Arrasate
2020/12/10 - 19:08
Baheketak egingo dituzte Aramaion, Arrasaten, Cascanten eta Valtierran
Valtierra izango da herritarrei probak egiten lehena: abenduaren 11n. Egun bat geroago Cascanteko bizilagunen txandan izango da, eta abenduaren 14tik 18ra Arrasatek hartuko du lekukoa.
2020/12/10 - 15:31
EAEko 25 udalerritako ostalaritza, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren zain
Horietako bakoitzaren egoera aztertuko du Jaurlaritzak. Arrigorriagan (Bizkaia), Eibarren, Arrasaten eta Ordizian (Gipuzkoa), esaterako, ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak berriz ireki.
2020/12/07 - 21:35
Hauek dira eremu gorrian jarraitzen duten euskal udalerriak
Gipuzkoan, lau gune gorritik atera dira. Bost ditu oraindik, eta Arrasate da intzidentzia altuena duena. Bizkaian, Arrigorriaga eta Ermua gorriz daude, eta Arabak ez du udalerririk alerta egoeran.
2020/12/04 - 15:31
Arrasateko intzidentzia metatua EAEko altuena da
Kezka handia dago Arrasaten transmisio komunitarioa delako eta, ondorioz, kasuen jatorria non dagoen ez dakitelako.
2020/11/19 - 23:40
Jaurlaritzak orain arteko neurri murriztaleei eutsiko die abenduaren 10a arte
Neurriak "eraginkorrak" izaten ari direla uste du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. "Ondo goaz, baina ez gaude ondo", azpimarratu du.
2020/11/17 - 16:13
Osakidetzak PCRa egingo die 13 eta 40 urte bitarteko Arrasateko bizilagunei
Baheketa Debagoieneko Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikineko beheko solairuan egingo da, asteazkenetik ostiralera bitartean. Bestalde, Basauriko baheketan 70 positibo atzeman dituzte.
2020/11/12 - 21:51
30 pazientek eta 9 langilek positibo eman dute Aita Menni ospitalean
ELA sindikatuak esan du bigarren agerraldia dela denbora gutxian eta ohartarazi du kasu gehiago izan daitezkeela, erietxeko beste hainbat lagun sintomekin hasi baitira.
2020/11/10 - 13:11
"Gazteok iraganari begiratu behar diogu oraina ulertu ahal izateko"
Arrasate eta Zumaiako bost gazte elkartu ditu Euskadi Irratiko Faktoria saioak, indakeriaz, minaren aitortzaz eta elkarrizketaren balioaz g1ogoeta egin dezaten.
2020/11/03 - 10:37
Lau edukiontzi erre dituzte Bilbon eta hiru, Arrasaten
Suak inguruko bi auto ere kaltetu ditu Santutxun. Segurtasun Sailaren esanetan, bart ez da neurri murriztaileen aurkako protestarik izan eta oraingoz behintzat ezin da loturarik egin.
2020/11/01 - 15:53
Bilbon eta Arrasaten atxilotutako zazpi gazteak aske utzi dituzte
Istiluak izan dira larunbat gauean COVID-19ari aurre egiteko neurrien kontra protestatzeko deialdietan, Bilbon, Arrasaten, Gasteizen, Donostian eta Eibarren.
2020/11/01 - 14:55
Neurri murriztaileen aurkako protestetan atxilotutakoak aske utzi dituzte
Bilbo eta Arrasaten COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurrien kontra egindako protestetan atzemandako zazpi pertsonak libre utzi dituzte.
2020/10/28 - 15:01
Arrasateko enpresa bat zigortu dute, silizearen aurkako prebentzioa ez betetzeagatik
Silikosia duen langile bati Gizarte Segurantzako prestazio guztien % 50eko errekargua ordaintzera zigortu dute enpresa.
2020/10/23 - 22:51
Gune gorrian dauden herrietako alkateek erantzukizuna eskatu diete herritarrei
Gorriz markatutako herrientzako neurriek 300.000 herritar ingururi eragingo diete. Herritar horien norbanako erantzukizunean sinisten dute herriotako alkateek.
2020/10/06 - 01:23
Hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak ETAren zulo batekin lotuta
Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio dira atxilotuak. Sarek mobilizazioak egin ditu Zarautzen, Arrasaten eta Abadiñon. Estatuak eztabaida politikoa baldintzatu nahi duela salatu du EH Bilduk.
2020/10/02 - 22:29
Arrasate guztiz itxi dute, Maritxu Kajoiren ospakizunak ekiditeko
43 urtetan lehen aldiz gelditu da jairik gabe Maritxu Kajoi. Udalak egina du deia kanpoko inor gerturatu ez dadin, eta Ertzaintzak kontrolak jarri ditu.
2020/09/24 - 22:31
Arrasateko taberna bat itxita, zerbitzari batek lanean jarraitu zuelako positibo izanda
Ederra taberna itxi du Ertzaintzak, zerbitzari batek positibo eman eta lanean jarraitu zuelako. Dena den, oraingoz, ez dute PCR proba masiborik egingo bezeroen artean.
2020/07/31 - 21:08
Gazte bat hil da itota Aretxabaletako Urkulu urtegian
17:45ean, 25 urteko gaztearen lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, uretan sartu den laguna aurkitzen ez zutela jakinarazteko.
2020/07/13 - 09:57
Lanuzteak Olaberriako Arcelor Mittalen, enpresak ez dielako haien eskaerei erantzuten
LABek, "soldata igoera duinak, egutegian aldaketak adostea, sorospen kutxaren biziraupena eta errelebo kontratua egingo dela bermatzea" eskatu du, besteak beste.
2020/07/03 - 15:34
Legez kanpo arrantzatutako 122 kilo hegalabur atzeman dituzte Hondarribian
Ontziko patroi arrasatearrari 601-60.000 euroko isuna ezar diezaiokete. Atzemandako arraina ongintzako elkarteen eskuetan utzi dute.
2020/07/02 - 17:03
Azken fokuak kontrolpean dituela adierazi du Osasun Sailak
Orain arteko kutsadura gehienak familia eta lagunartean izan dira, eta kontrolpean badaude ere, Osasun Saila kezkatuta dago kaleko jende pilatekekin.