Arrigorriaga
2020/12/10 - 15:31
EAEko 25 udalerritako ostalaritza, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren zain
Horietako bakoitzaren egoera aztertuko du Jaurlaritzak. Arrigorriagan (Bizkaia), Eibarren, Arrasaten eta Ordizian (Gipuzkoa), esaterako, ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak berriz ireki.
2020/12/07 - 21:35
Hauek dira eremu gorrian jarraitzen duten euskal udalerriak
Gipuzkoan, lau gune gorritik atera dira. Bost ditu oraindik, eta Arrasate da intzidentzia altuena duena. Bizkaian, Arrigorriaga eta Ermua gorriz daude, eta Arabak ez du udalerririk alerta egoeran.
2020/11/11 - 14:42
Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, mailukada batez beste gizon bat zauritzeagatik
Ustezko erasotzaileak antzeko ekintzengatik aurrekari polizialak ditu.
2020/10/14 - 21:00
Hegoaldeko sahiesbidea eta AP-68 lotuko dituen tuneletako bat amaitu dute
Arrigorriaga inguruan, Seberetxeko bi tuneletako batean kalea egin da. Saihesbidea hiru kilometro luzatuko da Arrigorriaga inguruan AP-68 autobidearekin lotu arte.
2020/10/13 - 11:47
Akordioa lortu dute Cementos Rezolan aldi baterako lan erregulazioa erretiratzeko
LAB sindikatuak akordioa lortu du zuzendaritzarekin eta, ondorioz, Añorgako, Arrigorriagako eta Malagako lantegietako 324 beharginak lanera itzuli dira.
2020/10/05 - 08:46
Bi pertsona zauritu dira Arrigorriagan, Lasarte-Orian eta Zamudion izandako suteetan
Gizon bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute erredura arinengatik. Bestalde, gizon bat Gurutzetara eraman dute Zamudioko sutean kea arnasteagatik. Sute guztiak itzali dituzte dagoeneko.
2020/07/19 - 16:30
Musulmanak ehorzteko gune egokitu sortu dute Arrigorriagan
Euskal Autonomia Erkidegoan, Derioko hilerria da musulmanak ehorzteko eremu egokitua duen bakarra. Koronabirusaren krisia dela eta, egoerak gainezka egin du. Arrigorriagan 16 nitxo eraiki dituzte.
2020/06/02 - 15:25
Pintaketak egin dituzte Bizkaiko bi batzokitan eta PSE-EEren Altzako egoitzan
Bizkaiko EAJren Exekutiboak erasoak "berehala" gelditzeko eskatu die eraso horien egileei, eta alderdi guztiei "gaitzespenarekin bat egiteko" eskatu die.
2020/05/21 - 22:47
Horrela pasa dute konfinamendua Arrigorriagan dauden 10 etorkinek
Ikasten eta lanean daude etorkinak. Kotxeak garbitu eta bizkletak konpontzen dituzte, eta gaztelaniazko eta lanbide heziketako klaseak hartzen dituzte.
2020/04/25 - 20:32
Azken eraso sexista salatzeko lapiko-protesta egitera deitu dute Arrigorriagan
Arrigorriagako Batzorde Feministak deitutako protesta da. Ostiral honetan gizon bat atxilotu dute aipatutako udalerria, bikotekideari eraso egitea leporatuta.
2020/04/20 - 12:58
Arrigorriagako Arandia egoitzari babes-ekipamenduak ematea eskatu du epaitegiak
Horrekin, Bizkaiko hiru egoitzari langileei segurtasun materiala emateko eskatu die epaitegiak.
2020/04/17 - 12:07
24 orduko geldialdia Talleres Berasategi enpresan, atzo hildako beharginagatik
Gainera, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bost minutuko isilunea deitu du 19:00etarako, eta ondoren lapikokada bat egingo dute.
2020/04/16 - 12:50
Behargin bat hil da Arrigorriagan izandako lan-istripu batean
Langile bat hil egin da Arrigorriagako Txako industrialdeko tailer batean lanean ari zela.
2020/04/16 - 11:22
Langile bat hil da Arrigorriagako industrialdeko tailer batean
Beharginak 57 urte zituen eta Berasategi tailerrean egiten zuen lan. Sindikatuek 24 orduko lanuztea deitu dute ostiralerako.
2020/04/03 - 16:23
Bizkaiko hiru udalek erresidentzietarako laguntza eskatu dute ospitaleetan
Galdakaoko, Arrigorriagako eta Urduñako udalek babes materiala eskatu dute zainketako langileentzat, zentro horietan izaten ari diren kasuen kopurua ikusita.
2020/01/28 - 11:19
Lau atxilotu Ugaon, pertsona bat suzko arma batekin mehatxatzeagatik
Agenteek lau gazte atxilotu zituzten larunbat gauean, mehatxu delitu bat egotzita. Gizon bat suzko arma batekin eta labanekin mehatxatu zuten, oraindik ez dakite zergatik.
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.
2019/07/10 - 14:31
Txandako bi orduko lanuzteak, Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan
Zehazki, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dira lanuzteak.
2019/07/05 - 08:38
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
Ostegunean, Bizkaiko patronalaren eta sindikatuen ordezkariak berriz bildu dira hitzarmena negoziatzeko, baina bilera "etsigarria" izan dela esan dute sindikatuek.
2019/07/02 - 12:49
Greba eta lanuzteak deitu dituzte berriro Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egun osoko greba deitu dute ostiralerako. Horrez gain, lau orduko lanuzteak daude iragarrita ostegunerako eta datorren asteko hiru egunetarako.