Atentatuak
2022/06/20 - 14:27
Erkorekak dio balitekeela bigarren pertsona bat nahasita egotea 2001ean ETAk hildako bi ertzainen atentatuan
Igande honetan, Segurtasun Sailak Mikel Karrera ETAko buruzagi ohiari egotzi zion Francisco Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegi ertzainen hiltzaile materiala izatea.
2022/06/19 - 18:29
2001etik argitu gabe zegoen bi ertzainen hilketa Mikel Karrera ETAko buruzagi ohiari egotzi die Ertzaintzak
Francisco Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegi ertzainen hilketaren egile materiala hura dela ondorioztatu ahal izan du Ertzaintzak, 21 urteren ostean, aurrerapen zientifikoei esker.
2022/06/05 - 23:14
Gutxienez 50 lagun hil dituzte tiroz Nigerian, eliza katoliko baten aurkako erasoan
Nigerian, armak zeramatzan talde bat eliza katoliko batean sartu eta gutxienez 50 lagun hil ditu. Hegoaldean gertatu da, Ondo izeneko estatuan. Elizan mezatan zeudenean sartu dira barrura, eta tiroka hasi. Hildakoez gain, zaurituak ere asko direla esan dute lekukoek.
2022/04/02 - 15:16
ETAk hildako lehendabiziko haurra gogoratu du Eusko Jaurlaritzak, Azkoitian
Duela 42 urte, Jose Maria Piris 13 urteko mutil azkoitiarra hil zen ETAk jarritako bonba bat lehertuta, eta Fernando Garcia, 11 urtekoa, larri zauritu zen atentatu berean. Gaur, lehen aldiz, erakundeen aitortza ofiziala jaso dute.
2022/03/30 - 11:10
Gutxienez bost pertsona hil dira Israelgo Bnei Brak hirian izandako tiroketa batean
Israelgo komunikabideek jakitera eman dutenez, erasoaren egilea Zisjordaniako gizon palestinar bat zen. Azken astean hiru eraso izan dira, eta hamaika dira hildakoak.
2022/01/31 - 18:01
ETAko lau buruzagi ohiren aurkako kereila onartu du Auzitegi Nazionalak, Barajaseko atentatuagatik
Josu Urrutikoetxearen, Aitzol Iriondoren, Mikel Karreraren eta Ainhoa Ozaetaren aurka jarri zuen kereila Dignidad y Justicia elkarteak.
2022/01/20 - 14:09
Bi ertzainen aurkako Beasaingo atentatuan ez zuela parte hartu adierazi du Itxaso Zalduak
ETAko eta Basajaun komandoko kide izatea leporatzen diote Itxaso Zalduari, baina ukatu egin ditu akusazioak. Akusatuaren esanetan, ezinezkoa da komando horri egozten dioten 2001eko azaroaren 23ko atentatuan parte hartu izana egun horretan lehengusina bisitatzera joan zelako ospitalera.
2022/01/18 - 10:55
Gutxienez 12 pertsona hil dira koalizio arabiarrak Yemengo hiriburuaren aurka egindako erasoetan
Gutxienez 12 pertsona hil eta beste 11 zauritu ziren bart Saudi Arabiak zuzendutako koalizio arabiarrak Sanan egindako bi aire-erasotan.
2022/01/12 - 19:29
Frantziak bi hilabeterako entregatuko du Garikoitz Aspiazu ETAko buruzagi ohia
ETAko kide ohia 2002an Bilbon izandako atentatu batengatik epaituko du Auzitegi Nazionalak.
2022/01/12 - 16:35
CNI Kataluniako 2017ko atentatuen atzean egon zen, Villarejoren esanetan
Villarejo komisarioak Espainiako inteligentzia zentroa Rambletako atentatuekin lotu izanak hautsak harrotu ditu Kataluniako alderdien artean. Erreakzio kate luzea eragin dute komisario ohiaren baieztapenek.
2022/01/12 - 08:35
CNI Kataluniako 2017ko atentatuen atzean egon zen, Villarejoren esanetan
"Sanz Roldanen akats larri bat izan zen. Ez zituen ondo kalkulatu Kataluniari ezusteko txiki bat ematearen ondorioak", adierazi du.
2021/11/27 - 18:52
1986an ETAk hildako Rafael Garrido Gobernadore militarra, bere emaztea eta semea omendu ditu Donostiako Udalak
Hiru plaka jarri dituzte Boulevardean haien oroimenez, senideak eta Udaleko ordezkariek parte hartu duten ekitaldian.
2021/11/15 - 09:47
Hiru gizon atxilotu dituzte Liverpoolen, ibilgailu baten eztandarekin zerikusia dutelakoan
Gertakaria igandean izan zen Liverpooleko Emakumeen Ospitalean, aparkatuta zegoen taxi batek eztanda egin eta pertsona bat hil zuenean. 21, 26 eta 29 urteko hiru gizon atxilotu dituzte, terrorismoagatik.
2021/11/15 - 07:56
Hiru pertsona atxilotu dituzte Liverpoolen terrorismoa egotzita, hildako bat eragin duen leherketarekin lotuta
Leherketa igande honetan gertatu da, ospitaletik irten berri den taxi batean. Eztandaren ondorioz, pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da. Oraingoz, Poliziak zabalik ditu hipotesi guztiak.
2021/11/07 - 21:40
Atentatu-saiakera egin dute Irakeko lehen ministroaren aurka
Iraken, lehen ministroaren kontrako atentatua egin dute. Lehergailuz betetako hiru dron erabili dituzte Al Kazemiren etxeari eraso egiteko, eta horietako batek lortu du eraikinaren kontra jotzea. Lehen ministroa onik atera da, baina sei bizkarzain zauritu dira.
2021/11/05 - 10:53
Gutxienez 69 pertsona hil dituzte Nigerren izandako atentatu batean
Agintariek Sahara Handiko Estatu Islamikoari egotzi diote erasoa. Gainera, 15 zauritu eta 9 desagertu daude eta horregatik gora egin dezake hildakoen kopuruak. Nigerreko Gobernuak bi dolu egun ezarri ditu.
2021/11/02 - 13:12
Gutxienez 15 pertsona hil eta bederatzi zauritu dira Kabulgo ospitale militar batean izandako erasoan
Leherketa Mohammad Daoud Khan Sardar ospitaleko sarreran gertatu da, Kabulgo ospitale militar nagusian, eta Estatu Batuetako enbaxadatik metro gutxi batzuetara.
2021/10/29 - 14:13
Subfusilak, munizioa eta lehergailuak egiteko materiala aurkitu dituzte Ataungo zuloan
Ertzaintza materiala aztertzen ari da, oraindik argitu gabe dauden ETAren atentatuak ikertzeko lagunduko duelakoan.
2021/10/20 - 10:37
Gutxienez 13 pertsona hil dira Damaskon, autobus militar batean izandako bi leherketan
Bi lehergailu zartarazi dituzte ibilgailu militarra Al Raes zubia zeharkatzen ari zela, Siriako hiriburuaren erdian, eta segurtasun indarrek hirugarren bonba bat indargabetu ahal izan dute.
2021/10/15 - 18:23
Diputatu kontserbadore bat hil dute Erresuma Batuan, labankadaz
David Amess diputatuari eraso egin diote ekitaldi publiko batean.