Bi pertsona zauritu dira Arrigorriagan, Lasarte-Orian eta Zamudion izandako suteetan
Bi pertsona zauritu dira Lasarte-Orian eta Zamudion izandako suteetan eta Donostia Ospitalera eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi Zerbitzuak Twitter kontuaren bitartez jakinarazi duenez.
Lehen sutea 02:10 aldera piztu da Zamudioko Ugalde Gure industrialdeko enpresa batean. Larrialdi zerbitzuetako langileek 59 urteko gizon bat erreskatatu dute eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik.
Bigarren sutea 02:20 aldera piztu da Lasarte-Oriako Adarra kaleko etxebizitza batean. Etxeko bizilagunetako batek, 54 urteko gizonak, erredura arinak izan ditu eta Donostia Ospitalera eraman dute. Halaber, adin txikiko neska bat tokian bertan artatu behar izan dute kea arnasteagatik.
Hirugarren sutea atzo gauean piztu zen Arrigorriagako Atxukarro industrialdean. Dena den, ez zen inor zauritu.
Sute guztiak itzali dituzte dagoeneko.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Urzainkiko baso-sutea kontrolatutzat jo dute
Gaur gauean, Nabaskoze parkeko suhiltzaileak egongo dira bertan, zaintza-lanak egiten.
Kobre lapurretek 176 hilobi kaltetu dituzte Errenteriako hilerrian
Gurutzeak, argazkietako markoak eta bestelako apaingarriak… errotik atera dituzte Errenteriako hilerrian. Azken hilabetean bitan gertatu dira lapurretak eta gaurkoan 4 salaketa daude oraingoz. Udalaren arabera, nahiko bideratuta dago kasua eta datozen egunetan guztia argitzea espero dute.
Osasun Publikoak esku hartu du Eibarko taberna batean tortillen kontsumoarekin lotutako salmonelosi-agerraldi baten aurrean
Detektatutako 29 kasuetatik 25ek osasun-arreta behar izan zuten, eta bederatzi ospitaleratu egin zituzten. Guztiek alta jaso dute jada. Kutsatutako arrautzak Aragoiko ustiategi batekoak dira.
Euskal Herriko urtegien % 48,8 dago beteta, abuztuan ohi baino ia 6 puntu gutxiago
Uztailaren hasieratik, urtegietan bildutako ura azken 20 urteetako batezbestekoaren azpitik dago, eta alde hori astez aste handitzen joan da.
Hondarribiko Alarde tradizionalak "jarrerak polarizatzea eta herritarrak haserretzea" leporatu dio Udalari
HAOSE elkarteak dio otsailean utzi zuela konponbidea bilatzea helburu zuen prozesua, "gardentasun faltagatik eta prozesuarekiko leialtasun faltagatik", eta uste du Udalak orain argitaratutako komunikatuaren helburua dela alarde ez parekidearen defendatzaileak "deslegitimizatzea".
Espainiako Gobernuak bere gain hartu du Ceutako krisiaren kudeaketan aginte bakarra
Espainiako Gobernuak "historian aurrenekoz" deklaratu du Segurtasun Nazionalaren interes egoera eta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra hartu du. Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak zuzenduko du egitura.
Patata-tortilla usaina eta festa giroa Bilbon, Aste Nagusiaren laugarren egunean
Gaur goizean, Areatzako patata-tortilla lehiaketak 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu; herritar eta konpartsakideak zartagina eskuan aritu dira euren trebezia erakusten. Gainera, eguerdian, ohikoa den moduan, bilbainadak entzun dira Pergolan, Los Chimberos taldearen eskutik.
Nafarroak frankismoaren biktimen memoria berreskuratu du "Objektuen memoria" erakusketan
Erakusketak Nafarroako hobi komunetan egindako prospekzio eta hobitik ateratze lanetan berreskuratutako objektuak biltzen ditu, frankismoaren errepresioaren biktimen historia eta memoria herritarren esku jartzeko. Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo Markesaren Jauregi berrituan dago ikusgai.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeria egotzita, bikotekidearekin eztabaida bat izan ostean
Udaltzainak etxebizitza batera joan ziren, eta borroka batekin bateragarriak ziren zantzuak ikusi zituzten.
Ane Lindane komikoa epaituko dute, eskarnioa egotzita, Abogados Cristianos fundazioak salatu egin baitu
Salatutako gertakariak 2025eko ekainaren 29an gertatu ziren, Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), eliza batean, gurutzefika batekin masturbatzen ari zen itxura egin zuen eta. Bilboko Instantzia Auzitegiak epaituko du euskal komikoa.