Arrazismoa
2025/01/31 - 15:38
Kritika gogorrak Karla Sofia Gasconi, aspaldiko txio arrazista eta iraingarriak argitara atera ostean
Gehienbat 2020 eta 2021 artean idatzitako argitalpen eztabaidagarriak Gasconen X kontutik ezabatuta dauden arren, oraindik ere bolo-bolo dabiltza sare sozialetan, erabiltzaile batzuek, Sarah Hagi kazetariak kasu, horietako batzuen berri eman ostean.
2025/01/30 - 21:15
Bruselak migrazio politika berria aurkeztuko du martxoan, "segurtasuna indartzeko eta itzulerak azkartzeko"
Magnus Brunner Europar Batasuneko Barne eta Migrazio komisarioak azaldu duenez, helburuetako bat izango da "norbaiti Europako estatu batetik alde egiteko agintzen zaionean", hori modu eraginkorrean betetzea eta "Batasuneko beste estatu batean sartzen ez uztea".
2025/01/23 - 21:11
Herritartasuna jaiotzatik izateko eskubidea deuseztatzeko Trumpen agindua blokeatu du epaile federal batek
John C. Coughenour Seattleko epailearen ustez, agindua "Konstituzioaren aurkakoa" da. "Lau hamarkada baino gehiago eman ditut auzitegian. Ez dut gogoratzen hau bezain argia den beste auzirik", azpimarratu du Coughenourrek.
2025/01/22 - 23:47
Mexikoko mugan 1.500 militar gehiago zabaltzeko agindua eman du Trumpek
Errefortzu horiek Texasko Guardia Nazionaleko 4.500 erreserbistei eta jardunean dauden 2200 militarrei gehituko zaizkie. Lehen agintaldian (2017-2021), Trumpek Mexikoko mugara 5.200 soldadu bidali zituen.
2025/01/11 - 21:31
Herenegun trenak harrapatuta hil zen Said gaztea gogoratzeko elkarretaratzea egin dute Donostian
Saidek 22 urte zituen, Marokotik etorri zen bizimodu hobe baten bila, eta afari solidarioen erabiltzailea zen. Saiden heriotzak agerian utzi du gazte hauek bizi duten egoera lazgarria. Bakarrik, paperik gabe eta kale gorrian bizi dira, eta arrazakeria gordineraren biktima izaten dira sarri.
2025/01/11 - 13:49
Meta eta Amazon langileak kontratatzeko aniztasun-, ekitate- eta inklusio-programak deusezten hasi dira
"Talde batzuk besteen gainetik lehenestea iradokitzen duten praktikak" direla iritzita hartu dute DEI (ingelesezko siglak) deiturikoak ezabatzeko erabakia, eta, funtsean, emakume eta gutxiengo etnikoentzako ordezkaritza-kuotak ezartzeari uztea ekarriko du, besteak beste.
2025/01/10 - 21:08
Baba Gueye: ''Bullyinga eta arrazismoa jasaten duten haurrengatik esan nuen elkar laguntzearena''
Azpeitiko Erregeen desfilean Baltasar izan zen gau batez, azpeitiartuta dagoen 43 urteko senegaldarra. Udaletxeko balkoia probestu zuen, elkarri laguntzearen aldeko mezua zabaltzeko umeei. Bolo-bolo ibili zen bere mezu inklusiboa. Gaur, herriko plazan elkartu gara berarekin.
2025/01/02 - 23:33
Espainiak 2024an "legez kanpokotzat" jotzen dituen ia 64.000 pertsona migratzaile Estatura iritsi direla dio
Hala ere, azken hamar urteetan, Espainiako Estatura iritsi diren pertsona migratzaileen % 94k modu legalean edo arautuan egin dute bidea, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak joan den urrian azaldu zuenez.
2025/01/01 - 20:05
Bi pertsona hil dira 2025ean Kanaria Uharteetara iritsi den lehen ontzian
Ontzia Las Galletasera, Tenerifeko hegoaldera, iritsi da, herritarren, bainularien eta turisten begiradaren aurrean. Guztira, 60 pertsona migratzaile heldu dira urteko lehen ontzian. Hildakoetako bat, itxuraz, adingabea da.
2024/12/31 - 15:41
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak migratzea eskubidea dela aldarrikatu du Bilbon
Taldeak abenduaren 31 aukeratu du pertsona guztientzako eskubide guztiak eskatzeko. Halaber, arrazismoa, harrera "erdeinagarriak", zirkulazio segururik ez dagoela, mugetako heriotzak eta legedi "zikinak" salatu ditu.
2024/12/30 - 21:01
29 urteko emakume batek ostegun gauean Baionan jasandako eraso arrazista salatu du
Emakumeak salatu duenez, leihatilatik zigarro bat erori ondoren, auto bat haien atzetik segika hasi zen. Semaforo batean gelditu eta autotik jaitsi zirenean, beste gidariari bere jarrera aurpegiratzeko, jo egin zituzten eta piperbeltz gasa bota zieten, "ixo, beltz zikina" oihukatuz.
2024/12/30 - 19:41
Afrikar jatorriko bi emakumek eraso arrazista jasan izana salatu dute Baionan
Salaketaren arabera, hiru gizonek jipoitu egin zituzten eta piper gasa jaurti zieten. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak astearte honetan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.
2024/12/30 - 17:50
Aske gelditu da Arrigorriako dendari bat jipoitzeagatik atxilotutako gaztea
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du gorroto eta lesio delituak egon daitezkeelakoan eta gainerako erasotzaileak atzemateko asmoz. Biktima erietxera eraman zuten eta zauriak osatzeko ebakuntza beharko du.
2024/12/30 - 17:13
SOS Arrazakeriaren hitzetan, Arrigorriagako erasoa eragin duten "gertakari arrazistak" ez dira bakanak
Arrazakeriaren aurkako erakundeak salatu duenez, horrelako ekintzak "ez dira puntualak", "gure gizartean oso errotuta jarraitzen duten arrazakeria eta xenofobia" erakusten dutelako.
2024/12/28 - 20:44
New Yorkeko Marcy kartzelako funtzionarioek hiltzeraino jipotu dute preso afro-amerikar bat
Espetxeko hiru zaindari zurik jipoitu zuten Robert Brooks, konorterik gabe zegoela eta aurpegian odola zuela ere kolpatu zuten, beste funtzionario zuri batzuen pasibotasunaren aurrean. Biharamunean hil zen. Fiskal nagusiak guardietako baten kameraren bideoa argitaratu du.
2024/12/26 - 19:38
525 migratzaile baino gehiago iritsi dira Kanariar Uharteetara 24 ordu pasatxoan
Alfonso Cabello Kanarietako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, uharteetara 45.000 migratzaile baino gehiago heldu dira 2024an, aurreko urtean baino 5.000 gehiago.
2024/11/29 - 17:56
Aita Marik Salernon lehorreratu ditu asteazkenean erreskatatutako 33 pertsonak
Pertsona horiek Libian muturreko egoerak bizi izan dituztela kontatu dute, itsasoan hainbat aldiz atzeman ondoren espetxeratzeak barne. Batzuek esan dute zazpi aldiz atxilotu dituztela, eta 2.000 dolar libiar ordaindu behar izan zituztela askatzeagatik.
2024/11/20 - 23:56
Aita Mari ontzia Catanian porturatu da, Mediterraneoan erreskatatutako 53 pertsonarekin
Lehorreratzean ez da gorabeherarik izan, eta egoera larrian dauden bi pertsonari eman zaie lehentasuna. Italiako agintariek aztertu egin dituzte.
2024/11/20 - 18:30
EAEk ez ditu emakumeen eta atzerritarren parte hartzea eta gaitasunak aprobetxatzen, txosten baten arabera
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deusto Fundazioa) Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena aurkeztu du, Gasteizko Artium Museoan. Ikerlanak lehiakortasun inklusiboa sustatzeko beharra nabarmentzen du, ongizatea sortzeko.
2024/11/19 - 23:47
Espainiako Gobernuak urtean 300.000 pertsona erregularizatzea espero du, atzerritarren araudi berria onartuta
Accem eta CEAR gobernuz kanpoko erakundeek txalotu egin dute erreforma, baina neurriak bisa humanitarioak jasotzea eskatu dute. Bestalde, ELA sindikatuak uste du erreformak "eskulan merkea" erraztu nahi duela.