Atentatuak
2024/03/24 - 11:02
Mosku inguruko kontzertu areto batean izandako atentatuak utzitako txikizioa, airetik ikusita
Gutxienez 133 hildako utzi zituen Estatu Islamikoak bere gain hartutako erasoak. Tiroketak, leherketak eta sute handi bat izan ziren.
2024/03/24 - 09:44
Zelenskik ukatu egin du Ukrainak Moskuko atentatuan zerikusirik izatea
FSB Errusiako agentziak ikerketa abiatu du, susmagarriak Ukrainara bidean zihoazela eta han "kontaktu garrantzitsuak" zituztela iritzita.
2024/03/23 - 23:13
Moskuko erasoaren ustezko egileen atxiloketen irudiak zabaldu ditu Errusiak
24 ordu igaro dira Errusian azken urteetako atentatu gogorrena izan zenetik, eta Kremlinetik jakinarazi dutenez, gutxienez 11 pertsona atxilotu dituzte, erasoaren lau egile zuzen, tartean. Briansken atxilotu dituzte, ustez Ukrainatik ihes egitera zihoazenean.
2024/03/23 - 21:19
133 hildako, 120 zauritu eta 11 atxilotu, Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatuarekin lotuta
Atentatuaren egileak Ukrainara ihes egiten saiatu direla esan du gaur Putinek, eta mendekua agindu du: "Gobernuak eraso terrorista prestatu zuten guztiak identifikatuko ditu". Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu atentatuarekin lotura dutelakoan.
2024/03/23 - 18:00
Horrela geratu da Moskuko Crocus City Hall aretoaren barrualdea, Estatu Islamikoaren atentatuaren ostean
143 hildako baino gehiago dira dagoeneko, eta 100 zauritu, eta litekeena da biktima kopuruak gora egitea. Washingtonek atentatu arriskuaz ohartarazi zion Errusiari duela aste batzuk.
2024/03/23 - 17:25
Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatu terrorista irmo gaitzetsi dute Europan eta mundu osoan
100 hildako baino gehiago utzi ditu ostiral honetan kontzertu areto batean izandako tiroketak. Nazioartean herrialde askok aho batez gaitzetsi dute erasoa. Nazio Batuen Segurtasun Batzordearen hitzetan, "eraso ankerra eta koldarra" izan da.
2024/03/23 - 16:41
Mikel Reparaz: "Estatu islamiarrak beti izan du Errusia jomugan"
Errusiako Gobernua eta Mendebaldea zaku berean sartzen dituzte jihadistek, Reparazen hitzetan. Siriako gerran izan zuen parte hartzeagatik dute jihadistek Errusia helburuen artean.
2024/03/23 - 15:33
Putinek atentatu "basatia" gaitzetsi, eta egileek "merezitako zigorra" jasoko dutela adierazi du
Adierazpen publiko batean, Errusiako presidenteak esan du atentatua egin zuten guztiak atxilotu dituztela, eta laguntza eskatu die beste herrialdeei terrorismoaren aurkako borrokan. Dolu eguna ezarri du iganderako.
2024/03/23 - 09:57
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Moskuko kontzertu areto batean izandako atentatua
Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka sartu dira Crocus City Hall aretoan. Gutxienez 60 pertsona hil eta 100 zauritu dira.
2024/03/22 - 22:51
Gutxienez 40 pertsona hil dituzte Moskuko kontzertu-areto batean, tiroz
Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Gainera, bi leherketa izan dira.
2024/03/22 - 22:11
Tiroketa Moskuko kontzertu areto batean
Jantzi militarrak zeramatzaten hiru pertsona tiroka hasi dira Moskuko kontzertu areto batean, eta hainbat pertsona hil dituzte. Gainera, bi eztanda entzun dira.
2024/03/13 - 21:03
Angel Berruetari omenaldia Iruñean, haren hilketaren hogeigarren urteurrenean
Gaur 20 urte bete dira polizia nazional batek eta haren semeak tiroz eta labankadaz hil zutenetik, M-11ko atentatuen ostean 'ETA EZ' zioen kartel bat jartzeari uko egin ziolako. Donibane auzoan zeukan dendako atarian egin dute omenaldia, Joseba Asiron Iruñeko alkatea bertan zela.
2024/03/13 - 14:23
Aitziber Berrueta: ''Nire aitaren heriotzaren arduradun nagusia Espainiako Gobernua da''
Angel Berrueta Valeriano de la Peña polizia nazionalak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak hil zuten, ETA M-11rekin lotzen zuen kartel bat zintzilikatzeari uko egiteagatik. Bi hamarkada beranduago, Berrueta ez dute oraindik motibazio politikoaren biktima gisa aitortu.
2024/03/13 - 12:56
20 urte bete dira Angel Berrueta hil zutela, M11ren egiletza ETArekin lotzen zuen kartel bat ez ipintzeagatik
Bi hamarkada geroago, Aitziber Berrueta alabak argi dio: "Ez da justiziarik egin. Hiltzaileak epaitu zituzten, baina hilketaren arduradun nagusia Espainiako Gobernua da". Angel Berruetak motibazio politikoko biktimaren aitortzarik gabe segitzen du.
2024/03/11 - 18:54
Zatiketak baldintzatuta oroitu dituzte berriz M11ko biktimak, sarraskiaren 20. urteurrenean
M11ko atentatuek 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituzten. Gaurko biktimen omenez deituta zeuden omenaldietako batean, M11 biktimen elkarteak salatu du PPk ETArekin loturak egiten jarraitzen duela, eta jihadismoaren biktimen omenezko memoriagune bat sortzea eskatu du.
2024/03/11 - 15:53
Bi hamarkada bete dira M11ko atentatuetatik, Europa jo duen eraso jihadista gogorrenetik
Lehergailuek 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituzten Madrilgo aldirietako trenetan. Gaurko biktimen omenez deituta zeuden omenaldietako batean, M11 biktimen elkarteak salatu du PPk ETArekin loturak egiten jarraitzen duela, eta jihadismoaren biktimen omenezko memoriagune bat sortzea eskatu du.
2024/03/11 - 15:41
Euskal Herrian ere gogoan izan dituzte M11ko biktimak
Arabako erakundeek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Udalaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak bat egin du elkarretaratze horrekin. Iruñean ere terrorismoaren biktima guztiak izan dituzte gogoan.
2024/03/11 - 12:56
Honela gertatu ziren M11ko atentatuak
M11ko atentatuak 193 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituen Madrilgo aldiriko trenetan. Horrela kontatu zen gertatutakoa 2004ko martxoaren 11n.
2024/03/11 - 12:16
Gomez Bermudez: ''Barregarri geratu ginen; Zigor-arloko Salan ez zegoen zalantzarik ETA ez zela izan''
'12 Minutos' saioak Javier Gomez Bermudez magistratuari egindako elkarrizketa eskaini du. M11ko epaileak aitortu duenez, konspirazioaren teoriak ETAko kideak jihadisten defentsaren lekuko gisa onartzea ekarri zuen, "erabat lotsagarria".
2024/03/11 - 11:57
M11ko biktimak omendu dituzte Atochan, 20. urteurrenean
Ekitaldia biolin errezitaldi batekin hasi dute, ondoren minutu bateko isilunearekin jarraitzeko, 2004an izandako atentatuaren biktimak gogoratzeko.