Ziurgabetasun egoeran ere, automozioa sektore indartsua da oraindik Euskal Herrian
Automobilgintza Hego Euskal Herriko industria-jarduera indartsuenetakoa da gaur egun eta bertan jarri nahi izan du arreta EITB Datak. Sektore horrek Nafarroako industriaren fakturazioaren % 24 hartzen du; Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, % 9.
Hego Euskal Herrian 26.200 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan sektore horretako 190 enpresetan. Mercedes-Benz eta Volkswagen dira konpainia ezagunenak, baina fakturazio handiena dutenen artean Gestamp, Cie Automotive, TRW Automotive, Irizar eta ZF Aftermarket ere badaude. Guztira, Estatu osoko automozio-sektorearen % 12,4 osatzen dute Hego Euskal Herriko enpresek.
2024 honetan, sektoreko enplegua % 2,5 hazi da EAEn eta % 0,7 Nafarroan, 2022ko datuekin alderatuta.
Hego Euskal Herriko enpresen erdiak baino gehiagok osagaiak fabrikatzen dituzte, hau da, ibilgailu motordunentzako piezak, osagarriak, moduluak, ekipo elektrikoak edo elektronikoak egiten dituzte. Sektoreko enpleguaren % 53 dira EAEn, eta % 54, Nafarroan.
Horietako askok gure lurraldean fabrikak dituzten Mercedes-Benz eta Volkswagen enpresa eraikitzaileentzat egiten dute lan. Alabaina, bertan sortzen denaren zati handi bat esportatu egiten da.
Hain zuzen ere, sektoreak azken hilabeteetan bizi duen kezka nagusiena beste herrialde batzuetara egindako salmentekin lotuta dago. Alemania da Hego Euskal Herriko automobilgintzaren esportazioen helmuga nagusia (EAEko esportazioen % 32,6 eta Nafarroakoen % 27,3 bidaltzen da hara). Bigarren lekuan Frantzia dago eta pisu handia dauka Nafarroako esportazioetan (% 20,6).
Automobilgintzaren sektoreak pisua galdu du bi herrialdeetan; ekoizpena % 30 eta % 32 jaitsi da, hurrenez hurren, 2010etik. 2023an, bi herrialde horietara egindako esportazioek behera egin zuten EAEn. Aldiz, Estatu Batuetara egindako salmentak igo egin dira eta esportazioei dagokienez hirugarren herrialdea da dagoeneko.
Alabaina, Donald Trump AEBko presidente izateak eta muga-zergak jartzeko duen asmoak ezinegona handitu du. Europako produktuei ezartzen zaizkien kargei Kanadako eta Mexikoko produktuei jarri asmo dizkien % 25eko tasak gehitu behar zaizkie. Automobilgintzaren Hego Euskal Herriko industriak presentzia handia du Mexikon. 46 enpresa daude bertan, SPRIren arabera, eta esportazio gehienak Trump buru izango duen herrialdera bideratzen dira.
Bien bitartean, Txina da sektore horretan gehien ekoizten duen eta auto gehien erosten dituen herrialdea. EAEko esportazioen zortzigarren postuan dago. % 3,1 bideratzen da bertara eta, 2023an, salmentak gutxitu egin ziren, 2022rekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.