Errusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiako Inteligentzia Zerbitzuak beste pertsona bat identifikatu du Daria Duginaren hilketarekin lotuta

Daria Dugina kazetariaren aurkako atentatua prestatzen lagundu izana egotzi dio Errusiako Segurtasun Zerbitzuak Ukrainako hiritartasuna duen gizonezko bati.
Alexander Dugin bere alaba Dariaren hiletan. Argazkia: EFE
Alexander Dugin bere alaba Dariaren hiletan. Argazkia: EFE

Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak gizonezko bat identifikatu du Daria Dugina kazetari errusiarraren hilketarekin lotuta. Alexander Dugin pentsalariaren alaba abuztuaren 21ean hil zuten bere autoan jarritako lehergailu bat zartarazita.

Errusiako Inteligentzia Zerbitzuaren arabera, erasoa Natalia Vovkek egin zuen, baina Bogdan Petrovich Tsiganenko izeneko ukrainar baten laguntzarekin. Zerbitzu horren esanetan, uztailaren 30ean, azken hori Estoniatik sartu zen Errusian, eta atentatua burutu baino egun bat lehenago atera zen herrialdetik.  

Zehazki, leporatzen diote Vovki agiri eta matrikula faltsuak eman zizkiola. Halaber, Moskuko garaje batean lehergailua prestatzen lagundu ziola egozten diote.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X