Atentatuak
2022/08/29 - 22:46
Errusiako Inteligentzia Zerbitzuak beste pertsona bat identifikatu du Daria Duginaren hilketarekin lotuta
Daria Dugina kazetariaren aurkako atentatua prestatzen lagundu izana egotzi dio Errusiako Segurtasun Zerbitzuak Ukrainako hiritartasuna duen gizonezko bati.
2022/08/23 - 13:39
Errusia Daria Duguina agurtzen ari da gaur
Milaka moskutar hurbildu dira gaur Daria Duguinako hil-beilara. Alexandr Duguin pentsalari ultranazionalistaren alaba larunbatean hil zuten bere autoan jarritako lehergailu batekin.
2022/08/22 - 22:44
Nork hil du Darya Dugina?
Errusiako zerbitzu sekretuek emakume ukrainar bati egozten diote Darya Dugina kazetariaren hilketa. Beste hipotesia, erbestean den Errusiako oposizioko parlamentari ohi batek zabaldu du. Hark dio Putinen aurkako “partisanoek” egin dutela erasoa.
2022/08/22 - 17:24
Errusiak emakume ukrainar bat identifikatu du Duguinaren atentatuaren egile gisa
Moskuk uste du Errusiara alabarekin heldu zen emakume ukrainar batek lehertarazi zuela bonba. Gauzak horrela, Ukrainak erasoarekin duen harremana ukatzen jarraitzen du.
2022/08/21 - 17:16
Putinen oso gertukoa den ideologo baten alaba hil dute Moskun
Putinen gertuko ideologo baten alaba hil dute autoan bonba bat jarrita Moskutik gertu. Errusiak Ukrainari leporatu dio atentatua, baina honek ukatu egin du. Bitartean, Kiev abuztuaren 24ean izango den herrialdearen Independentzia Eguna prestatzen ari da.
2022/08/21 - 15:11
Daria Dugina hil da bonba-autoz egindako atentatu batean, Putinen ideologoaren alaba
Ukrainar Presidentetzako aholkulari baten arabera, "Ukrainak ez du zerikusirik" atentatuarekin.
2022/08/18 - 13:37
Cambrilsek 2017ko atentatuen biktimak gogoratu ditu
Tarragonako Cambrils herriak 2017ko abuztuaren 17ko atentatu jihadisten biktimak gogoratu ditu ekitaldi xume eta hunkigarri batean.
2022/08/17 - 16:26
Laguntza psikologikorik eta ekonomikorik jaso gabe jarraitzen dutela salatzen dute A-17ko atentatuen biktimek
Bost urteren ondoren 355 pertsonari aitortu diete 2017ko abuztuaren 17ko atentatuen biktimak direla eta horietatik 130ek bakarrik jaso dute kalte ordainen bat.
2022/08/17 - 15:10
17-A Plataformak protesta egin du Europako Batzordearen egoitzaren aurrean
17A plataformako kideek protesta egin dute Europako Batzordeak Bartzelonan duen egoitzaren aurrean, Estatu espainiarraren eta Generalitatearen aurkako oihuekin.
2022/08/17 - 13:26
Emozioa eta tentsio uneak bizi izan dira Bartzelonan, A-17ko atentatuetako biktimen omenezko ekitaldian
Dozenaka lagunek isiltasuna hautsi dute "egia nahi dugu" oihukatuz. Ekitaldian biktimen senideek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute.
2022/08/17 - 12:32
Bartzelonak A-17ko atentatuen biktimak omendu ditu, bosgarren urteurrenean
Biktimen omenezko ekitaldia Ramblan jarri zen memorialean egin da. Biktimek, senideek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute lore-eskaintzan. Pertsona talde batek isiltasuna hautsi du "egia nahi dugu" oihukatuz eta politikariei txistu egin diete.
2022/07/11 - 14:25
Shinzo Aberen hil-beila Zojojiko tenplo budistan ari dira egiten
Tokyon ospatzen ari diren hil-beilan Gobernuko goi-kargudunak izan dira, Fumio Kishida egungo lehen ministroa, besteak beste, baita gertukoak eta herritarrak ere.
2022/07/09 - 13:29
Japoniak Shinzo Abe beilatu du, haren hilketaren arrazoiak ikertzen dituzten bitartean
Tokion zuen egoitzara eraman dituzte Japoniako lehen ministro ohiaren gorpuzkiak, eta hedabide, senide zein herritar ugari bildu dira bertan. Bitartean, hilketa izandako Nara hirian aldarea ipini dute.
2022/07/08 - 16:29
Shinzo Aberen hiltzailea 41 urteko militar ohi bat da eta erasoaren leku berean atxilotu du poliziak
Atxilotuak poliziari kontatu dionez, ez zegoen "pozik" lehen ministro ohiarekin eta hiltzea erabaki du. Itxura batean, etxean egindako arma batekin eraildu agintari ohia.
2022/07/08 - 13:33
Shinzo Abe lehen ministro ohia oso larri, mitin batean hainbat tiro jaso ostean
Atentatuaren ondoren, helikopteroz eraman dute ospitalera, eta osasun zerbitzuak bizitza salbatzen saiatzen ari dira orain. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.
2022/07/08 - 12:54
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohia mitin batean hil dute
Atentatuaren ondoren, helikopteroz eraman dute ospitalera, eta osasun zerbitzuak bizitza salbatzen saiatu dira, baina alferrik, hil egin baita azkenean. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. 41 urteko gizona Japoniako Armadako kide ohia da.
2022/07/08 - 11:02
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohia hil egin da, kanpainako ekitaldi batean hainbat tiro jaso ostean
Lehen ministro ohia bihotz-biriketako geldialdian sartu da eta ospitalean hil da, Nara herrian ospatzen ari ziren ekitaldi batean bizkarrean hainbat tiro bat jaso ondoren. Susmagarria 41 urteko gizon bat da eta poliziak tokian bertan atxilotu du.
2022/07/07 - 18:25
Gartziak ziurtatu du Ertzaintza ez dela "inoiz" geldituko ETAren atentatu guztiak argitu arte
Segurtasun sailburuordeak, Bujandarekin batera, ETAk 1997an hil zuen Miguel Angel Blancoren bahiketaren 48 orduei buruzko erakusketa bat inauguratu du Ermuan.
2022/06/30 - 20:23
Turkiako Armadak 29 miliziano kurdu hil ditu Siria iparraldean
Tropa turkiarrak 2016tik daude Siria iparraldean, gerrillari kurduei aurre egiteko eta inguruan kontrolpean mantentzeko.
2022/06/29 - 23:10
Bizi osorako kartzela-zigorra ezarri diote Salah Abdeslami, 2015ean Parisen izandako erasoengatik
Erasoak aldi berean egin zituzten Bataclan kontzertu-aretoan, Parisko hainbat jatetxetan eta Saint Deniseko estadioan. Guztira, 130 pertsona hil eta beste ehunka zauritu ziren.