Atentatuak
2024/09/17 - 09:36
Albiste izango dira: Venezuelan atxilotutako bilbotarrak, Gezurren kontrako plana, Trumpen aurkako atentatua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/16 - 11:57
Nor da Donald Trump hiltzen saiatzea egotzita atxilotu duten gizona?
AEBko hedabideen arabera, Ryan Wesley Routh 58 urteko gizonezkoa da atxilo hartutakoa. Trumpen golf zelaian AK-47 bat utzita ustez ihes egiten ari zela atzeman du poliziak. Aurrekariak ditu eta Ukrainako gerrarekin oso inplikatuta omen zegoen.
2024/09/09 - 15:18
Inprobisatutako eskolak, itxaropen izpi bat Gazako haurrentzat
Gazan 630.000 ikasle baino gehiago eskolarik gabe geratu dira, bigarren urtez jarraian, gerra dela eta. Hala ere, kanpin-dendak edo erdi suntsitutako eraikinak inprobisatutako eskola bihurtu dira zenbait auzotan.
2024/09/05 - 15:57
Poliziak susmagarri bat hil du Munichen, Israelek duen kontsulatutik gertu tiroketa bat izan ostean
Erasotzaileak arma bat zeraman, eta tiro egin dio poliziari, Nazismoari buruzko Dokumentazio Zentroa dagoen gunean. Terrorista palestinarrek 1972ko irailaren 5ean Municheko Olinpiar Jokoetan egindako atentatuaren urteurrenean gertatu da erasoa. Hamaika atleta israeldar hil zituzten.
2024/08/26 - 10:02
Espetxera bidali dute Alemaniako atentatuaren ustezko egilea
26 urteko gizonezkoak bere burua Poliziaren aurrean aurkeztu zuen. Beste bi pertsona ere atxilota daude larunbatetik. Erasoak hiru hildako eta egoera kritikoan dauden lau zauritu utzi zituen. Estatu Islamikoak bere gain hartu du.
2024/08/25 - 23:48
Al Qaidaren eraso batek gutxienez 100 hildako eta 140 zauritu utzi ditu Burkina Fasoko iparraldean
Al Qaidako ehunka kide, armak eskuan, Barsalogho hirian sartu eta tiroka hasi dira. Herritarrak lubakiak egiten ari ziren armadaren laguntzarekin, jihadistei aurre egiteko. Arma-biltegi bat eta anbulantzia bat lapurtu dute erasotzaileek. Iturri batzuen arabera, hildakoak 200 ere izan daitezke.
2024/08/25 - 12:17
Gizon bat atxilotu dute larunbatean Frantzia hegoaldeko sinagoga bati su eman ziolakoan
Le Grande-Motteko sinagogan larunbatean nahita piztutako sutean polizia bat zauritu zen. "Ekintza antisemita" gisa hartu du erasoa Frantziako Gobernuak.
2024/08/25 - 00:10
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Alemanian hiru pertsona hil eta zortzi zauritu dituen erasoa
Bi pertsona atxilotu dituzte erasoarekin zerikusia dutelakoan, tartean 15 urteko adingabe bat. Erasoaren berri izan eta ez zuela eragozteko ezer egin uste dute ikertzaileek, eta horregatik atxilotu dute.
2024/08/24 - 19:08
15 urteko adingabe bat atxilotu dute Alemaniako erasoarekin zerikusia duelakoan
Erasoaren berri izan eta ez zuela eragozteko ezer egin uste dute ikertzaileek, eta horregatik atxilotu dute, ez erasoaren egile gisa. Poliziak erasotzailearen bila jarraitzen du.
2024/08/24 - 18:29
Polizia bat zauritu da Frantzia hegoaldean sinagoga baten kontra izandako erasoan
Beth Yaacov sinagoga parean su eman diete bi autori, horietako batean gas bonbonak zeudela, eta leherketaren ondorioz zauritu da agentea. Ekintza terrorista gisa ari dira iketzen erasoa.
2024/08/24 - 17:43
Hiru pertsona hil eta zortzi zauritu dituzte Alemanian izandako atentatuan
Poliziak pertsona bat atxilotu du Solingenen ospatzen ari ziren jaialdi batean egindako atentatu terroristarekin zerikusia duelakoan, eta erasoaren inguruko informazioa edota irudiak eskatu dizkie herritarrei.
2024/08/17 - 14:50
Biktimak protagonista Rambletako atentatuaren zazpigarren urteurrenean
Biktimak, senideak eta erakundeetako ordezkariak elkartu dira lore eskaintza eta minutuko isilunea egiteko. Furgoneta batek dozenaka lagun harrapatu eta 16 hil zituen.
2024/08/01 - 11:51
Milaka herritarrek agur esan diote Hamaseko buruzagiari Irango hiriburuan
Milaka lagunek azken agurra eman nahi izan diote Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko buru zen Haniyeri. Israelek Teheranen egindako eraso batean hil zuen atzo Ismail Haniye. Hiletaren ondoren, haren gorpuzkiak Qatarreko Doha hiriburura eramango dituzte.
2024/07/31 - 14:40
Araceli Tamayo hil da, maiatzean Afganistanen atentatu batean larri zauritutako bilbotarra
Maiatzaren 22tik Basurtuko Ospitalean zegoen 82 urteko emakumea, eta atzo arratsaldean zendu zen, EITBk baieztatu duenez. Estatu Islamiarrak Bamiyan hirian egindako erasoan zauritu zen. Atentatu hartan, hiru kataluniar eta hiru afganiar ere hil ziren.
2024/07/31 - 11:19
Hamasek baieztatu du Ismail Haniye bere buruzagiaren heriotza, Teheranen izandako eraso batean
Oraingoz, Israelgo Gobernuak ez du bere gain hartu Teheranen izan den erasoa. Haniyeh atzo joan zen Irango hiriburura, Masud Pazeshkian presidente berriaren inbestidura ekitaldian parte hartzera.
2024/07/23 - 20:24
AEBko Zerbitzu Sekretuaren presidenteak dimisioa eman du Trumpen aurkako atentatuan izandako akatsak tarteko
Kimberly Cheatlek Ordezkarien Ganberan atzo egindako agerraldian aitortu zuenez, Trumpen hilketa saiakera "hamarkadetan egindako akatsik handiena" izan zen. Trumpek berak Biden eta Harrisen kontra egiteko baliatu du dimisioa. Salatu duenez, ez zuten "era egokian babestu".
2024/07/19 - 09:32
Batasunerako deia egin du Trumpek, eta, hunkituta, bere hautagaitza onartu du
Buruzagi errepublikanoak bere kontrako atentatuan bizitakoak xehetasunez kontatu ditu, emozio betean. "Burua mugitu izan ez banu, hiltzailearen bala barruraino sartuko zitzaidakeen eta ez nintzakete gaur gauean hemen egongo, ez ginateke elkarrekin egongo", aitortu du.
2024/07/15 - 18:50
Segurtasun Nazionaleko idazkariak Trumpen hilketa saiakera segurtasun "akatsa" izan zela onartu du
"Horrelako zerbait ezin dela gertatu esaten dudanean, akats bati buruz ari naiz", azpimarratu du Alejandro Mayorkasek. Trumpen segurtasunaz arduratzen den AEBko Zerbitzu Sekretua Mayorkasen departamentuaren menpe dago.
2024/07/15 - 13:13
Trumpen tiratzaileak errifle batekin egin zuen tiro teilatu batetik, 200 metro baino gutxiagora
AEBko Zerbitzu Sekretuko agenteek 20 urteko Thomas Mathew Crooks hil zuten, presidente ohiari zortzi tiro eman eta segundo gutxira. 1981az geroztik magnizidio bat egiten saiatu den pertsona gazteenetako bat da Crooks.
2024/07/14 - 23:54
Joe Bidenek Errepublikanoen Konbentzioaren eta Trumpen segurtasuna bermatzeko neurriak iragarri ditu
Gainera, Trumpoen kontrako atentatua argitzen lagunduko duen ikerketa independente bat aginduko duela iragarri du. Herritarrei elkarrekin egoteko deia egin die, presidentearen arabera, "hilketa saiakera bat defendatzen dugun ororen kontra doa".