Arrasate
2021/01/10 - 13:33
Aurkitu dute Arrasaten desagertu zen 31 urteko zumarragarra
Ertzaintzak kasua itxi duela jakinarazi du.
2021/01/07 - 13:46
Aretxabaletak eta Arrigorriagak ostalaritza ireki ahal izango dute berriro
Lekeitio, Mundaka, Ispaster (Bizkaia) eta Aizarnazabal (Gipuzkoa) zerrendan sartu dira. Guztira, 10 udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.
2021/01/05 - 15:23
Gaurtik Azpeitian eta Arrasaten ostalaritzak zabaldu dezake
Zortzi astez itxita egon ostean, Arrasaten eta Azpeitian ostalaritzak ateak ireki ditzake gaurtik aurrera. Hala ere, tabernari askok ez irekitzea erabaki dute.
2021/01/04 - 14:05
Azpeitiak eta Arrasatek ostalaritza ireki ahal izango dute berriro
Lazkao eta Olaberria, berriz, zerrendan sartu dira. Guztira, zortzi udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.
2021/01/02 - 15:15
Ehunka pertsonak Marianen hilketa matxista gaitzetsi dute Arrasaten
65 urteko Marian abenduaren 26an desagertu zen, eta haren gorpuzkiak iragan ostegunean topatu zituzten, 43 urteko bikotekidea Lanzaroten entregatu ostean.
2021/01/01 - 23:51
Hilketa matxista bat gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute Arrasaten
65 urteko emakumea Arrasaten jaio zen, eta urte batzuk zeramatzan Kanaria Handian bizitzen. Elkarretaratzea 12:30ean izango da, herriko plazan.
2020/12/31 - 14:03
Bermeo eta Ataungo ostalaritzak ezin izango ditu ateak ireki
Ordizia, Errezil, Leintz Gatzaga, Segura eta Zaldibia zerrendatik atera dira. Guztira, zortzi udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.
2020/12/28 - 15:17
EAEko sei herrik gorrian jarraitzen dute
Bizkaian bakarra da gorrian dagoena: Arrigorriaga. Gipuzkoan, aldiz, bost dira: Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.
2020/12/28 - 14:10
Azkoitiak ostalaritza ireki ahal izango du berriro
Aramaio, Iruña Oka, Zigoitia, eta Zuia ere zerrenda horretatik atera dira. Guztira, 11 udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.
2020/12/24 - 14:51
EAEn ostalaritza itxi behar duten udalerrien zerrendara batu da Azkoitia
Guztira, 13 udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Eskoriatza da zerrenda horretatik atera den udalerri bakarra.
2020/12/21 - 14:33
Arrigorriagak ostalaritza itxi beharko du berriro, positibo kopuruak gora egin baitu
Gipuzkoako Eskoriatzak ere itxitako establezimenduen zerrendarekin bat egin du.
2020/12/19 - 17:20
Baheketak Arrasaten eta Irurtzunen, azken egunetako covid-19 agerraldiak kontrolatzeko
423 positibo atzeman ziren atzo EAEN (%3,3ko positibitate-tasa) eta beste 99 Nafarroan (% 4,4ko positibitate-tasa)
2020/12/18 - 18:11
Asteartera arte luzatu dituzte Arrasateko eta Aramaioko baheketa masiboak
20 eta 40 urte arteko bizilagunei proba parte-hartzeko dei berezia egin diete, gutxi joan direlako eta kutsatze gehienak 10-40 adin tartean detektatu dituztelako.
2020/12/17 - 14:52
Aretxabaletan eta Seguran ere tabernak itxi dituzte, kasuek gora egin dutelako
Aldiz, Arrigorriagak eta Ermuak ostalaritza establezimenduak berriro irekitzeko baimena jaso dute, eremu gorritik ateratzea lortu dutelako.
2020/12/14 - 15:28
24.000 lagun daude PCR probak egitera deituta Arrasaten eta Aramaion
12.500 lagunek eskatu dute dagoeneko ordua. Gaur 2.800 proba egitea dago aurreikusita. Dei berezia egiten zaie, Arrasateko ikastetxe eta unibertsitateko ikasleei.
2020/12/14 - 14:53
Dagoeneko 12 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki
Azpeitiak, Beasainek eta Zaldibiak (Gipuzkoa) eta Zigoitiak eta Añanak (Araba) ere ezingo dute ostalaritza ireki, azken datuen arabera. Eibar eta Erriberabeiti, berriz, zerrendatik atera dira.
2020/12/14 - 12:33
Hasi da Arrasateko eta Aramaioko baheketa masiboa
10:00etan hasi da Arrasateko Ospitalean 6 urtetik gorako bizilagunen baheketa. 11.000 hitzordu baino gehiago eman dira dagoeneko PCR testa egiteko.
2020/12/13 - 19:12
Baheketa Aramaion eta Arrasaten, astelehenetik ostiralera bitartean
Debagoieneko ospitalean egingo dituzte PCR testak, 08:00ak eta 20:00ak bitartean. Emaitzak SMS mezu bidez jakinaraziko dituzte.
2020/12/11 - 17:49
EAEko bederatzi udalerrik ezingo dituzte tabernak larunbat honetan ireki
Aramaio, Iruña Oka, Erriberabeitia eta Zuia (Araba); Arrigorriaga eta Ermua (Bizkaia), eta Arrasate, Eibar eta Ordizia (Gipuzkoa) dira agindu berria jaso arte tabernak itxita izango dituzten herriak.
2020/12/10 - 21:52
Hauek dira gune gorrian dauden udalerriak
Bizkaian Arrigorriaga. eta Gipuzkoan, Eibar, Ordizia eta Arrasate. Egoera, baina, ez da lau lekuetan berdina. Arrigorriagari eta Eibarri maila gorritik irteteko gutxi falta zaie.