Azken eraso sexista salatzeko lapiko-protesta egitera deitu dute Arrigorriagan
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Arrigorriagan, genero-indarkeriarekin lotutako delitu bat egotzita, bere bikotekideari eraso egin ostean, alegia, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.
Eraso matxista hori gaitzesteko, igande honetan, 12:30ean, lapikokada egitera deitu du Arrigorriagako Batzorde Feministak, eta balkoiak eta leihoak objektu morez betetzera ere animatu du.
Erasoa ostiral honetan jazo da, 19:30ak aldera, Arrigorriagako etxebizitza batean. Hasiera batean Udaltzaingoa bertaratu da, baina azkenean Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.
Arrigorriagako Batzorde Feministak jakitera eman duenez, bikotekideaz gain, horren alabari ere eraso egin dio gizonak.
------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean