Arrasate
2021/09/22 - 15:04
Markina-Xemein, Mungia, Trapagaran, Bergara eta Hernani eremu berdera igaro dira
Guztira, 14 herri daude semafaroaren zonalde berdean, bat Araban, sei Bizkaian eta zazpi Gipuzkoan.
2021/09/21 - 14:45
Egun bakarra gorrian egin eta gero, Mutriku bertatik irten da
Lekeitio da, beraz, eremu latzenean dagoen EAEko udalerri bakarra. Elgoibarren, gainera, egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da.
2021/09/20 - 14:44
Semaforoa gorri jarri da Mutrikun
Aitzitik, lau udalerri eremu berdera igaro dira: Deba, Legazpi, Lezo eta Zumarraga.
2021/09/20 - 12:03
Laura Garrido: ''Ulertezina da ETAren presoak heroi bezala goraipatzea''
Larunbatean Arrasaten gertatutakoaz galdetuta, Laura Garridok adierazi du "helburua biktimekin egotea" zela eta leku sinboliko batean egon zirela aldarrikatzeko "biktimak hor daudela".
2021/09/18 - 23:13
Sarek deituta, manifestazio jendetsua egin da arratsaldean Arrasaten
Gaur egun 15 euskal presok 40 urteko kartzela zigorra dute, tartean Henri Parot arrasatearra dago. Sare plataformaren hitzetan hori bizi osorako kartzela zigorra da, eta presoen eskubideak urratzen ditu.
2021/09/18 - 22:59
Sarek hainbat euskal presoren bizi arteko espetxe zigorra salatu du
Herritar taldeak deituta, milaka pertsona atera dira kalera modu baketsuan Arrasaten eta Euskal Herriko udalerri askotan 7/2003 legea bertan behera gera dadin eskatzeko.
2021/09/18 - 17:02
Sareren elkarretaratzeak bizi osorako espetxeratzeen aurka
Arrasaten ez ezik, Euskal Herriko hainbat herritan egin dituzte elkarretaratzeak 7/2003 legea indargabatzea aldarrikatzeko. Istiluak izan dira Voxek egindako ekitaldian, eta PPk Paroten biktimak omendu ditu.
2021/09/18 - 16:39
Antifaxisten kontrako kargekin amaitu da Voxek Arrasatera egindako bisita
81 urteko gizonezko bat zauritu da, erori eta buruan kolpea hartuta. Lekukoen arabera, kargetatik ihesi zihoan talde batek talka egin du berarekin eta erori egin da lurrera.
2021/09/18 - 15:41
"Biktimekin edo hiltzaileekin egotea" aukeratzeko eskatu dio PPk Sanchezi Arrasaten
PPk ez duela "biktimak gehiago umiliatzerik" onartuko esan du Carlos Iturgaizek. Ana Beltranek, berriz, "terroristen aldeko ekitaldiak debekatzeko hatzik ez mugitzea" leporatu dio Espainiako presidenteari.
2021/09/18 - 15:18
Arrasaten deituta dauden ekitaldiak "bakean" eta "elkar oztopatu gabe" egitea eskatu du Erkorekak
Segurtasun sailburuak jakitera eman duenez, Ertzaintzak dispositibo berezia du martxan goizean goizetik Arrasaten.
2021/09/17 - 18:45
PPk, Voxek eta AVTk larunbat honetarako deitutako omenaldiak eta ekitaldiak mantendu dituzte
Honenbestez, Abascal Arrasaten izango da larunbat honetan. PPren ahotan, deialdi berriarekin "ezker abertzalea bere ekitaldia makillatzen saiatu da".
2021/09/17 - 14:40
Lekeitiok eremu gorrian jarraitzen du, eta intzidentzia-tasa metatuak gora egiten segitzen du bertan
Ondarroak eremu laranjara egin du salto, eta Urnieta eta Aretxabaleta horira pasatu dira, laranja atzean utzita. Elorrio eta Galdakao gune berdean daude, egoera hobetu baitute.
2021/09/17 - 12:24
Bihar Arrasaten egin beharreko Elkartasun Martxa bertan behera utzi du Sarek
Erabakia "zaila" izan dela aitortu du Sarek, baina ez dela "atzerapausoa" nabarmendu dute, bizi arteko zigorraren aurkako aldarria Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea lortu dutelako.
2021/09/17 - 12:08
Sarek bertan behera utzi du Arrasaten deituta zuen elkartasun martxa, "konfrontazioa" ekiditeko
Erabaki "zaila" izan dela aitortu du presoen eskubideen aldeko plataformak, baina ez dela "atzerapausoa" nabarmendu du. Elkarretaratzeak deitu dituzte biharko Euskal Herri osoko plazetan, 'Bizi arteko espetxe zigorrik ez! Giza eskubideak, elkarbizitza, konponbidea!' goiburupean.
2021/09/16 - 18:55
Auzitegi Nazionalak uko egin dio Arrasateko larunbateko martxa debekatzeari, ez baitu deliturik ikusi
Jose Luis Calama epaileak argitu duenez, manifestaziorako eskubidea ezin da "badaezpada" mugatu "gerta litezkeen delitu posible batzuen hipotesi hutsetan oinarrituta".
2021/09/16 - 14:51
Galdakao eta Trapagaran ere berde dauden udalerrien zerrendara batu dira
Gainera, Urnieta eremu horira igaro da. Ondarroak, ordea, ezin izan dio horiari eutsi, eta laranja jarri da semaforoa Bizkaiko udalerri horretan.
2021/09/15 - 15:40
Villabona eremu berdera igaro da
Gainerakoan, ez da aldaketarik izan semaforoan. Udalerri bakarra dago gorrian, bost, laranjan eta hori berdean.
2021/09/14 - 15:44
Lekeitio da eremu gorrian dagoen herri bakarra
Aretxabaletak zonalde gorria atzean utzi du eta laranjara igaro da. Mutrikuk, berriz, ezin izan dio horiari eutsi eta laranja da gaurtik aurrera.
2021/09/13 - 14:59
Aretxabaleta eta Lekeitio dira eremu gorrian dauden udalerri bakarrak
Balmasedak, Zallak, Elgoibarrek eta Lazkaok atzean utzi dute, azken orduan, eremu latzena.
2021/09/10 - 15:24
Bermeo eta Gernika aterata, bost udalerri baino ez dira geratzen eremu gorrian
Balmaseda, Lekeitio eta Zalla Bizkaian eta Elgoibar eta Lazkao Gipuzkoan dira gorrian dauden udalerriak. Ortuellak datuak hobetu eta berde jarri da.