Auzitegi Konstituzionala
2018/04/02 - 16:18
Espainiako Herri Defendatzaileak ez dio helegiterik aurkeztuko Kupoaren kalkuluari
Herri Defendatzailaren iritzian, ezin dira Konstituzioaren aurkakotzat jo, ez kupoa, ezta horren legea ere.
2018/03/27 - 21:09
Espainiako Gobernuak helegitea iragarri du EAEko 2018ko Aurrekontuen aurka
Rajoyren Exekutiboaren ustez, Aurrekontuetan jasotako bi erabaki Konstituzioaren kontrakoak dira: funtzionarioen soldata igotzea, eta Itzarri pentsio planera %1eko ekarpenak egitea.
2018/03/27 - 20:24
Espainiako Gobernuak dio badagoela aukera EAEko Aurrekontuei helegiterik ez jartzeko
Mariano Rajoyren Gobernuak azaldu duenez, bi exekutiboek sei hilabeteko epea dute negoziatzeko eta akordio batera heltzeko, errekurtsoa ofizialki Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu aurretik.
2018/03/27 - 16:08
EAEko 2018ko aurrekontuen aurkako helegitea jarriko du Espainiako gobernuak
Bi erabakiren kontrako helegitea jarriko du Espainiako gobernuak: Funtzionarioen soldatak %1,5 igotzearen eta Itzarrira ekarpenak egitearen kontra.
2018/03/15 - 21:26
Menpekotasunen Euskadiko legeak ez ditu Estatuaren eskumenak urratzen
Epaia “albiste paregabea” dela adierazi du Eusko Jaularitzak, “are gehiago” Auzitegi Konstituzionalak “Gernikako Estatutuan jasotako eskumenak babestea ohikoa ez denean”.
2018/03/07 - 13:49
Sanchez aske uztea baztertu du Auzitegi Konstituzionalak
Behin behineko espetxealdiaren kontrako babes helegitea aurkeztu zuen Jordi Sanchez JxCateko bigarrenak. Atzera bota du epaileak helegite hori.
2018/03/06 - 12:21
Hurrengo astelehenerako deitu du Torrentek Sanchezen inbestidura-saioa
Jordi Sanchezek aske uztea edo inbestidura-saioan egoteko baimena ematea eskatu die gaur goizean Auzitegi Gorenari eta Konstituzionalari.
2018/02/27 - 17:12
Konstituzionalak baliogabe utzi du doako osasun arreta bermatzen duen lege nafarra
Konstituzioaren aurkakotzat jo du 8/2013 Foru Legea, otsailaren 25ekoa, Espainiako araudiarekin 'bateraezina' dela iritzita.
2018/02/20 - 19:40
Katalunian gazteleraz matrikulatzeko LOMCE legearen sistema baliogabetu dute
Auzitegi Konstituzionalak Generalitateak aurkeztu zuen helegitearen zati bat onartu du eta Espainiako Gobernuak Kataluniako eskolaratze sisteman erabakiak hartzeko eskumenik ez duela ebatzi du.
2018/02/15 - 19:19
Espainiako Gobernuaren esku-hartzeak salatu ditu Legebiltzarrak
Alderdi Popularrak izan ezik, talde guztiek salatu dute Espainiako Gobernuaren jarrera, Legebiltzarrean onartutako legeen aurka "modu sistematikoan" ari delako.
2018/02/09 - 16:10
Hauteskundeetarako atzerako kontaketa ez da hasi, Parlamentuko abokatuen arabera
Roger Torrenten esku utzi dute epe hori indarrean jartzea ala ez, blokeo-egoera luzatuz gero; ohartarazi dutenez, "arrazoizko epea igarota", taldeek hauteskundeak behartzeko aukera izango lukete.
2018/02/07 - 19:18
Kataluniako Parlamentuak 155. artikuluaren kontra jarritako helegitea onartu dute
Nolanahi ere, Auzitegi Konstituzionalak ez du izapiderik abiatuko, Espainiako Gobernuak Generalitatea esku hartuta duen bitartean.
2018/02/01 - 11:33
Torrent: 'Puigdemont da presidentegaia eta hala izaten jarraituko du'
Parlamentuko buruak berretsi duenez, "ezein auzitegik" ezin du erabaki nor izango den Kataluniako presidente berria.
2018/01/31 - 22:19
Frackingaren aurkako EAEko legearen artikulu batzuk, baliogabetuta
Auzitegi Konstituzionalak partzialki hartu du aintzat Espainiako Gobernuak frackingaren aurkako EAEko legearen kontra jarritako helegitea, eta konstituzioaren aurkakotzat hartu ditu.
2018/01/31 - 21:57
Puigdemont inbestitzeko epeak izoztu egin dira, eta orain zer?
Auzitegi Konstituzionalak epe berriak jarri behar ditu. Francesc Paul Vall ia 32 urtez Kataluniako parlamentuko letratua izan da, eta oraingoaren antzeko egoerarik ez du gogoratzen.
2018/01/30 - 21:46
Puigdemonten inbestidura: Presentziala soilik eta epailearen baimenarekin
Auzitegi Konstituzionaleko epaileek aho batez erabaki dute Puigdemontek eta Junts per Cateko diputatuek astelehen honetan aurkeztutako alegazioak ez onartzea.
2018/01/30 - 16:34
Konstituzionalak ez ditu onartu Puigdemontek inbestidurarako aurkeztutako alegazioak
Junts per Catalunyaren Generalitaterako hautagaiak inbestidura-saioan Kataluniako Parlamentuaren aurrean agertzeko beharraren aurka aurkeztu zituen alegazioak.
2018/01/30 - 10:02
Zalantzak nagusi, gaur Kataluniako Parlamentuan egitekoa den inbestiduraren aurrean
Parlamentuko Mahaia 10:00etan elkartuko da eta, aldaketarik ezean, inbestidura saioa 15:00etan hasiko da.
2018/01/29 - 23:55
Konstituzionala Puigdemonten alegazioak aztertzeko bilduko da astearte honetan
Puigdemontek eta Junts per Catalunyako (JxCat) diputatu hautetsiek aurkeztutako alegazioak aztertzeko osoko bilkura 13:00etan hasiko da.
2018/01/29 - 08:38
Mendez de Vigo: 'Erakunde demokratikoei burla egitea saihestu nahi izan du Gobernuak'
Espainiako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez', erakunde demokratikoei burla egitea' saihestu nahi izan du haren Gobernuak. Halaber, barkamena eskatu du urriaren 1eko karga polizialengatik.