Automobilgintza
2024/12/09 - 07:00
Auto berri bakoitzeko bigarren eskuko 3 edo 4 saltzen dira
Espainiako Estatuan saltzen diren bigarren eskuko autoen erdiek baino gehiagok diesel motorra daukate. Aitzitik, % 7,5 soilik dira "berdeak" edo gutxi kutsatzen dutenak.
2024/12/09 - 07:00
Ibilgailuen ekoizpenak gora egin du mundu mailan, baina behera Europan
2023an 93,5 milioi ibilgailu sortu ziren munduan. 10etik 6 Asian egiten dira; hain zuzen ere, ekoizpena % 34 igo da han 2010etik. Europa, aldiz, indarra galtzen ari da. Tradizio handieneko bi herrialdeek, Alemaniak eta Frantziak, ekoizpenaren % 30 eta 32 galdu dute.
2024/12/09 - 07:00
Ziurgabetasun egoeran ere, automozioa sektore indartsua da oraindik Euskal Herrian
Industriaren % 9 da EAEn eta % 24 Nafarroan, eta 26 mila pertsonak baino gehiagok egiten dute lan bertan. Hala ere, Txinan izan duten ekoizpenaren hazkundeak eta bertako esportazioak hartzen dituzten Alemaniaren eta Frantziaren ziurgabetasuna sortu dute.
2024/12/02 - 23:00
Alemaniako Volkswageneko 60.000 langilek bat egin dute astelehen honetan hasitako protestekin
Beharginen soldata % 10 txikitzeko asmotan dabil enpresa, gastuak murriztu beharrean dagoela arrazoituta. Gainera, Alemaniako hainbat lantegi itxi nahi ditu, 87 urtean lehen aldiz.
2024/12/02 - 17:15
Gasteizko BAM zentroak ''giltzarria'' izan nahi du Asiako eta Ipar Amerikako mehatxuari aurre egiteko
Ramiro Gonzalezek eta Mariluz Villamor Basque Automotive Manufacturing Centerren (BAM) gerenteak sinatu duten hitzarmenari esker, Aldundiak 5 milioi euro emango dizkio 2024tik 2027ra BAMi, "Estatu eta Europa mailan erreferente" izan dadin.
2024/12/02 - 12:54
Gaur sartu da indarrean bidaiarien erregistro berria, sektore turistikoaren kritikak gorabehera
Neurri berri hori dela eta, zalaparta sortu da ostatu eta bidaia sektoreetan. Izan ere, salatu dute neurriak zama burokratiko handia, lehiakortasuna galtzea eta bidaiarien pribatutasuna urratzea dakartzala.
2024/11/25 - 18:58
Volkswagen Navarraren zuzendaritzak 2025erako 60 egun baino gehiagoko lan-erregulazioa planteatu du
Hurrengo urterako egutegiak hiru itxialdi luze izango ditu: urtarrilekoa, eta ekoizpena hilaren 23an abiatuko litzateke; udakoa, uztailaren 2tik abuztuaren 20ra artekoa; eta abendukoa, hilabete osoan produzitu barik egongo lirateke, ibilgailu elektrikora egokitzeko lanak direla eta.
2024/11/23 - 09:29
Boschek 5.500 langile kaleratuko ditu, gehienak Alemanian, eta ez du espero Espainiako Estatuan eragina izatea
Konpainiaren arabera, ibilgailu elektrikoen eskari txikiak eta Txinaren lehiakortasunak Europako automobilgintzaren sektorearen krisia handitu dutelako hartu dute neurria.
2024/11/20 - 20:08
Fordek iragarri du Europan 4.000 kaleratze egingo dituela
Taldeak zehaztu duenez, kaleratze gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan izango dira, eta ez dute eraginik izango Almussafesen (Valentzia) dagoen lantegian.
2024/11/08 - 09:05
Albiste izango dira: Hirigintzaren Mundu Eguna, automobilgintza sektorearen krisia eta Behobia-Donostia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/07 - 18:29
Automobilgintzaren krisia areagotu egin da: Audik 4.500 langile kaleratuko ditu, eta Nissanek 9.000
Bi enpresak doikuntza-planak egiten ari dira errentagarritasuna berreskuratzeko asmoz.
2024/10/29 - 08:49
Albiste izango dira: 2025eko EAEko Aurrekontuak, greba Nafarroako hezkuntza publikoan eta Volkswagenen krisia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/10 - 15:50
Mercedes Vitoriak irailera arte egindako salmentak % 9 eta % 12 artean jaitsi ziren, modeloen arabera
Alemaniako taldeak, denera, 299.900 furgoneta saldu zituen urtarriletik irailera bitartean (Gasteizko lantegitik ateratzen direnak tartean), iaz baino % 7 gutxiago, beraz; horietatik 91.100 uztailetik irailera bitartean saldu ziren, iazko epe berean baino % 12 gutxiago.
2024/10/09 - 22:38
Anton Pradera (CIE Automotive): ''Autogintzako trantsizio energetikoaren Europako politika desastre hutsa da''
CIE Automotiveko presidenteak Deusto Business Alumniko solasaldi batean azaldu duenez, Txina "pixkanaka" joan da auto elektrikoaren industria sortzen eta bidean babes publiko "oso garrantzitsuak" izan ditu.
2024/10/04 - 13:12
Europako Batzordeak muga-zergak aplikatzen jarraituko du Txinatik inportatutako ibilgailu elektrikoei
Europar Batasuneko herrialdeen bozketan, gehiengo kualifikatua behar zen neurria atzera botatzeko, eta ez da horrelakorik gertatu.
2024/10/03 - 21:28
Bizkaiko zerga-berrikuspenak kenkariak izango ditu zero isurpeneko ibilgailuentzat eta birkarga-puntuentzat
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun diputatuak adierazi du Aldundiak eta euskal erakundeek "autogobernu maila handiagoak" lortu nahi dituztela, trantsizio energetikorako esparru fiskala "ahalik eta askatasun handienarekin" diseinatzeko.
2024/08/29 - 23:07
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena etengo du urriaren 11n eta 18an, eskarien jaitsieragatik
Aurretik iragarrita zituzten irailaren 6ko eta 20ko etenaldiei gehitzen zaizkie egunok. Etenaldia joan den maiatzean lortutako malgutasun-akordioaren barruan sartzen dira.
2024/07/05 - 22:47
Mecanerreko langileek lantegiaren "desegitea" gelditzeko eskatu dute
Salatu dutenez, Stellantis taldea makinak ateratzen hasi da lantegitik, "Mecaner itxi eta fabrika edonori eta zatika saltzeko asmoz". Bitartean, dioetenez, Eusko Jaurlaritza "beste alde batera begira dago".
2024/06/15 - 16:29
Abian da Bilbon Emisio Gutxiko Eremua (EGE), baina astelehenetik aurrera egongo da indarrean
Arau-haustea izango da A motako ibilgailu batekin Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea. Dena dela, malgutasunez arituko dira eta irailaren 15era arte ez dute isunik jarriko. Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzia izan da horren inaugurazio sinbolikoan.
2024/06/15 - 10:02
Astelehenean "arau-haustea" izango da A etiketa duen ibilgailuarekin Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea
Hala ere, "malgutasunez" arituko dira eta ez dute isunik jarriko irailaren 15era arte. Araua larunbat honetan sartu da indarrean, baina astelehenetik ostiralera duenez eragina, astelehenera arte ez da neurria martxan jarriko.