urtaranek esan du "Gasteizen PPrekin batera bozkatu duen bakarra" bera izan dela.
Preso ohien ongietorrien auzian, Urtaranek uste du ezker abertzaleak "gogoeta sakona" egin behar duela. Alkatearen ustez, "normalizazio politikoan aurrera egin, iragana bazter utzi eta elkar-ulertzeko modua topatu nahi badute behintzat, modu pribatuan egin beharko lituzkete".
Hiriko egitasmoak hizpide hartuta argitu du AHTaren lurperatzearen proiektua aztertzen ari direla Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, alegazioak aurkeztu ahal izateko. "Aurrekontua asko aldatu da", erantsi du —aurreikusita zegoena baino % 20 gehiago—. Azaldu duenez, tren lasterra Gasteizera heltzeko lanak Sustapen Ministerioak ordainduko ditu, baina hirirako lurpeko sarrera (500 bat milioi) hainbat erakunderen artean pagatu beharko dute: erdia Ministerioak hartuko du bere gain; % 25, Jaurlaritzak; % 15, Udalak eta % 10, Arabako Foru Aldundiak.
Bestalde, San Prudentzioko merkataritzagunearen proiektua geldoegi doala eta, "kezkatuta" agertu da. "Orain arte ikusitako baino gehiago ikusiko nahiko nuke, sustatzaileari esan diot aurrerapausoak eman behar ditugula. Hiriguneak bizia behar du", adierazi du.
Azkenik, Gasteizko gasolina-zerbitzugune batetik gertu izandako sexu erasoaz galdetuta, "zuhurtzia" eskatu du alkateak, Ertzaintzak emandako aholkuei jarraituta.
_______________________
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".