Arrasate
2020/10/06 - 01:23
Hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak ETAren zulo batekin lotuta
Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio dira atxilotuak. Sarek mobilizazioak egin ditu Zarautzen, Arrasaten eta Abadiñon. Estatuak eztabaida politikoa baldintzatu nahi duela salatu du EH Bilduk.
2020/10/02 - 22:29
Arrasate guztiz itxi dute, Maritxu Kajoiren ospakizunak ekiditeko
43 urtetan lehen aldiz gelditu da jairik gabe Maritxu Kajoi. Udalak egina du deia kanpoko inor gerturatu ez dadin, eta Ertzaintzak kontrolak jarri ditu.
2020/09/24 - 22:31
Arrasateko taberna bat itxita, zerbitzari batek lanean jarraitu zuelako positibo izanda
Ederra taberna itxi du Ertzaintzak, zerbitzari batek positibo eman eta lanean jarraitu zuelako. Dena den, oraingoz, ez dute PCR proba masiborik egingo bezeroen artean.
2020/07/31 - 21:08
Gazte bat hil da itota Aretxabaletako Urkulu urtegian
17:45ean, 25 urteko gaztearen lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, uretan sartu den laguna aurkitzen ez zutela jakinarazteko.
2020/07/13 - 09:57
Lanuzteak Olaberriako Arcelor Mittalen, enpresak ez dielako haien eskaerei erantzuten
LABek, "soldata igoera duinak, egutegian aldaketak adostea, sorospen kutxaren biziraupena eta errelebo kontratua egingo dela bermatzea" eskatu du, besteak beste.
2020/07/03 - 15:34
Legez kanpo arrantzatutako 122 kilo hegalabur atzeman dituzte Hondarribian
Ontziko patroi arrasatearrari 601-60.000 euroko isuna ezar diezaiokete. Atzemandako arraina ongintzako elkarteen eskuetan utzi dute.
2020/07/02 - 17:03
Azken fokuak kontrolpean dituela adierazi du Osasun Sailak
Orain arteko kutsadura gehienak familia eta lagunartean izan dira, eta kontrolpean badaude ere, Osasun Saila kezkatuta dago kaleko jende pilatekekin.
2020/07/02 - 15:33
Osasun Sailak kontrolatutzat jo ditu fokuak eta aglomerazioen arriskuez ohartarazi du
Murgak aitortu duenez, prebentzio-neurriak betetzen ez dituzten ehunka lagunen irudiek kezkatzen dute.
2020/07/02 - 11:41
Arrasate, Errenteria eta Irungo kasuek lotura duten aztertzen ari da Osasun Saila
Osasun Sailetik azaldu dutenez, familia eta/edo lagun topaketetan gertatu diren kutsatzeak dira. Gipuzkoan, bost positibo gehiago atzeman dira azken orduetan.
2020/05/27 - 13:55
Absolbituta bi bortxaketagatik Fiskaltzak 26 urtera zigortzea eskatzen zuen gizona
Hala ere, Probintzia Auzitegiak hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio auzipetuari, ohikoa ez den etxeko indarkeria delitua egotzita.
2020/05/24 - 19:16
Patxi Ruizen aldeko pintaketak Arrasateko, Basauriko eta Villabonako batzokietan
"Ekintza hauek faszismotik eta totalitarismotik gertuago daude, demokraziatik eta askatasunetik baino", salatu dute jeltzaleek ohar batean.
2020/05/22 - 16:13
Aurrera egiteko egokitu beharra egokitu zaie pertsona askori
Lanik gabe gelditu, eta beste lanpostu batzuetan egokitu diren bi gazteren adibideak ezagutuko ditugu: Jokin Mujika arrasatearrarena eta Ibai Cereijo getxoztarrarenak.
2020/05/18 - 15:10
Nola aldatu du pandemiak etxeetan bisitak egiten dituzten medikuen lana?
Debagoieneko Ospitalean etxera bisitak egiten ditu Arantzazu Ugarte medikuak. Pandemiak euren eguneroko lana nola aldatu duen kontatu digu.
2020/04/27 - 15:55
Gizartearen inmunitate maila neurtuko duen azterketa serologikoa abiatu du Osakidetzak
Hasiera batean, Espainiako Gobernuak 5.000 test agin dituzen EAErako eta Jaurlaritzak 4.000 gehiago. Gaur hasi direnak, Jaurlaritzarenak dira.
2020/04/20 - 11:52
Iritsi dira Etxebarrira maskarak ekoizteko erabiliko diren hiru makinak
Mondragon Assembly kooperatibak ekoitzi ditu makinak, eta Bexen Medical arduratuko da maskarak (hilean 10 milioi unitate inguru) ekoizteaz.
2020/04/18 - 11:00
Iritsi dira Mondragon Taldeak milioika maskara ekoizteko hiru makinak
Ostiral arratsaldean lau makina iritsi dira Madrilera, horietariko hiru Bexen Medical kooperatiba gipuzkoarrak erabiliko ditu. Hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoiztea aurreikusi dute.
2020/04/14 - 13:59
Euskotrenek zerbitzu berezia ematen die etxean lo egiten ez duten osasun langileei
Derioko Seminario Hotelean dauden Osakidetzako langileek, eta Debagoienekoek, dagoeneko badaukate autobus zerbitzu berezi hori.
2020/04/13 - 19:09
ELAk salaketa jarriko du hiru erresidentziaren eta Gipuzkoako Aldundiaren kontra
Tolosako Iurreamendi, Zumarragako Argixao eta Ordiziako San Jose izango dira Aldundiarekin batera salatuko dituenak, "langileen osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzea" leporatuta.
2020/04/07 - 15:50
Europako CE markarik gabeko maskarak eta txabusinak saltzea baimendu du Espainiak
Bexen Medical kooperatiba bezalako enpresei eragingo die erabakiak. Konpainia horrek, koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko 60 milioi maskara ekoizteko akordioa lortu du.
2020/04/02 - 14:56
Hego Euskal Herriko hainbat enpresak "gutxieneko" jarduerari ekingo diote berriro
Arcelor Mittal, Tubos Reunidos, Mondragon Korporazioa eta Tubacex dira, besteak beste, funtsezko jarduerari eutsiko dioten enpresetako batzuk, "gomendatutako segurtasun neurriak errespetatuz".