Ibilgailuen ekoizpenak gora egin du mundu mailan, baina behera Europan
EITB Dataren txostenaren arabera, automobilgintzaren industria etengabe ari da hazten mundu mailan 2010etik. 2023an, 93,5 milioi ibilgailu baino gehiago eraiki ziren mundu osoan. Baina ekoizpena Asiarantz bideratzen ari da, Europaren kaltetan.
Gaur egun, munduan sortzen diren 10 ibilgailutik 6 Asian eta Ozeanian egiten dira. Ekoizpena % 34 hazi da han 2010etik, batik bat, Txinak izan duen bultzadari esker. Ibilgailu ekoizle handiena da munduan, ekoizpen osoaren % 32 bertatik ateratzen da eta zerrendako bigarrenaren (AEB) datuak hirukoizten ditu. Hain zuzen ere, Txinaren produkzioa % 65 igo da 2010etik. Indiak ere igoera nabarmena izan du (% 64).
Europaren egoera ifrentzua da. 2023an ekoitzi duen ibilgailu kopurua % 8,4 jaitsi zen, 2010. urtearekin alderatuta. Nabarmentzekoa da, batez ere, Alemaniaren eta Frantziaren beherakadak; sektore horretan tradizio handia duten bi herrialdeen ekoizpena % 30 eta % 32 jaitsi da, hurrenez hurren.
Testuinguru horretan, Espainiako Estatuko eta gure inguruko automobilgintzak irautea lortu du. 2023an, 2,5 milioi ibilgailu sortu ziren Espainiako Estatuan, 2010ean baino % 2 gehiago. Baina urte oparoagoak ere bizi izan ditu sektoreak azken hamarkadan, 2019an adibidez, 2,8 milioi ibilgailu ekoitzi ziren.
Espainiako Estatuan sortzen diren ibilgailuen % 17,6, gutxi gorabehera, Hego Euskal Herriko fabriketatik ateratzen dira. Hala ere, gure ingurunean pisu handiagoa du automobilgintzarako osagaien fabrikazioak ibilgailuen muntaiak baino.
Ibilgailu berrien erosketari dagokionez ere, Asia da azken lau urteetan gehien hazi den kontinentea, % 13 gutxi gorabehera. Kontinente horretan erosten dituzte planeta osoko autoen erdiak baino gehiago.
Ekoizpenarekin gertatzen den bezala, Txina dago auto-erosketen zerrendaren lehen postuan; izan ere, 2023an 30 milioi unitate baino gehiago matrikulatu zituzten bertan, mundu osoan saldu ziren 92,7 milioien ia herena. Europan, aldiz, autoen salmenta % 14 jaitsi zen 2023an 2019ko datuekin alderatuta; 17,9 milioi unitate matrikulatu ziren.
Europar Batasunean ekoizten diren ibilgailuen % 31 esportatu egiten dituzte. Hartzaile nagusia Erresuma Batua da, eta haren atzean daude Estatu Batuak eta Turkia.
Inportazioei dagokienez, ibilgailuak erosten dizkiogun herrialde nagusia Txina da, eta inportatutako bost ibilgailu berritik bat han egindakoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.