Astronomia
2024/08/27 - 14:31
Planeten "ezohiko" lerrokatzea, ate joka: noiz, nola eta non ikusi?
Asteazkenean, Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno sasi-ilaran ikusiko ditugu zeruan. Aparteko fenomenoa da, sumatu ahalko ditugun planeta kopuruagatik (6). Beste 10 urte itxaron beharko ditugu mota horretako hurrengo lerrokatzea ikusteko.
2024/08/12 - 16:43
Pertseidak ikusteko gaurik egokiena da gaurkoa
Udako fenomeno astronomiko ikusgarrienetako bat da 'Done Laurendiren malkoak'. Ondo ikusteko, argirik gabeko leku batera joatea gomendatzen dute, lurrean etzan eta zerura begiratzea, teleskopiorik eta mugikorrik gabe. Zoritxarrez, aurtengo meteoro euria ez da erraz ikusiko, lainotuta egongo baita.
2024/08/12 - 13:43
2024ko Pertseidak
Uztailaren 17an hasi zen "Done Laurendiren" fenomenoa, eta abuztuaren 24ra arte izango dira ikusgai gure zeruetan. Hilaren 11tik 13ra izango du une gorena izar-jasak.
2024/08/12 - 11:20
Zeintzuk dira uda honetan Pertseidak ikusteko lekurik hoberenak?
Uztailaren 17an hasi zen Pertseiden fenomenoa, eta abuztuaren 24ra arte izango dira ikusgai gure zeruetan. Hilaren 11tik 13ra izango du une gorena izar-jasak. Iruñeko Planetarioak ekitaldi berezi bat antolatu du ikuskizun berezi hau aztertzeko, abuztuaren 12ko gauean.
2024/07/20 - 19:05
Orein-ilargia ikusteko aukera izango dugu igande gauean, uztaileko ilargi betea
Gertaera astronomikoa astelehen goizaldean, uztailaren 22an, helduko da bere punturik gorenera, 00:30 aldera.
2024/06/27 - 19:40
Txinak Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du datozen hamarkadetan
Txinak bere espazio programa berria iragarri du, eta datozen hamarkadetan Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du. Hurrengo misioak Ilargian izango direla aurreratu dute, ingurumenaren eta satelitearen poloko baliabideen esplorazioa.
2024/06/22 - 13:17
'Marrubi Ilargia' udako lehen ilbeteak liluratu gaitu bart
Ipar Amerikako marrubi uzta biltzeko denboraldi laburratik dator izena, eta ez da ohikoa ilargia arrosa kolorez janztea.
2024/06/21 - 13:04
Zein da 2024ko Marrubi Ilargia ikusteko unerik egokiena?
‘Marrubi-Ilargia’ izenez ezagutzen den udaberriko azken Ilbetea izango da asteburu honetan, ekainaren 21etik 22ra, goizaldean.
2024/06/04 - 11:15
Chang'e zunda txinatarrak Ilargiaren ezkutuko aurpegiaren lehen laginak jaso ditu
Maiatzaren 3an Lurretik abiatu zen zunda joan den igandean ilargiratu zen Aitken-Hego Poloa arroan. Lagin-bilketa amaitu ondoren, lurreratze-moduluak Txinako bandera nazional bat zabaldu zuen lehen aldiz Ilargiaren ezkutuko aurpegian.
2024/06/01 - 23:15
Bertan behera utzi dute Boeingen ''Starliner'' espazio-ontziaren lehen hegaldi tripulatua
Boeingen lehen misio tripulatuaren jaurtiketa bertan behera geratu da aireratzeko lau minutu baino gutxiago falta zirenean. Dirudienez, jaurtiketa sekuentziadorearen atxikipen automatikoak eragin du arazoa.
2024/05/23 - 20:04
'Euclid' teleskopioak unibertsoaren bost irudi berri ziraragarri hartu ditu
Teleskopioa, duela ia urtebete espazioratutakoa, Dark Energy Satellite misioaren parte da. Bere helburua unibertsoaren misterio sakonenak argitzea da: materia eta energia iluna.
2024/05/19 - 12:21
Argi bola batek penintsulako zerua zeharkatu du
Espainiako Estatuko hegoaldean, Galizian eta Portugalgo iparraldean izan da bart ikusgai. Portugalgo Babes Zibilaren arabera, litekeena da meteorito gisa erori izana Castro Daire inguruan, herrialdearen erdialdean. Almeriako Calar Altoko Behatoki Astronomikoak grabatutako irudiak.
2024/05/11 - 20:05
Aurora borealak ikusi dira Euskal Herrian
Marra, arku eta gortina moreak ikusi ahal izan dira bart zenbait lekutan; Ibarran, Hondarribian eta Murgian, besteak beste.
2024/05/11 - 11:31
Aurora borealak Euskal Herrian eta munduan
Ezohiko lekuetan ikusi ahal izan da fenomeno elektromagnetikoa, Lurrean izan den ekaitz geomagnetikoaren ondorioz.
2024/05/04 - 14:02
Solar Orbiterrek eguzkiaren koroaren irudi ikusgarriak grabatu ditu
Zunda europarrak izarraren behe atmosferaren eta kanpo koroaren arteko trantsizioa grabatu zuen irailean, eta bertan ikus daiteke gas distiratsuenak, beroenak, osatzen duen koroa-goroldioa.
2024/03/05 - 17:52
Satlantis enpresa bizkaitarrak arrakastaz jaurti du Horacio satelitea
Satlantisek, lurra behatzeko teknologia aurreratuen hornitzaileak, arrakastaz jaurti du Horazio satelitea, dagoeneko zabalduta eta orbitan dagoena.
2024/03/04 - 10:58
NASAk eta Space Xek zortzigarren misio komertzial tripulatua bidali dute Nazioarteko Espazio Estaziora
NASAk eta SpaceXek Nazioarteko Espazio Estaziora bidalitako zortzigarren misio komertziala Floridatik abiatu da igande honetan. Misioa hiru estatubatuarrek eta errusiar batek osatzen dute. Bi aldiz atzeratu zuten jaurtiketa, haizete bortitzengatik.
2024/01/18 - 20:24
Izotz biltegi handiak aurkitu dituzte Marten
Europako Espazio Agentziaren Mars Express zundak 20 urte daramatza Marte esploratzen, eta baieztatuko balitz, planeta gorriaren ekuatorean aurkitutako ur kantitate handiena litzateke.
2024/01/17 - 19:05
Inoiz ikusitako zulo beltz zaharrena atzeman dute, James Webb teleskopioaren bitartez
Big Bangetik 400 milioi urtera detektatutako zulo beltzak, gainera, orain arte ezagututako erritmoa baino askoz azkarrago jaten du materia.
2024/01/08 - 13:07
Vulcan suziria Ilargira bidean da AEBetako presidente ohien DNArekin eta ''Star Trek''eko aktoreen errautsekin
ULA enpresak Vulcan Centaur suziri berria jaurti du Floridatik, NASAren instrumentuz betetako Peregrine moduluarekin, Ilargiaren azalera aztertzeko. Peregrine izango da 50 urte baino gehiagoren buruan ilargira iritsi den lehen modulu estatubatuarra.