Atentatuak
2024/03/09 - 18:40
Ertzaintzak omenaldia egin dio Hernanin 2001ean ETAk hil zuen Iñaki Totorika agenteari
Eguerdian egin dute ekitaldia, haren omenez Hernanin jarritako monolito eta plakaren ondoan. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea ere egin dituzte.
2024/01/26 - 12:43
Auzitegi Nazionalak Urrutikoetxea galdekatzeko baimena eskatu dio Frantziari, Barajasko atentatuagatik
Halaber, Ainhoa Ozaetari deklarazioa hartzeko baimena eskatu dio, eta Aitzol Iriondo ikertu gisa deklaratzera deitu du.
2024/01/05 - 13:44
Iranek erabakiko du atentatuagatik "noiz eta non hartuko duten mendekua", Irango buruzagi gorenaren arabera
"Irango Indar Armatuek zehaztuko dute noiz eta non hartuko duten mendekua", esan du Ali Khameneik. Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen atzo erasoa.
2024/01/04 - 09:50
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Iran hegoaldean egindako eraso "suizidak"
Telegrameko kanalen bidez zabaldutako ohar batean, Estatu Islamikoak azaldu du bi militante "jendetzara" hurbildu zirela Kermaneko Soleimaniren hilobitik gertu, eta "zartarazi" egin zituztela haien "lehergailu gerrikoak". Gainera, bi erasotzaile suizidak identifikatu ditu.
2024/01/03 - 17:16
Ia 100 hildako Iranen, Soleimaniren hilobitik gertu izandako bi leherketetan
Leherketak Soleimaniren heriotzaren urteurreneko ekitaldietan izan dira. Lau urte dira, AEBk Iraken egindako bonbardaketa baten ondorioz, Guardia Iraultzailearen Quds Indarraren buruzagia hil zela.
2024/01/03 - 15:37
Dozenaka hildako Iranen, Qasem Soleimani lurperatuta dagoen hilerritik gertu izandako bi leherketetan
Dozenaka pertsona hil dira Irango Kerman hiriko hilerrian izandako bi leherketen ondorioz. Qasem Soleimani teniente jeneralaren hilketaren laugarren urteurrena ospatzen ari ziren leherketaren unean. Irango agintariek ekintza terroristatzat jo dituzte erasoak.
2023/11/17 - 19:48
JxCatek eta EAJk 'Katalunia Operazioari' eta A-17ko atentatuei buruzko ikerketa batzordeak sortzea eskatu dute
Azken legealdiaren amaieran (2023ko martxoaren 28an), 'Katalunia Operazioa'ri buruzko batzorde bat eratu zen dagoeneko, baina bere lana "oso modu mugatuan eta baldintzatuan baino ezin zituen hasi", bi indar politikoek gogorarazi dutenez.
2023/11/09 - 17:40
Vidal-Quadras Kataluniako PPko presidente ohiari tiro egin diote, eta Poliziak zio ideologikoak baztertu ditu
Vox alderdiaren sortzailea ere badena ospitalean dago, egonkor. Poliziak baztertu egin du tiroketak eragile ideologikorik izatea, eta sikario baten lana dela esan du.
2023/11/08 - 09:26
14 pertsona atxilotu dituzte terrorismo jihadistarekin lotura dutelakoan, horietatik hiru EAEn
Gipuzkoan bi atxiloketa egin dituzte, eta hirugarrena Araban, Gasteizen zehazki.
2023/10/19 - 09:41
Ertzaintzak zaintza indartuko du EAEko aireportu, gurtza zentro eta egoitza diplomatikoetan
Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak ohar informatiboa bidali die unitate guztiei, atentatu terroristen arriskuagatik 4. alerta maila indarrean dagoela eta. Bruselako eta Arraseko atentatu jihadisten ondotik etorri da ohartarazpena.
2023/10/16 - 23:31
Gizon batek gutxienez bi pertsona hil ditu tiroz Bruselan
Hiltzaileak lau pertsonari tiro egin die, eta ihes egin du. Hildakoak Suediakoak dira. Antza, ustezko hiltzaileak bere gain hartu du erasoa sare sozialetan argitaratutako bideo batean.
2023/10/14 - 22:21
Louvre museoa, Versaillesko jauregia eta Parisko Lyon geltokia itxi dituzte, bonba mehatxu faltsuengatik
Barne ministroak iragarri du Hamasen aldeko "proselitismoa" egiten duen edo taldea finantzatzen duen elkarte oro desegingo dutela. Azken astean 65 pertsona atxilotu dituzte "antisemitismoagatik".
2023/10/13 - 14:48
Irakasle bat hil eta bi larri zauritu dituzte arma zuriz egindako eraso batean, Arrasko institutu batean
Erasotzailea (anaiarekin batera atxilotu dute) zentroko ikasle ohia da, eta aldarrikapen islamistak egin omen ditu.
2023/08/17 - 14:58
Bartzelonak 2017ko abuztuaren 17ko atentatuetako biktimak gogoratu ditu
2017ko abuztuaren 17an Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuetako biktimek eta haien senideek sei minutuko isilunea egin dute Bartzelonan politikarien "utzikeria" salatzeko.
2023/08/15 - 13:15
Beste buruzagi politiko bat hil dute Ekuadorren
Pedro Briones Revolucion Ciudadana alderdiko buruzagia tiroz hil dute, Fernando Villavicencio presidentegaia erail eta egun batzuetara.
2023/08/13 - 14:40
Eraiki Mugimenduak atzera egin eta Christian Zurita izendatu du hautagai Villavicencioren hilketaren ondoren
Larunbatean, alderdiak Andrea Gonzalez Nader izendatzea erabaki zuen, baina Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) bere hautagaitza onartuko ez zuen beldur, hautagaitza aldatzea erabaki du, Gonzalez Presidenteordetzarako zerrendan baitzegoen.
2023/07/31 - 19:49
54 pertsona hil ditu Estatu Islamikoak Pakistanen, atentatu batean
Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua. Gainera, Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu erasoarekin zerikusia dutelakoan.
2023/07/30 - 19:41
Atentatu suizida batek gutxienez 40 hildako eragin ditu Pakistanen
Pakistango alderdi islamista garrantzitsuenaren ekitaldi batean gertatu da erasoa, 500 bat pertsona han zeudela.
2023/07/02 - 18:17
Bi hildako eta 28 zauritu, horietako hiru egoera kritikoan, Baltimoren izandako tiroketa batean
Segurtasun indarrek tiroketa horren susmagarria identifikatu dute jada; tokitik ihes egitea lortu duen gizonezko bat, Richard Worley polizia-komisarioak azaldu duenez. Lekuko batek 20 eta 30 tiro artean entzun ditu.
2023/06/17 - 22:43
Gutxienez 41 hildako Ugandan, eskola baten aurkako ustezko eraso jihadistaren ondorioz
Estatu Islamikoarekin loturak dituen ADFko ustezko kideek egin dute erasoa bart, Mpondwe herrian, Errepublika Demokratikoaren mugatik oso gertu. Kongoko Armadarekin batera dihardu Ugandako Armadak ADF Indar Demokratiko Aliatuen aurka.