Aste Santua
2020/04/07 - 18:32
Ertzaintzak eta udaltzainek Aste Santuko joan-etorriak kontrolatuko dituzte
Martxoko zubian eta asteburuetan egin duten bezala, agenteek errepideetan eta garraio kolektiboko geltokietan joan-etorriak eragozteko kontrolak ezarriko dituzte.
2020/04/06 - 16:33
Apirilaren 9, 10 eta 13an itxita izango dira janari dendak
Ostegun eta Ostiral Santuan itxita egongo dira denda txiki eta handiak. Horregatik, gomendagarria da erosketak aurretik planifikatzea, zerrenda bat egin eta beharrezkoa dena erostea.
2020/04/05 - 14:54
Ospakizun jendetsurik ez eta Aste Santua internetez eta telebistaz ospatuko dugu
Koronabirusagatik hartutako arauei jarraituz Elizak ere bertan behera utzi ditu Aste Santuko prozesioak eta ospakizun jendetsuak. Elizbarrutietako web orritan eta ETBn izango ditugu ospakizunak.
2020/03/18 - 15:04
Oparoak izan ohi diren egunotan, jatetxeak, tabernak eta hotelak itxita daude
San Jose zubia eta Aste Santua ate-joka ditugun egun hauetan, EAEko ostalariak oso kezkatuta dude euren negozioen etorkizunarekin.
2020/02/26 - 19:06
Bizkaibusek Gaztelugatxerako zerbitzua biderkatuko du Aste Santuan eta jai egunetan
A3524 lineako autobusak ordu erdiro aterako dira Bermeo eta Bakiotik, 09:00etatik 20:00 arte.
2019/04/23 - 18:28
Bi hildako izan dira aurtengo Aste Santuan euskal errepideetan
Trafiko ugaritzeak bere ondorioak izan ditu aste santuko oporraldian. Aurreko 6 urteetan ez bezala, aurten hildakoak izan dira euskal errepideetan.
2019/04/23 - 18:26
2 hildako eta 59 trafiko istripu izan dira Aste Santuan, Euskadin
Gainera, istripu horietan 24 lagun zauritu dira, horietako bi larri. 2012ko Aste Santuan bezala, ezbehar larrienak Araban gertatu dira.
2019/04/21 - 15:10
Jerusalem jendez gainezka dago, kristauen eta juduen ospakizun bikoitza dela eta
Milaka fededunek hartu dituzte Jerusalemgo hiri zaharreko kaleak Aste Santuko egunetan.
2019/04/19 - 16:33
Gero eta gehiago dira Aste Santuan ateak irekita dituzten dendak
Asko dira atsedenaren alde egin eta jaiegunetan jai egitea erabakitzen dutenak, baina euskal hiriburuetako denden elkarteen arabera, urtetik urtera gero eta gehiagok irekitzen dituzte ateak.
2019/04/19 - 11:52
Normaltasuna nagusi errepide sarean Aste Santuko bigarren egunean
Normaltasuna da nagusi Euskal Herriko errepide sareetan, atzoko egoera korapilatsuaren ostean. Biriatu, Muskiz eta Armiñonen 13 kilometrorainoko auto ilarak sortu ziren.
2019/04/18 - 19:35
Ibilgailu kopuru handiak Aste Santuko lehen eguna zaildu du errepideetan
Normaltasuna da nagusi Euskal Herriko errepide-sareetan, goizean egoera korapilatsua izan ostean. Hiru puntutan izan dira arazo nagusiak: Biriatu, Muskiz eta Armiñonen.
2019/04/18 - 14:51
Hegaldi bat atzeratu dute Bilboko Aireportuan, pasareletako langileen greba dela eta
Londresera zihoan hegaldi bat atzeratu dute ostegun goiz honetan. Bilboko Aireportuko pasareletako langileek soldata igoera eta lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute.
2019/04/18 - 14:36
12 kilometroko auto ilarak, Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan
Kantabrian izandako auto istripu batek egoera okertu du Bizkaia eta Kantabria artean. 12 kilometroko auto ilarak Portugaleteraino iristen dira.
2019/04/18 - 14:19
9 kilometroko auto ilarak Biriatun, Baionarako noranzkoan
Goiz nahasia dugu AP-8an, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan. Une honetan, auto ilarak 9 kilometrokoak dira bertan.
2019/04/18 - 13:46
Bost kilometroko auto ilarak daude Armiñonen
Goizeko 11:00tan, bost kilometroko auto ilarak zeuden A1 eta AP-1eko loturan, Armiñon parean. Euriak ere trafikoa moteldu egiten du.
2019/04/17 - 22:58
Hasi dira Aste Santuko oporrak
Euskal errepideetan ia milioi erdi joan etorri aurreikusten dira. Arratsaldeko 3retan hasi da irteera operazioa eta 5 kilometroko ilarak ere sortu dira Armiñonen eta Biriatun.
2019/04/17 - 16:07
Gero eta gazte gutxiago, Aste Santuko antzezpenetan
Zaratamon, esaterako, Arkotxako Pasioa bertan behera geratu da aurten, eta Durangokoak azken momentuko diru laguntzei esker lortu du bere Pasioa aurrera ateratzea.
2019/04/16 - 09:14
Air Nostrumeko greba bertan behera gelditu da, bi aldeek akordioa lortuta
Asteartean bertan behera gelditutako hegaldiak bere horretan geldituko dira. Asteazkenari begira, berriz, bertan behera utzitako hegaldietako batzuk berreskuratzeko lanean ari da aire-konpainia.
2019/04/15 - 09:49
Air Nostrumek 12 hegaldi bertan behera utzi ditu gaur Hondarribian eta Noainen
SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak 24 orduko lanuzteak deitu ditu asteazkenera arte, eta Hondarribian eta Noainen Madrilekiko konexioetan izango du eragina.
2019/04/14 - 16:38
Urederra parkea Aste Santuan bisitatzeko sarrerak agortuta daude
Gainera, asteazkenetik aurrera, parkerako sarrera mugatu egingo da: 500 lagun eguneko.