Aurrekontu Orokorrak
2021/09/27 - 12:26
Esteban: "Espainiako Gobernuaren ezinegonerako, gutxieneko diru-sarrera eskualdatzeko arazoa Escriva da"
EAJk Kongresuan duen bozeramaileak gogor kritikatu du Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak erretiroa hartzeko adina 75 urtera atzeratzeko proposamena. "Ahaztu daitezela nirekin", esan du Estebanek.
2021/09/23 - 13:18
Otegi: "Lehendakariak ez du nahi EH Bildu akordioetan egotea"
Koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak ez du posible ikusten aliantzak epe laburrean aldatzea, baina ziur agertu da etorkizunean "egon egongo" dela.
2021/09/20 - 14:07
Miren Gorrotxategi: "Neurriak beti arlo berean arintzen dira, zarata gehien ateratzen duen horretan"
Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea hitz egiteko eta negoziatzeko prest agertu da, hezkuntzan, aurrekontuetan eta autogobernu lantaldean eta arlo guztietan euren prismatik ekarpenak egiteko asmoz.
2021/09/19 - 15:42
Aizpurua: "Eskubide sozial eta ekonomikoetan oinarrituko gara Estatuko aurrekontuen negoziazioetan"
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, EH Bildu koalizioak Espainiako Kongresuan duen bozeramailea kezkatuta agertu da, eskuinmuturra ari delako "agenda markatzen".
2021/09/10 - 16:31
Espainiako aurrekontuen negoziazioari bide emango dio EH Bilduk
Pedro Sanchezi hauteskunde programa betetzeko eskatu diote EH Bildutik, gobernu aurrerakoia dela erakusteko.
2020/12/30 - 16:34
Ezker Anitza - IUk Jaurlaritzaren Europako funtsetarako proiektuak kritikatu ditu
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak negoziatu nahi ez dituela uste du, eta horregatik ez du osoko zuzenketa baztertzen zerbitzu publikoetan aldaketak eta erreforma fiskala negoziatzen ez badira.
2020/12/29 - 15:10
Jaurlaritzak 5.700 milioi euro jaso nahi ditu funts europarretatik inbertsioetarako
Onartu duten Euskadi Next proiektuarekin aurrekontuak EBko laguntzekin uztartu nahi dituzte. Horregatik, Espainiako Gobernuari helaraziko diote proposamena agintari europarren eskuetara iristeko.
2020/12/23 - 00:34
Senatuak aldaketarik gabe eta behin-betiko onartu ditu Estatuko aurrekontuak
Lege proiektua urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. 2018tik Alderdi Popularraren Gobernuaren aurrekontuak luzatuz aritu dira.
2020/12/07 - 13:36
Oskar Matute: "Lehentasuna eskuina geldiaraztea da"
EH Bilduko diputatuak "bere printzipioekin guztiz bat ez datozen gauzak" daudela aurrekontuetan onartu du, baina "eskubideak irabazteko leiho bat" irekita mantentzearen garrantzia azpimarratu du.
2020/12/04 - 12:42
Lan erreforma aldatzea eta espetxe politika “arrunta” betetzea exijituko du EH Bilduk
Otegik adierazi du EH Bilduren helburua dela "euskal errepublika independente bat" lortzea, baina ez dutela "presarik" jakitun direlako gaur egun aukera horrek ez duela gehiengoaren babesik.
2020/12/04 - 11:17
Aitor Esteban: "Aurrekontuak ez baziren onartzen, hauteskundeetara gindoazen"
Aitor Esteban EAJren diputatuak adierazi duenez, "orain aurrekontuak daude, badago Espainiako Gobernua irauteko tresna martxan".
2020/12/03 - 17:30
PSOE-Unidas Podemos Gobernuaren lehen aurrekontuak onartu ditu Kongresuak
Aurrekontuak 189 diputaturen babesa jaso du, tartean ERC, EH Bildu eta EAJko ordezkariena. Tramitazioak Senatuan jarraituko du orain.
2020/12/01 - 21:02
Etxegabetzeen aurkako zuzenketa kendu dute, Sanchezen Gobernuaren konpromisoa lortuta
Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk erabakia hartu dute Espainiako Gobernuak "norabide hori hartuko duen" lege dekretu bat onartuko duelako eta segituan indarrean sartzeko aukera emango duelako.
2020/11/30 - 22:47
EH Bilduk eta ERCk ultraeskuina geratzeko eta eskubideak lortzeko batu dute indarra
"ERCk eta EH Bilduk agenda autoritarioari galga jartzea eta gure herri eta langileentzat eskubideak irabaztea bilatzen dugu", azpimarratu du Arnaldo Otegik.
2020/11/30 - 12:33
Iturgaiz: "EAJk aintzat hartu behar du PSEk ezkerraren alde itunak hausten dituela"
Gabonak baino lehen ostalaritza berriro irekitzearen alde egin du Euskadiko PPko presidenteak, Madrilgo Erkidegoa adibidetzat hartuta. PSE-EEk Irunen EAJri "ostikada eman diola" adierazi du.
2020/11/28 - 15:38
Donostiako azken hiru alkateek, Loiolako lursailak berenaganatzeko akordioa hizpide
Odon Elorzak (PSE-EE), Juan Karlos Izagirrek (EH Bildu) eta Eneko Goiak (EAJ) kuarteletako lursailak eskuratzea izan dute helburu. Donostiako Udalaren aldarrikapen historikoa izan da.
2020/11/27 - 12:05
Ramiro Gonzalez: “Gabonetan tabernak irekiz gero, modu arduratsuan izango litzateke“
Arabako ahaldun nagusiak argi utzi du Forondaren berritzeak eta Jundizko geltokiaren inbertsioak Estatuko aurrekontu orokorren babesa justifikatzen dutela.
2020/11/26 - 21:36
Espainiako aurrekontuen babesa berretsi dute EH Bilduren oinarriek
Koalizio subiranistaren militanteen % 91,5ek onartu egin du Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko Mahai Politikoaren proposamena.
2020/11/26 - 21:31
Espainiako aurrekontuak onartzea babestu du EH Bilduren oinarriak
Koalizio soberanistaren Mahai Politikoak PSOE eta Unidas Podemosen egitasmoa babestea proposatu zuen eta militanteen % 91,5ek erabaki horren alde egin dute.
2020/11/26 - 19:46
67 milioi euro arteko inbertsioak adostu ditu EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
Aeronautika sektoreari laguntzeko eta trenbide azpiegutirak berritzeko inbertsioak lortu ditu koalizio soberanistak. Halaber, Espainiako Gobernuak etxegabetzeak geldiaraziko dituela agindu du.