Planeten "ezohiko" lerrokatzea, ate joka: noiz, nola eta non ikusi?
Asteazkenean, abuztuaren 28an, sei planeta (Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno) lerrokatuta ikusiko ditugu zeruan, "ezohiko" fenomeno astronomiko batean. Honatx ikuskizuna jarraitzeko gakoak:
Noiz?
Lerrokatzea Lurra planetako edozein eremutik ikusi ahalko da asteazkenean. Euskal Herriaren kasuan, unerik onena goizaldean, edo beranduen dela, egunsentia baino ordubete arinago (06:00-07:00 tartean, kokapenaren arabera). Izan ere, Merkurio Eguzkia irten eta berehala desagertuko da begi-bistatik.
Kontuan hartu beharreko bestea: sei planeten hurrengo "desfilea" 2034an izango da.
Zer?
Planetak askotan azaltzen zaizkigu ilaran; batzuetan, hiru ezberdindu ditzakegu zeruan eta, gutxiagotan, bost. Oraingo honetan, baina, sei argi ikusiko ditugu ortzian: Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
Lerrokatzea ez da perfektua izango, baina sei planetan sasi-ilaran, norabide berean kokatuta, atzeman ahalko ditugu.
Planeten argia ez da izarrek ematen dutenarekin nahastu behar. Planetenak ez du dir-dir egiten, ez baitute berezko argirik (ikusten duguna Eguzkiaren isla da).
Nola?
Merkurio, Marte, Jupiter eta Saturno begi hutsez ikusi ahalko dira. Merkurio zerumugatik izango da eta, akaso, kostako zaigu sumatzea; gainera, eguna argitzearekin batera ez da ikusgai izango.
Neptuno eta Uranoren argia ahulagoa da, eta ikusteko teleskopioa edo prismatiko onak beharko ditugu.
Non?
Populazio handietatik urrun hobeto ikusten dira fenomeno astronomikoak, argi kutsadura saihesten delako. Dena den, planeten lerrokatze hori hirietan ere izango da ikusgai.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean