Aurora borealak ikusi dira Euskal Herrian
Aurora borealak ikusi ahal izan dira bart Euskal Herriko zeruan. Fenomeno elektromagnetikoa ohikoagoa da eskualde polarretan, eta Euskal Herrian normalean ez da halakorik ikusten, baina bart Izaban, Ibarran, Hondarribian, Murgian, Hernanin, Zuian, Armintzan eta beste hainbat lekutan ikusi ahal izan dira.
Adituek esana zuten aurora borealak ikusteko aukera egongo zela Lurrean, ekaitz geomagnetikoa izan baita.
Hala, marra, arku eta gortina moreak ikusi ahal izan dira zeruan begi hutsez, baina are nabarmenago ikusi dira argazki kameren bisoreetatik.
Aranzadi Zientzia Elkarteak azaldu duenez, "eguzkian gertatu diren ekaitz geomagnetikoak oso indartsuak izan dira, eta horregatik ikusi dira denean".
Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoak esan duenez, "eguzki ekaitzak daudenean protoi zein elektroi kopuru handia zabaltzen da, eta gure planetara energia handiagorekin iristen da".
Zerk eragin zituen atzoko aurora borealak?
Gaur ere ikusiko dira aurorak
Asteburu osoan zehar, Ameriketako eta Europako toki askotan ikusi ahal izango dira aurora borealak, nahiz eta ohikoa ez izan fenomeno hori hain hegoaldean ikustea. Euskal Herrian ere egongo da aurora borealak berriro ikusteko aukera, betiere ekaitzak uzten badu. Halere, atzo baino zailagoa izango da gaur ikustea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda