Aurrekontu Orokorrak

2022/10/06 - 12:58
2023rako Estatuko aurrekontu orokorren lege proiektua Diputatuen Kongresura iritsi da
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak Meritxell Batet Diputatuen Kongresuko presidenteari eman dio 2023rako Estatuko aurrekontu orokorren lege proiektua.
2022/10/05 - 16:22
Hika mika Espainiako Kongresuko kontrol saioan, aurrekontuak direla eta
Espainiako Gobernua eta eskuineko oposizioaren artean izan da liskarra. Pedro Sanchezek esan du, aurrekontu sozialak direla, langileak eta klase ertaina babesteko. Ogasun ministroak ahalik eta babesik handiena bilatuko duela gaineratu du.

2022/10/05 - 12:59
Anduezak uste du Podemos "haserrealdi bat irudikatzen" ari dela, aurrekontuen onarpena justifikatzeko
Defentsara bideratutako partida igo izana "ezkutatzea" egotzi dio Unidas Podemosek PSOEri. Horrek, PSE-EEko idazkariaren hitzetan, gauza bat uzten du agerian: "Podemosek ez ditu bere etxerako lanak ondo egin edota gezurretan ari da".
2022/10/05 - 10:15
Espainiako Gobernuak % 25 igo du Defentsarako gastua eta erabakiak haustura eragin du koalizio kideen artean
Unidas Podemosek "aldebakarreko igoera hori ezkutatzea" egotzi dio PSOEri, eta azpimarratu du "zailago" jarri duela "gehiengo aurrerakoi baten aukera". Dena dela, zehaztu du ez duela gobernua apurtuko, hori baita PPk eta Voxek nahi dutena.
2022/10/05 - 09:56
Albiste izango dira: Amiantoaren biktimentzako funtsa, Memoria Demokratikoaren Legea eta Defentsa gastua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/04 - 19:38
Espainiako Gobernuak 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu ditu
Espainiar demokraziaren historiako hedakorrenak dira; gastu muga 198.000 milioi eurotik gorakoa dute.
2022/10/04 - 18:39
Renferen doako abonuak 2023an zehar mantenduko dira
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak aurreratu duenez, 700 milioi euro emango dizkiote Renferi neurri hori irailetik aurrera luzatzeko.
2022/10/04 - 18:23
Pentsioen igoera % 8,5 ingurukoa izango da 2023an, eta erreserba-funtsa 13 urtean lehen aldiz hornituko dute
Kopuru zehatza ez da ezagutuko azaroko inflazioa jakin arte. Espainiako Gobernuak 2957 milioiko ekarpena egingo dio erreserba-funtsari.
2022/10/04 - 18:16
PSOEk eta Unidas Podemosek legegintzaldiko azken Aurrekontuak adostu dituzte
PSOEk eta Unidas Podemosek legegintzaldiko azken Aurrekontuak adostu dituzte
2022/10/04 - 17:56
Estatuko Aurrekontu Orokorretako proiektuaren gakoak
2023rako kontuek izaera sozial nabarmena dute; hileroko 100 euroko laguntza aurreikusten dute 0-3 urte arteko hazkuntzarako, eta langabezia prestazioetan hobekuntzak eta mendekotasunerako laguntza handiagoak aurreikusten ditu.
2022/10/04 - 16:45
PSOE eta Unidas Podemos pozik agertu dira aurrekontuen inguruan lortutako akordioarekin
Hala ere, alderdi moreak esan du kanpoan gelditu den Etxebizitza Legea indarrean sartzeko ahaleginetan arituko dela. Negoziazioak datoz orain, aurrekontuetako lege asmoa aurrera atera ahal izateko babesak bilatu beharko ditu Espainiako Gobernuak.
2022/10/04 - 13:22
Espainiako Gobernuak gaur onartuko ditu aurrekontuak, koalizio kideek azken orduko akordioa lortuta
Goizaldean adostu dute testua ministroen kontseiluaren bilera hasi eta ordu eskasera. Itundutako testuak ez du etxebizitza legearen inguruko akordiorik jasoko, baina gizarte alorreko hainbat neurri bilduko ditu.
2022/10/04 - 12:27
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek 2023rako aurrekontuen akordioa irudikatu dute Moncloan
2023ko aurrekontuen lege-proiekturako akordioa lortu ondoren, eta lege-proiektua onartuko duen Ministroen Kontseiluaren bilera hasi aurretik, Sanchez eta Diaz Moncloako Tàpies aretoan bildu dira, lortu duten ituna sinbolizatzeko.
2022/10/03 - 16:29
Espainiar Estatuko aurrekontuak negoziatzen jarraitzen dute Espainiako gobernukideek
Akordioa lortu ondoren, beste alderdiekin adostu beharko dituzte eta EAJk esan du, aurrena Gobernuak orain arteko konpromisoak bete egin behar dituela, eurekin akordiorik nahi badu. EH Bilduk, bere aldetik, gai sozialak lehenetsiko ditu.
2022/10/03 - 12:35
Aizpurua: "Espainiako aurrekontuen negoziazioan, EH Bilduk gai sozialak jarriko ditu mahai gainean"
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak adierazi du PSOEren Gobernuak duen "alderik garrantzitsuena" gai sozialetan aurrera egiteko aukera dela. Horri helduko dio ezker abertzaleko koalizioak, "Euskal Herrirako hainbat partida" eskatzearekin batera.