Aste Santua
2022/04/12 - 14:19
Aste Santuko eguraldia: oro har, egonkor eta ia prezipitaziorik gabe
Ostiraletik aurrera, egonkortzera egingo du aroak, eta batez ere asteburuan, eguzkitsu egongo da zerua, 20 ºC-ko tenperatura maximoekin.
2022/04/08 - 22:51
Pandemia aurreko itxura berreskuratuko dute oporleku askok
Sumendiak utzitako paraje ikusgarriak turistaz betetzen hasi dira La Palman. Benidorm ere turistaz beterik dago, eta Sierra Nevadako eski estazioak ohiko itxura hartu du. Gainera, Andaluzian prozesioak berreskuratuko dituzte. Madrilgo tren geltokia eta aireportua lepo daude, maletak gora eta behera.
2022/04/08 - 22:41
Maleta mugimendu handia Euskal Herriko aireportu eta autobus geltokietan
Hegaldi kopurua nabarmen hazi da aurtengo Aste Santuan. Iaz, oporraldi osoan, 196 operazio izan ziren. Aurten, ostiralean bakarrik, 131 izan dira. Halaber, datozen egunotan, 21.000 operazio espero dira Bilboko Intermodalean.
2022/04/08 - 21:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, ordutegi zabalagoarekin
Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, larunbat honetatik apirilaren 24ra bitarte.
2022/04/08 - 21:00
Gasolinak eta gasolioak historiako Aste Santurik garestiena izango dute nahiz eta beherapena aplikatu
Erregaien prezioek markak hausten jarraitzen dute, nahiz eta duela astebete indarrean sartu zen beherapenak kontsumitzaileei arnas pixka bat hartzeko aukera eman.
2022/04/07 - 17:19
Bizkaibusek Gaztelugatxeko Donieneko eta Laida eta Lagako hondartzetako zerbitzuak indartuko ditu Aste Santuan
Zerbitzu berria larunbat honetan, apirilaren 9an, jarriko da martxan eta apirilaren 24ra arte luzatuko da.
2022/04/07 - 16:45
Hirietatik kanpo ere Aste Santurako primerako aurreikuspenak
Hiriburuetatik kanpo ere aurreikuspen onak dituzte Aste Santurako. Egun gorrietan pandemiaren aurretiko egoerara itzultzea espero dute.
2022/04/07 - 16:39
Hoteletako arduradunak itxaropentsu Aste Santuari begira, nahiz eta Pazko asteko erreserbak motel doazen
Okupazioa % 80koa izango da batez beste, baina Aste Aantuko ostegun, ostiral eta larunbatean pandemia aurreko datuak berreskuratuko dira gure hiriburuetan.
2022/04/07 - 11:19
Joan-etorri ugari prestatu dituzte konpainiek Aste Santuan Hego Euskal Herriko aireportuetaik abiatuta
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuek beren eskaintza indartu dute ibilbide berri batzuk eta denbora luzez falta izan diren beste helmuga batzuk jarrita.
2022/04/07 - 11:14
Euskadik % 80 inguruko okupazioa espero du Aste Santuko oporraldian
EITB Mediak bildutako datuen arabera, hiriburuetan are handiagoa izango da okupazioa. Bilbon, adibidez, % 90ekoa izango da.
2022/03/28 - 12:15
Javier Hurtado: "Turismo sektorearen pertzepzioa ona da eta Aste Santu ona izatea espero dugu"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren esanetan, turismo sektorearen aurreikuspenak onak dira udari begira ere. Garraiolarien grebari lotuta, lasaitasun mezua zabaldu du.
2022/03/22 - 17:15
200 ekitalditik gora eskainiko ditu Bilbao Basque Fest jaialdiak Aste Santuan
Apirilaren 13tik 17ra, herri kirolak, zinema, gastronomia eta musika ekitaldiak izango dira Bilboko Udalak egokitutako 30 lekutan, festibalaren zortzigarren edizio honetan.
2022/03/17 - 12:28
Aste Santuan Euskadi ezagutzera eta "bizitzera" gonbidatzen ditu bisitariak "Bizit" kanpaina berriak
Ingelesetik "visit" (bisitatu) eta euskaratik "bizi" berbak hartuta, "Bizit Euskadi" kanpaina abiatu du Jaurlaritzak, "esperientzia paregabea bizitzeko aukera" eman nahi dielako turistei.
2021/04/11 - 16:47
Hoteletan okupazioa jaitsi den bitartean, landetxeetan gora egin du
Bilbon, 2019an markak hautsi ziren, % 80-90eko okupazioarekin; aurten % 30ekoa baino ez da izan. Horrek eta prezioen jaitsierak fakturazioan eragin larria izan du: % 80 gutxitu da.
2021/04/06 - 23:28
2.300 isunetik gora jarri dituzte Aste Santuan EAEn, murrizketak ez betetzeagatik
Isun gehienak zirkulatzeko eta gehienez lau pertsona elkartzeko mugak hausteagatik jarri dituzte.
2021/04/06 - 13:01
Rafael Bengoa: "Txertaketa kanpainak ez du laugarren olatua geldituko"
Aste Santuko "murrizketa laxoak" deitoratu ditu Osasun politiketako nazioarteko aholkulariak. Ondorioa "ez da olatutxo bat izango, baina ezta tsunami bat ere", adierazi du.
2021/04/05 - 16:37
Aste Santuan turistek natura aukeratu dute ostatu hartzeko
Landetxeak % 88an egon dira Euskadin Aste Santuan. Hiriburuetako hotelen okupazioa oso bestelakoa izan da Aste Santu honetan; orokorrean % 25 ingurukoa.
2021/04/04 - 21:14
236 arau-hauste salatu ditu Foruzaingoak Aste Santu honetan
Bide segurtasunari dagokionez, larunbat goizean Tafallan Madrilgo 40 urteko gizonezko bat hil zen istripuaz gain, beste 21 bide istripu artatu dituzte.
2021/04/02 - 23:41
Bigarren urtez gelditu dira bertan behera Aste Santuko ekitaldiak Euskadin
Durangon eta Balmasedan, esaterako, saiatu dira tradizioari eusten.
2021/04/02 - 16:44
Azpeitiko lurrun trenak 810 bisitari izan zituen atzo
Bisitak egunotan duen arrakasta ikusita, gerturatzeko asmoa duenak hobe du goiz etortzea, trena galdu nahi ez badu.