istiluak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 40 pertsona hil dira eta milaka atxilotu dituzte Kazakhstanen, egun hauetako liskarren ondorioz

18:00 - 20:00
Gutxienez 40 pertsona hil dira eta milaka atxilotu dituzte Kazakhstanen, egun hauetako liskarren ondorioz
Istiluei aurre egiteko “hiltzera tiro egiteko” agindua eman du Tokayev presidenteak. 40 pertsona hil dira gas likidotuaren prezioaren igoeraren aurkako protestetan, eta 4.400 baino gehiago atxilotu dituzte jada. Tartean, lehen ministro ohia, traizioa leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X