Estatu Islamikoak bere gain hartu du Alemanian hiru pertsona hil eta zortzi zauritu dituen erasoa
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Alemaniako Solingen hirian bart izandako erasoa, larunbat arratsaldeko azken orduan zabaldu denez. Erasoa "Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen mendekua" dela esan du talde armatu horrek zabaldutako komunikatuak, ZDF Alemaniako telebistaren arabera.
Alemaniako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu erasoarekin zerikusia dutelakoan.
Batetik, larunbat arratsaldeko lehen orduan, 15 urteko mutil bat atxilotu dutela iragarri dute, Solingenen ostiral gauean labanaz egindako erasoarekin zerikusia duelakoan. Erasotzaile batek hiru pertsona hil eta zortzi zauritu zituen, horietako bost larri. Erasoaren berri aurretik izan arren hori saihesteko ezer ez egitea leporatuta atxilotu dute antza nerabea, baina Poliziak ez du uste bera denik erasotzailea.
"Polizia-operazioan, lagun bat atxilotu dugu, eta beharrezko ikerketak egiten ari gara krimenarekin zerikusirik duen argitzeko", azaldu du Dusseldorfeko Poliziak ohar baten bidez.
Der Spiegel aldizkariaren esanetan, atxilotua errefuxiatuentzako harrera-zentro batean bizi den Kirgizistango herritar bat da.
Testuinguru honetan, ARD Alemaniako telebista publikoak jakinarazi du Polizia operazio bat egiten ari dela errefuxiatuentzako aterpe batean.
Zonaldea hesituta dute operazio berezietako ehunka agentek. "Informazioa jaso dugu, eta horretan oinarrituta, operazio bat egiten ari gara", esan du Poliziaren bozeramaile batek.
Hala, larunbat gauean oharra kaleratu du Poliziak berriz ere, beste pertsona bat atxilotu dutela jakinarazteko. Litekeena da operazio horretan atxilotu izana.
Erasoa
Atentatua ostiral iluntzean gertatu zen, 21:45 inguruan, Ipar Renania-Westfalia estatu federatuko Solingen hiriaren 650. urteurrena ospatzeko jaialdian. Oraindik identifikatu gabe dagoen gizon bat jendea sastatzen hasi zen. Kaosa aprobetxatuz, ihes egitea lortu zuen, hiru pertsona hil eta zortzi zauritu ondoren, horietatik bost larri.
Alemaniako Poliziak operatibo handi bat abiatu du egilea bilatzeko; agente armatuak, ibilgailu bereziak eta helikopteroak erabiltzen ari dira horretarako.
Poliziak erasoaren inguruko informazioa edo irudiak emateko eskatu die herritarrei, Interneten horretarako bereziki sortutako atari baten bidez, erasotzailea identifikatu eta aurkitzen laguntze aldera.
Agintariek uste dute gizon bakar batek egin zuela erasoa. Hainbat pertsona lepoan sastatu ondoren, erasotzaileak ihes egitea lortu zuen izuaren erdian.
Kontzertu baten erdian izan zen erasoa, eta jaialdia bertan behera utzi zuten. Herritarrei eskatu diete hiriko alde zaharra saihesteko eta, ahal dela, etxean geratzeko.
"Solingenen denok gaude atsekabetuta. Gure hiriaren urteurrena ospatu nahi genuen, eta orain hildakoengatik dolua gorde behar dugu eta zaurituak deitoratu. Malkoak ditut begietan eta bihotza hautsita. Hil direnak ditut gogoan, eta otoitz egiten dut oraindik euren bizitzaren alde borrokan ari direnen alde", idatzi du Tim Kurzbach Solingen hiriko alkateak Facebooken.
Nancy Faeser Barne ministroak labanak bide publikoan mugatzeko planak iragarri eta egun gutxira gertatu da erasoa. Poliziaren datuen arabera, iaz arma zuriz egindako 9.000 lesio kasu erregistratu ziren Alemanian.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.