Albiste dira
Japonia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohia mitin batean hil dute

Atentatuaren ondoren, helikopteroz eraman dute ospitalera, eta osasun zerbitzuak bizitza salbatzen saiatu dira, baina alferrik, hil egin baita azkenean. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. 41 urteko gizona Japoniako Armadako kide ohia da.
Iragarkia
Shinzo Abe, segundos antes de ser atacado. Imagen obtenida de un vídeo de EITB Media.
18:00 - 20:00
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohia hil egin da, kanpainako ekitaldi batean hainbat tiro jaso ostean

Hil egin da Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohia. Mitin batean zegoela hainbat tiro jaso ditu eta larri ospitaleratu dute, baina ezin izan dute haren bizia salbatu. Nara hirian gertatu da atentatua.

INTERESEKOA: Shinzo Abe, Japoniako tradizionalismo kontserbadorearen adierazgarri nagusietako bat

Antza denez, Abek hainbat tiro jaso ditu bizkarrean kalean hitzaldi bat ematen ari zela. Atentatua aipatutako hiriko tren geltoki batetik gertu izan da, mitin batean parte hartzen ari zela. Narako Poliziak gizon bat atxilotu du, erasoa berak egin duelakoan.

Zenbait lekukok adierazi dutenez, tiroak entzun dira, eta, ondoren, Abe lurrera erori da, NHK telebista katearen arabera.

Osasun zerbitzuak Kashihara hiriko ospitale batera eraman dute agintari ohia, eta han hil da azkenean. 

Atentatua hango 11:30 aldera (Euskadiko 04:30ean) izan da, kanpaina ekitaldian zeuden hiritar talde handi baten aurrean.

Atxilotua, Armadako kide ohia

Atxilotua Yamagami Tetsuya 41 urteko gizona, Japoniako Armadako kide ohia, da. Tetsuya arma eskuan zuela atxilotu dute. Antza denez, bi aldiz tiro egin dio Japoniako agintari ohiari. Ustezko erasotzailea Nara hirikoa da (Japoniako mendebaldea).

Japoniako Defentsa Ministerioko iturrien arabera, ustezko erasotzaileak artxipelagoa defendatzeko ardura duten Itsas Autodefentsa Indarretan lan egin zuen hiru urtez, 2005era arte.

Iragarkia
Informa Olatz Urkia.
18:00 - 20:00

Gaitzespenak

Munduko buruzagi askok Aberen aurkako erasoa gaitzetsi dute. Besteak beste, Pedro Sanchez, Jens Stoltenberg, Ursula Von der Leyen, Boris Johnson, Emmanuel Macron, Jacinta Arden edo Charles Michaelek hilketaren aurrean ahotsa altxatu dute.

Fumio Kishida Japoniako lehen ministroak, Abe oraindik bizirik zegoenean, "ekintza ankerra irmo" gaitzetsi du. "Lehen ministro ohia bizirik ateratzea espero dut", esan du Kishidak agerraldi batean. Erasoa "barkatzerik ez" dagoela nabarmendu du agintariak. "Etorkizunean horrelako edozein egoerari aurrea hartzeko eta erantzuteko neurri guztiak hartu nahi ditu Gobernuak", erantsi duenez. Minutu batzuk geroago, Aberen heriotzaren berri izan dute.

Abe, lehen ministro karguan denbora gehien eman duen politikaria

Abek 2020ko irailean utzi zuen kargua osasun arazoak zirela medio, eta postu horretan denbora gehien eman duen politikari japoniarra da.

Buruzagi kontserbadorea Japoniako Parlamenturako egitekoak diren hauteskundeetako kanpainan parte hartzen ari zen. Hauteskundeak igande honetan egingo dira, eta, horietan, Aberen eta Fumio Kishida gaur egungo lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoak gehiengoa lortzea espero dute berriro.

Hauteskunde kanpainako mitinak kalean egin ohi dira Japonian, segurtasun neurri gutxirekin; izan ere, kriminalitate txikiko herrialdea da eta apenas egoten da erasorik suzko armekin.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X