Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tapiak jarrerak malgutzea eskatu die Mercedesi eta sindikatuei "akordiora iritsi ahal izateko"

Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esanetan, Euskadik ezin du halako inbertsio bat pasatzen utzi, "inork pasatzen utzi ezin dezakeen aukera bat da, ez langileek, ez erakundeek ezta Gasteizko plantak berak ere".
Arantxa Tapia, artxiboko irudi batean
Arantxa Tapia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak jarrerak malgutzea eskatu die sindikatuei eta Gasteizko Mercedes plantako zuzendaritzari "akordiora iritsi ahal izateko" gaurko deituta dagoen bileraren aurrean.

Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketa batean Tapiak esan duenez, "albiste ona da mahaia berriz biltzea. Ulertzen dugu konplexua dela, baina bi aldeek jarrerak malgutu behar dituzte akordio batera iritsi ahal izateko".

Horrela, "albiste ona izanda", sailburuak "akordioaren bilaketan urratsak ematen hastea" eskatu du.

Sailburuak, gainera, nabarmendu egin du multinazionalak iragarritako 1.200 milioi euroko inbertsioa "inork pasatzen utzi ezin dezakeen aukera bat" dela, "ez langileek, ez erakundeek ezta Gasteizko plantak berak ere. Hori dela eta, akordiorako borondatez bilerara joateko deia egiten dugu".

Horren ildotik gaineratu duenaren arabera, "Euskadik ezin du inbertsio hori galdu", ekarriko duena aintzat hartuta, enplegu zuzena, zeharkakoa, autogintza elektrikoaren sektorearen garapenari begira eta abar.

Azkenik, itxaropentsu agertu da "jarrera hurbilketa hori, zaila bada ere", gaur hasiko dela.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia sailburua Alemanian dira, Mercedes-Benzeko presidentearekin biltzeko eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak automobilgintzaren sektorearen alde lanean jarraitzeko duten konpromisoa helarazteko.

Bidaia iragarri zuenean adierazi zuenez, "aukera izan dezakegu Mercedeseko 5.000 langile zuzenen eta zeharkako 30.000 langileren, eta Araban eta Euskadin ditugun 600 enpresa hornitzaile baino gehiagoren etorkizuna bermatzeko".

Era berean, gaineratu zuen inbertsio-proiektu hori aurrera eramateko "alde guztien lankidetza" bultzatu behar dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X