Atentatuak
2024/04/19 - 11:31
Israelek eraso mugatua egin du Iranen kontra, droneak erabiliz
'The Washington Post' egunkari estatubatuarrak esan du juduen iturri ofizial batek baieztatu diola Israelgo Armadak airez egin diola eraso Irani, iragan larunbateko bonbardaketari erantzunez.
2024/04/14 - 21:08
Iranek Israelen aurka egindako erasoa gaitzetsi dute G7ak eta Europar Batasunak
"Aurrekaririk gabeko eraso hori" aho batez gaitzesten dutela adierazi du Charles Michelek sare sozialen bidez. EBko 27 herrialdeak, bestalde, laguntzeko prest agertu dira gatazka arintzeko bidean.
2024/04/09 - 14:29
Estatu Islamikoak Txapeldunen Ligako final laurdeneko partidetan atentatuak egiteko deia egin du
Talde jihadistaren gertuko webguneek mehatxu irudia partekatu dute. Argazkian fusila eskuan duen gizon bat ageri da, estadioetako izenak eta "hil itzazue denak" esaldia ondoan dituela. Espainiako Barne Ministerioak "lasaitasuna" eskatu du eta segurtasuna handitu duela azpimarratu.
2024/03/30 - 17:27
52 pertsona dira ostiral goizaldean Israelgo Armadak Alepotik gertu egindako erasoan hildakoak
Ustez Israelgo Armadak egin duen erasoak Hezbollah talde xiitaren misil biltegi bat eta Jibrindik gertu kokatutako entrenamendurako toki bat zituen jomugan. Siriak "eraso terrorista"tzat jo du operazioa, eta Israelek horrelako gehiago egiteko mehatxua egin du.
2024/03/29 - 17:19
15 pertsona atxilotu dituzte Tajikistanen Moskuko atentatuaren egileekin lotura izatea egotzita
Hainbat erasotzailek Moskuko Crocus City Hall kontzertu aretoaren kontrako erasoa egin eta astebetera Errusiako agintariek jakinarazi dutenez, 144 dira hildakoak, zauritutako bat zendu baita azken orduotan.
2024/03/29 - 09:43
Europari erasotzeko deia egin du Estatu Islamikoak, eta Moskuko atentatuaren egileak zoriondu ditu
Estatu Islamikoaren bozeramaile Abu Huzaifa al Ansarik Europan eta AEBn pertsonen kontrako erasoak burutzera bultzatu ditu jihadistak, juduak eta kristauak jomugan, Gazako gerrako islamiarrei babesa agertze aldera.
2024/03/28 - 18:32
Moskuko atentatuan ustez parte hartu zuen beste pertsona bat atxilotu du Errusiak
Instrukzio Batzordearen arabera, Errusiak eraso terroristaren egileek Ukrainatik "diru eta kriptomoneta kopuru handiak" jaso zituztela krimena prestatzeko erakusten duten "baieztatutako datuak" ditu eskura.
2024/03/26 - 09:39
Putinek aitortu du islamista erradikalek egin dutela Moskuko atentatua, baina Ukrainaren eskua atzean egonda
Errusiako presidenteak argudiatu duenez, terroristak Ukrainatik ihes egiten saiatu ziren. "Nor zuten zain?", galdetu du.
2024/03/25 - 18:36
Moskuko atentatuaren ustezko egileak, epailearen aurrean, indarkeria zantzuekin
Moskuko sarraskiaren ustezko lau egileak epailearen aurrera eraman dituzte, eta hark prebentziozko espetxeratzea ezarri die. Jorasango Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen erasoa, baina Putinen gobernuak ez du egiletza onartu.
2024/03/25 - 13:53
Macron: "Moskun sarraskia bere gain hartu zuen taldea Frantzian erasotzen ere saiatu zen"
Macronek gaineratu duenez, Jorasango Estatu Islamikoaren "asmoak" kontuan hartuta, alerta maila gorena ezarri dute Frantzian, "badaezpadako neurri gisa".
2024/03/25 - 12:22
Nazioartean bolo-bolo dabilen galdera da: nola erantzungo dio Putinek atentatuari?
Errusiako presidenteak lotura zuzena egin zuen erasotzaileen eta Ukrainaren artean, baina frogarik erakutsi gabe, eta litekeena da hor ematea erantzuna. Baina Estatu Islamikoa Asia erdigunean dago indartsuen.
2024/03/25 - 11:38
Mikel Ayestaranek uste du litekeena dela Putinek Ukrainan erantzutea atentatuari
Nazioarteko adituak adierazi du Errusiako presidenteak lotura zuzena egin zuela atentatuaren eta Kieven artean, inolako frogarik aurkeztu gabe, eta ikusteko dagoela nolakoa izango den emango duen erantzuna.
2024/03/25 - 08:54
Albiste izango dira: Atentatua Moskun, Korrikaren balorazioa eta Telegramen blokeoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/25 - 08:23
Moskuko atentatuagatik atxilotutako lau auzipetu dituzte terrorismoa egotzita
Errusiako hiriburuko epaitegi batek behin-behineko kartzelaldia ezarri die aurreneko lau susmagarriei. Guztira, 11 pertsona atxilotu dituzte.
2024/03/24 - 23:34
Frantziako Gobernuak alerta terroristaren maila gorena ezarri du
"Estatu Islamikoak Moskuko atentatua bere gain hartu ondoren, gure herrialdeak jasaten dituen mehatxuak ikusita, Vigipirateko maila gorenera igotzea erabaki dugu: atentatu larrialdira", jakinarazi du Gabriel Attal Frantziako lehen ministroak X sare sozialean duen kontuan.
2024/03/24 - 19:19
Moskuko atentatuaren susmagarriak Ikerketa Batzordearen egoitzara eraman dituzte
Dagoeneko 137 dira erasoan hildakoak, eta ehundik gora zaurituak. Estatu Islamikoak atentatuaren erantzukizuna bere gain hartu zuen ordu gutxira, eta Errusiak 11 lagun atxilotu zituen.
2024/03/24 - 19:14
Dozenaka misilekin eraso dio Errusiak Ukrainari, Moskuko atentatuarekin zerikusia izan duela iradoki ostean
AEBk dio Ukrainak ez duela zerikusirik atentatuarekin, eta Frantziak Putini eskatu dio ez dezala erasoa "instrumentalizatu". Bestalde, Ukrainak bi ontzi suntsitu ditu Krimean, eta Erresuma Batuaren ustez, "historikoa" da, "gerraren dinamika alda dezakeelako".
2024/03/24 - 18:13
137ra igo da Moskuko atentatu terroristan hildakoen kopurua
Erasoa ikertzen ari den agentziaren arabera, miaketan ez dute lehergailu tranparik edo antzekorik zeukan gorpurik aurkitu. 152 lagun zauritu ziren, gainera, atentatuan eta horietatik 105 ospitalean daude oraindik.
2024/03/24 - 13:31
Estatu Islamikoak Moskuko sarraskiaren bideo bat zabaldu du, eta zauritu bati lepoa mozten ageri dira
Estatu Islamikoaren propaganda komunikabidearen esanetan, atentatua "Estatu Islamikoaren eta islamaren aurka borroka egiten duten herrialdeen arteko gerraren testuinguruan" kokatzen da.
2024/03/24 - 12:55
Dolu eguna dute gaur Errusian, Moskuko musika-areto batean izandako atentatuaren biktimen omenez
130 hildakotik gora dira dagoeneko, behin-behineko zenbaketan, eta 100 baino gehiago dira zaurituak. Aldare bat jarri dute atentatuaren lekutik gertu, eta ehunka pertsona igarotzen ari dira bertatik, loreak jartzera eta doluminak agertzera.