Arrazismoa
2021/02/16 - 19:32
Frantziako eskuin muturrak migratzaileen aurkako bilkura egin du Behobian
Batasun Nazionaleko dozena bat ultraeskuindar batu dira eta parean ehundik gora antifaxista izan dituzte. Tentsio uneak izan dira.
2021/02/16 - 15:45
Ultraeskuinak elkarretaratzea egin du Behobian migratzaileen aurka
Frantziako eskuin muturreko Batasun Nazionalak elkarretaratzea egin du Behobiako zubian. Tentsio uneak bizi dira antifaxistek aurre egin dietenean.
2021/02/08 - 16:05
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ZAS!-ek zurrumurruen kontrako kanpaina aurkeztu dute
Kanpaina sare sozialetan egingo da, "estereotipoak desegiteko eta kultur aniztasunaren potentziala argitara emateko".
2021/01/27 - 09:49
Joe Bidenek ''arrazakeria sistemikoarekin'' amaitzeko hainbat agindu sinatu ditu
Joe Bidenek adierazi duenez, Estatu Batuetako "arraza-banaketarekin" amaitzeko pausoak eman nahi ditu, eta horretarako hainbat agindu sinatu ditu.
2021/01/15 - 18:46
Herbeheretako Gobernuak dimisioa eman du laguntza “hartzaileak kriminalizatu” ostean
Seme-alaba bakoitzeko zegozkien diru-laguntza barik geratu ziren 20.000 bat familia. Rutteren Gobernuak jardunean jarraituko du martxoko hauteskundeetara arte.
2021/01/03 - 18:09
Arrazakeria salatzeko protesta deitu dute Lizarrako Juguettos dendaren atarian
Bertan praktikak egiten hastekoa zen emakume bat ijitoa izateagatik arbuiatu dutela salatzen dute SOS Arrazakeriak, Gaz Kalo ijito elkarteak eta LABek.
2020/12/13 - 16:33
Supremazista bat atxilotu dute Iruñean
Atzerritarren kontrako gorrotoa bultzatzea, armak eta lehergailuak izatea, terrorismoa goratzea eta drogen salerosketa leporatzen dizkiote. Malagan ere beste gixon bat atxilotu dute.
2020/11/30 - 10:27
Musika-ekoizle beltz bat jipoitu zuten poliziak inputatu dituzte Frantzian
Musika-ekoizle beltz baten atxiloketa bortitzean parte hartu zuen lau poliziak inputatu dituzte, eta horietako bi espetxera bidali dituzte.
2020/11/16 - 17:40
Espanyol taldeko bi jarraitzaileren aurkako kereila, Williamsi egindako irainengatik
Athleticeko jokalaria "oso pozik" agertu da Bartzelonako Fiskaltzaren erabakiarekin, "bi jarraitzaile horiek auzitara eramateagatik".
2020/11/08 - 20:22
Bidenen lehentasunak: osasuna, ekonomia, arraza arteko berdintasuna eta klima
Koronabirusaren pandemiari aurre egitea izango da premiazkoena. Izan ere, egunean 120.000 kutsatze baino gehiago izaten ari dira AEBan eta jada 237.000 pertsona hil dira pandemia hasieratik.
2020/11/08 - 15:34
Pandemia, arrazakeria eta klima aldaketari arreta jartzeko eskatu diote Bideni
Pandemia kontrolatzeko, immigrazio politikak aldatzea, arrazakeriari amaiera emateko eta supremazismo zuria salatzeko, klima aldaketaren kontra borrokatzea eta herrialdea batzea eskatu diote Bideni.
2020/10/29 - 15:53
Arrazismoaren gaiak inoiz baino pisu handiagoa izango du AEBko hauteskundeetan
AEBko hauteskunde kanpainaren azken txanpan arrazakeriaren gaia berriro ere plazaren erdian dago. Amaia Uribek Kenosha bisitatu du, arrazakeriaren aurkako borrokan ikur bihurtu den hiria.
2020/10/28 - 12:40
Protestek kaleak hartu dituzte Filadelfian Poliziak beste gizon beltz bat hil ondoren
Ehunka manifestarik hartu dituzte Filadelfiako kaleak bigarren egunez jarraian. Mobilizazioetan, dozenaka pertsona atxilotu dituzte eta 30 bat agente zauritu dira.
2020/10/17 - 21:29
Atzerritarren Bulegoaren hitzorduetan atzerapenak salatu dituzte
Atzerapenak salatzen 2018an hasi zenetik, "egoerak nabarmen egin du okerrera", azpimarratu du Arrazakeriaren aurkako Nafarroako Mugimenduak.
2020/10/08 - 10:32
Arrazakeriarekin amaitzeko, zurrumurruen aurkako prestakuntza eskainiko du Bilbok
Prestakuntza urriaren 13, 15, 20 eta 22an izango da, eta Amekadiko Zoom kanalaren bidez emango da.
2020/09/24 - 16:45
Breonna Taylorren hilketa zigorrik gabe geratuko da eta istiluak izan dira AEBn
Epaileen ebazpenak haserre bizia piztu du eta AEBko hainbat hiritan manifestazioak izan dira. Breonna Taylorren Louisville hirian istilu latzak izan dira eta bi polizia tiroz zauritu dituzte.
2020/09/24 - 10:50
Protestak AEBko hainbat hiritan, Breonna Taylorren heriotzaren kasuarengatik
Breonna Taylor tirokatuta hil zen bere etxean bertan. Haren heriotzarekin zerikusia duten agenteak ez dituzte inputatu.
2020/09/04 - 12:30
Zazpi polizia zigortu dituzte Rochesterren afroamerikar bat hiltzeagatik
Hildakoaren familiak agenteen gorputz-kamerekin grabatutako irudiak argitaratu ondoren iritsi dira zigorrak, burua nola estali zioten eta buruz behera nola jarri zuten ikusten baita bertan.
2020/09/04 - 11:01
Zazpi polizia zigortu dituzte Rochesterren afroamerikar bat hiltzeagatik
Agenteen gorputz-kamerek grabatutako irudietan atxilotuari burua nola estaltzen eta buruz behera jartzen duten ikusi liteke.
2020/09/02 - 21:29
AEBko Poliziak 29 urteko afroamerikar bat hil du Los Angeles hirian
Astelehenean gertatu zen, hiriaren hegoaldean. Poliziak dio bizikletan zihoala trafiko araudia urratu zuela eta atxilotzera zihoazenean, korrika ihes egin zuela.