Asia
2022/01/11 - 11:45
Nazioarteko tropak Kazakhstandik irteten hasiko dira eta Tokayev presidenteak neurri sozialak iragarri ditu
OTSC antzinako errepublika sobietarretako sei herrialde batzen dituen aliantza militarreko soldaduak ostegunean hasiko dira Kazakhstandik ateratzen.
2022/01/10 - 12:20
Kazakhstanen estatu kolpe saiakera izan dela salatu du Tokayevek
"Normaltasuna da nagusi Kazakhstanen. Dagoeneko ez dago arriskurik, eta herrialde segurua de berriro", esan du Tokayevek bideodei baten bidez.
2022/01/08 - 15:51
Assel Jetegenova, Euskal Herrian bizi den kazakhstandarra: "Herrialde aberatsa, herritar txiroak"
Assel Jetegenova kazakhstandarra da, eta Euskal Herrian bizi da. Zazpi urte dira bertara etorri zela, baina senitarteko gehienak Almaty hirian ditu, istilu larrienen agertokietako batean. Kontatu digunez, aspalditik datoz herritarren ezinegona eta haserrea.
2022/01/08 - 15:38
Gutxienez 40 pertsona hil dira eta milaka atxilotu dituzte Kazakhstanen, egun hauetako liskarren ondorioz
Istiluei aurre egiteko “hiltzera tiro egiteko” agindua eman du Tokayev presidenteak. 40 pertsona hil dira gas likidotuaren prezioaren igoeraren aurkako protestetan, eta 4.400 baino gehiago atxilotu dituzte jada. Tartean, lehen ministro ohia, traizioa leporatuta.
2022/01/08 - 14:59
Errusia, Txina eta Estatu Batuen interesak Kazakhstanen
Asia Erdiko herrialde hau aberatsa da petroleoan eta beste mineral batzuetan. Errekinen prizioen kontrako protestak gogorki zapaldu dituzte Errusiaren laguntzaz. Egoera hori potentzia nagusien interesen eszenatoki da.
2022/01/08 - 14:17
21 hildako eta milaka kaltetu Pakistanen, elurte bortitza dela eta
Milaka pertsona utzi ditu isolatuta elurte batek Murreen, Pakistanen. Hiria kolapsatu du elurrak eta hondamendi gune izendatu dute.
2022/01/08 - 13:45
Elurte bortitz batek 21 hildako eta milaka kaltetu eragin ditu Pakistanen
Elurte gogorrek isolatuta utzi dituzte milaka pertsona Murree hiriko mendi estazio batean, herrialdeko iparraldean.
2022/01/07 - 11:57
"Hiltzeko asmoz tiro egiteko" agindu du Kazakhstango presidenteak
Nazioaren aurrean eskaini duen hitzaldian adierazi duenez, ordena konstituzionala berrezarri dute herrialdean. Hala ere, onartu du oraindik badaudela armak dituzten "terroristak".
2021/12/31 - 10:44
AIk herrialde aberatsen eta farmazeutikoen "porrota" salatu du, txertaketaren inguruko "desorekengatik"
Urteko balantzea egiterakoan, Amnistia Internazionalak kritikatu du milaka milioi pertsona utzi dituztela "bizitzak salbatzen dituen sendagairik gabe".
2021/12/29 - 11:39
Omikron aldaerak % 11 igo ditu covid kasuak munduan, baina heriotzak jaitsi egin dira
Abenduaren 20tik 26ra 4,9 milioi kasu atzeman ziren planetan, azken zazpi hilabeteetako kopururik altuena, hildakoak 44.000 izan ziren bitartean.
2021/12/28 - 11:09
Israelgo Gobernuak 7.000 etxebizitza baino gehiago eraikiko ditu kolonoentzat Golango gainetan
Bestalde, Siriako Gobernuak "gaitzespen gogorra" adierazi du kolono kopurua bikoizteko erabakiaren harira.
2021/12/20 - 18:14
300 hildako baino gehiago eta 1,8 milioi lagun kaltetuta Filipinetan, Rai tiforiaren ondorioz
239 pertsona zauritu dira eta 56 desagertuta daude. Tifoiak 240 kilometro orduko haizearekin jo zuen lurra ostegunean, eta bederatzi uharte zeharkatu ditu ekialdetik mendebaldera; kalte handiak eragin ditu etxebizitzetan eta azpiegituretan.
2021/12/16 - 14:44
2021ean inoizko berriemaile gehien daude atxilo hartuta munduan
2021ean, gainera, 46 kazetari hil dituzte, nahita, kasurik gehienetan. Azken hogei urtetako kopururik baxuena bada ere, esan nahi du astero-astero kazetari bat hiltzen dutela munduan. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak urteko txostenean jasotako datuak dira.
2021/12/08 - 16:59
Europar Batasunak covidaren aurkako txertoaren 3.600 milioi dosi ekoiztea espero du 2022rako
Europar Batasuneko herrialdeek, COVAX mekanismoaren bitartez, 350 milioi dositik gora bidali dituzte txertaketa-tasa urriak dituzten herrialdeetara. Horien herena baino ez da iritsi, oraingoz, helmugara.
2021/12/06 - 11:32
Lau urteko espetxe zigorra militarrek kargutik kendutako Suu Kyirentzat, haren kontrako lehen epaian
Bakearen Nobel saridunak (76 urte) epaiketa ugari ditu aurretik eta hainbat hamarkadatako espetxe-zigorrak ekar ditzakete horiek, mendebaldeko gobernuek eta Giza Eskubideen aldeko erakundeek hura askatzeko aldarria eta presioak egin arren.
2021/12/05 - 18:07
Gutxienez 13 lagun hil dira eta ehunka ebakuatu dituzte Indonesian, Semeru sumendiaren erupzioagatik
Biktima kopuruak gora egin dezake ondorengo orduetan. Pazifikoko Suzko Eraztunean dago Semeru sumendia eta iaz ere piztu zen.
2021/11/29 - 19:15
Omikron aldaera munduan zabaltzen ari da: Zein neurri hartu dituzte herrialde ezberdinek?
Israelek eta Japoniak mugak ixtea erabaki dute, covid-19aren aldaera berriaren hedapena gelditzeko. Bestalde, Afrikako agintariek salatu dute pandemiari aurre egiteko neurriak zientzian oinarritu behar direla, "eta ez afro-fobian".
2021/11/21 - 18:03
Bost urteko berritze lanen ostean, munduko mosaiko-alfombra handiena ikusgai dago Palestinako Jeriko hirian
Zortzigarren mendeko jauregi batean dago eta Palestinako arkeologoek, pandemiaren ostean, turismoa berpizten lagunduko duela espero dute.
2021/11/17 - 11:37
MOEk ohartarazi du Europan nabarmen hazi dela covid-19ak eragindako heriotza kopurua
Joan den astean, covid-19aren ondoriozko heriotza kopuruak % 5 egin du gora Europan, beste eremu geografiko batzuetan neurri apalagoan egin eta zenbaitetan behera egin badu ere. Alemanian, 52.826 kasu hauteman zituzten atzo, orain arteko marka guztiak hautsita.
2021/11/17 - 10:17
Lahore munduko hiririk kutsatuena bihurtu da
Pakistango Lahore hiria airearen kalitate txarra duten munduko 10 hiri nagusien artean lehen postuan dago, AEBko Airearen Kalitate Indizeak argitaratutako datuen arabera. Indize honek PM2.5 partikulen eta kutsatzaile handiagoen kontzentrazioa neurtzen ditu.