Antifaxisten kontrako kargekin amaitu da Voxek Arrasatera egindako bisita
Tentsio uneak eta poliziaren kargak bizi izan dira gaur eguerdian Arrasaten, Terrorismoaren kontrako Ahotsak elkarteak Voxen babesarekin "Unai Parot ETAko kidearen biktimen omenez" antolatu duen elkarretaratzearen harira. Adineko bat zauritu da liskarretan.
Arizmendiarrieta plazan egin dute Voxeko ekitaldia, 1936an frankistek Deba Goienan fusilautako 124 pertsonen omenezko monolitoak dauden tokian, hain zuzen ere. Hala, bisitaren aurretik, Intxorta 1937 elkarteko kideek oihal beltzez estali dituzte eskulturak, dolua agertzeko.
Kolektibo antifaxistak ere bisitaren kontrako protesta egin du Vox iritsi aurretik, "faxismoaren aurrean, antolakuntza eta borroka" leloa zeraman pankartarekin, herriko plazan.
Santiago Abascal Voxeko presidentea Javier Ortega Smith eta Macarena Olonarekin batera izan da Arrasaten. Sare presoen eskubideen aldeko plataformak gaurko deituta zuen elkartasun martxaren harira deitu zuen eskuin-muturreko alderdiak gaurko ekitaldia bertan. Biziarteko espetxe zigorra ahalbidetzen duen legediaren kontra deitu zuen bere ekitaldia Sare presoen eskubideen aldeko herri plataformak, baina sortutako anabasaren ondoren, bertan behera uztea erabaki zuen atzo. Voxek, baina, bere kontzentrazioari eutsi dio.
Abascalek erakundeen "permisibilitatea" eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen "konplizitatea" salatu ditu elkarretaratzean, batzuk "terrorismoa goraipatuz eta ETAren krimen guztiak aldarrikatuz" dabiltzan bitartean.
Ertzaintzaren dispositibo zabal batek zaindu du Voxek eta Terrorismoaren kontrako Ahotsak taldeak deitutako elkarretaratzea, manifestari antifaxistek oihu egiten zieten bitartean. Francisco Jose Alcaraz Vox alderdiko diputatua da Terrorismoaren kontrako Ahotsak elkarteko presidentea. Alcaraz 1987an Zaragozako kuartel-etxearen aurkako atentatuan hildako hiru pertsonaren anaia eta osaba da. Unai Paroti egozten zaio atentatu hura.
Ultraeskuindarren kontzentrazioaren inguruan beste elkarretaratze bat egin dute Sare Antifaxistako kideek, eta tentsio momentuak bizi izan dira, Voxeko jarraitzaileek bilkura amaitu eta autobuserako bidea hartu dutenean. Bi protestetako jendea elkartu ez zedin, kargatu egin du Ertzaintzak.
Sortu den zalapartaren ondorioz, inguruan zegoen edadeko gizonezko bat erori egin da, eta buruan kolpea hartu du. Anbulantzian eraman dute erietxera. Lekukoen arabera, polizia-kargatik ihesi zihoan pertsona talde batek bota du gizonezkoa.
Tentsio uneak bai, baina ez da aparteko istilurik izan, eta egoera berehala etorri da bere onera. Inguruko hainbat denda itxita egon dira tarte batean.
Ordu eta erdi lehenago, Euskadiko PPk ere Paroten biktimen aldeko ekitaldia egin du Arrasaten, ETAk Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioa eta Julio Iglesias Zamora industriala bahituta eduki zituen lantegiaren ondoan egindako elkarretaratzean. Ekitaldi honetan ez da aparteko arazorik izan, baina PPko buruzagiek "faxistak, kanpora, utzi bakean Arrasate" leloa zuen pintada handi bat zuten zain.
19:00etarako manifestazioa du deituta Sarek Arrasaten, euskal presoei, tartean Unai Parot ETAko kide ohiari, ezartzen zaien "biziarteko espetxe zigorra" salatzeko. 12:00etan izan dira kontzentrazioak Euskal Herriko gainontzeko herrietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.