Automobilgintza
2022/07/06 - 11:05
Abian da Urkullu eta Mercedeseko zuzendaritzaren arteko bilera, 1.200 milioiko inbertsioa lotzen saiatzeko
Alemanian da atzotik lehendakaria, eta, gaur, Mercedes-Benzeko presidentearekin du hitzordua. Multinazionalak Gasteizko plantarako iragarri zuen 1.200 milioi euroko inbertsioa lotuta utzi nahi du.
2022/07/06 - 10:32
ELA, LAB eta ESK sindikatuek gaurko greba deialdiari eutsi diote Gasteizko Mercedes-Benzen lantegian
Pikete informatiboak fabrikaren sarreran bildu dira goizean goizetik. Sindikatuen arabera, greba deialdiak % 90 inguruko jarraipena izan du tailerretan. Gehiengo sindikalak bertan behera utzi zuen atzo deialdia.
2022/07/05 - 22:30
Lehendakaria Alemaniara iritsi da, Mercedeseko 1.200 milioi euroko inbertsioa ziurtatzeko
Bihar Urkullu lehendakaria Mercedeseko nagusiarekin bilduko da Alemanian, Stuttgarten. 1.200 milioi euroko inbertsioa lotzea da bileraren helburu nagusia.
2022/07/05 - 16:31
Gasteizko Mercedesen lantegiko zuzendaritzak eta langileek jarrerak hurbildu dituzte gaurko bileran
Gasteizko lantegiko zuzendaritzarekin bildu ostean, agerian geratu dira sindikatuen arteko aldeak. UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek greba bertan behera utzi dute, baina ELA, LAB eta ESK sindikatuentzat, aurrerapausoak txikiegiak dira. Ostegunean bilduko dira berriro enpresa eta batzordea.
2022/07/05 - 15:38
Mercedesko batzordearen gehiengoak bertan behera utzi du greba; ELA, LAB eta ESK sindikatuek eutsi egin diote
Gasteizko lantegiko zuzendaritzarekin bildu ostean, agerian geratu dira sindikatuen arteko aldeak. UGTk, CCOOk, Ekintzak eta PIMek greba bertan behera utzi dute, baina, ELA, LAB eta ESK sindikatuentzat, aurrerapausoak txikiegiak dira. Ostegunean bilduko dira berriro enpresa eta batzordea.
2022/07/05 - 13:25
Tapiak enpresa-bidaia abiatu du Alemanian
Asteazken honetan, Iñigo Urkullu lehendakaria ere izango da bertan, Ekonomia sailburuarekin batera, Mercedes-Benzeko zuzendaritzarekin biltzeko.
2022/07/05 - 10:56
Tapiak jarrerak malgutzea eskatu die Mercedesi eta sindikatuei "akordiora iritsi ahal izateko"
Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esanetan, Euskadik ezin du halako inbertsio bat pasatzen utzi, "inork pasatzen utzi ezin dezakeen aukera bat da, ez langileek, ez erakundeek ezta Gasteizko plantak berak ere".
2022/07/05 - 10:38
Gasteizko Mercedes-Benzeko batzordeak gaur erabakiko du ostegun eta ostiraleko grebak egin ala ez
ELAk, LABek eta ESK-k deitutako grebekin bat egin ala ez erabakitzeko, zuzendaritzak asteartean zer proposatuko duen jakin arte itxarongo du batzordeak. Asteazkeneko lanuzteak bere horretan jarraituko du; egun horretan bilduko da lehendakaria Alemaniako Mercedes-Benzeko zuzendaritzarekin.
2022/07/01 - 22:12
Mercedes-Benz lantegiko zuzendaritzak bilerara deitu du enpresa-batzordea astearterako
Urkullu lehendakaria Alemanian Mercedeseko zuzendaritzarekin batzartu bezperarako jarri du hitzordua Gasteizko zuzendaritzak.
2022/07/01 - 16:20
Nafarroak ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak izango ditu 50 kilometrotik behin
Ekonomiaren Garapen Sailak erraztasunak emango dizkie udalei karga-puntuak ezartzeko. Gainera, Next Generation funtsetatik datozen MOVES III programako dirulaguntzen bidez, kargagailuen kostuaren % 80raino ordainduko da.
2022/07/01 - 14:32
Jaurlaritzak uste du "tragikoa" litzatekeela Gasteizko lantegiak Mercedesek iragarritako inbertsioa galtzea
Bingen Zupiria bozeramailearen hitzetan, "inbertsio iragarpenak lan-gatazkarekin bat egin du, baina gatazka akordio bidez konpondu behar da".
2022/06/30 - 12:49
Iñigo Urkulluren ustez, ''kezkagarria'' da Mercedesek Gasteizen duen lantegiaren egoera
Iñigo Urkullu lehendakariak uste du ez dela komenigarria plantillaren protestak lantegian egin daitezkeen inbertsioekin nahastea.
2022/06/30 - 11:19
Gasteizeko Mercedes-Benzeko langileek hirugarren greba eguna dute gaur
Atzo lantegiaren ekoizpena bertan behera utzi ondoren, gaur enpresa-batzordeko sindikatu guztiek lanuzte gehiago deitu dituzte lan hitzarmena defendatzeko.
2022/06/30 - 09:51
Grebak Gasteizko Mercedes lantegiaren ekoizpena gelditu du hirugarrenez azken astean
Sindikatuen hitzetan, ostegun honetako lanuzteak % 95eko jarraipena izan du. Datorren asteazkenetik aurrera lanuzte berriak egiteko prestatzen ari dira.
2022/06/29 - 22:33
Mercedeseko lanuzteak berriro geldiarazi du ekoizpena, eta sindikatuek geldialdiak areagotzeako asmoa dute
Lanuzteek produkzioa eten dute berriro, Mercedeseko langileen bigarren greba egunean. Hurrengo asteko asteazkenetik ostiralera greba egitea aztertzen ari dira.
2022/06/29 - 16:33
Milaka pertsonak Mercedes-Benz lantegiko beharginei babesa adierazi diete Gasteizen
Gasteizko Mercedeseko ekoizpena bertan behera gelditu da lanuzteen ondorioz. Ostegunerako, alegia, hilaren 30erako, Enpresa Batzordeko sindikatu guztiek deitu dute greba.
2022/06/29 - 14:43
2035ean errekuntza-ibilgailuen salmenta baztertzeko asmoa adierazi du EBk
Hogeita zazpi herrialdeetako Ingurumeneko ministroek 2030ean CO2 isuriak murrizteko bitarteko helburu bat ezarri dute: % 55, turismoentzat eta % 50, furgonetentzat.
2022/06/29 - 11:45
ELA, LAB eta ESK sindikatuek lanuztea deitu dute gaurko Gasteizko Mercedesen, greba bateratuaren bezperan
Inbertsio handien truke zuzendaritzak ezarri nahi dituen lan baldintzen aurka protesta egiteko deitu dituzte sindikatuek gaurko lanuztea eta biharko eta uztailaren 6ko greba bateratuak.
2022/06/27 - 16:01
Mercedes Benzeko langileek greba eta mobilizazio bateratuak egingo dituzte ekainaren 30ean eta uztailaren 6an
ELAk, LABek eta ESK-k, bestalde, ekainaren 29rako aurreikusitako grebari eutsiko diote, eta uztailaren 1erako deitutakoa ekainaren 29an sindikatu horiek egingo duten langileen batzarrean erabakitzen denaren araberakoa izango da.
2022/06/24 - 17:14
Ekainaren 29an eta 30ean lanuzte bateratua egitea adostu dute Mercedes Benzeko sindikatu guztiek
Hala, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bertan behera utzi dituzte ekainaren 27rako eta 28rako, eta uztailaren 1era deituta zituzten greba, eta datorren asteazkenerako batzarra deitu dute, aurrera begirako urratsak adosteko.