Zalantzak nagusi, gaur Kataluniako Parlamentuan egitekoa den inbestiduraren aurrean
Aurreikuspenak betetzen badira, 15:00etan hasiko da Carles Puigdemont JxCat zerrendako burua presidente izendatzeko inbestidura saioa Kataluniako Parlamentuan. Dena den, oraindik ez dago argi Carles Puigdemont presidentegaia Parlamentura agertuko den, ezta inbestidura saioa egingo den ere.
Auzitegi Konstituzionala eta Kataluniako Parlamentuko abokatuak bat etorri dira eta presidente aukeratua izateko Puigdemontek Parlamentuan egon behar duela ebatzi dute. Bruselatik itzultzen bada, ordea, oso litekeena da atxilotua eta kartzelatua izatea. Konstituzionalaren esanetan, Parlamentuko saiora agertzeko baimena eskatu beharko lioke Puigdemontek Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari. Antza denez, Puigdemontek ez dauka baimenik eskatzeko asmorik.
Horren aurrean, Puigdemontek babesa eskatu dio Roger Torrent Parlamenteko presidenteari, inbestidura saioan parte hartu ahal izateko.
Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren bilera 10:00etan hasiko da. Puigdemontek Parlamentura ez agertzea eta inbestidura telematikoaren aldeko apustua egitea erabakitzen badu, azken erabakia Mahaiko lau kide independentisten (ERCko bi eta JxCateko beste bi) eta bereziki Roger Torrent Parlamentuko presidentearen esku geldituko da. Kasu horretan Torrentek erabaki beharko du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenari entzungor egin eta plenoari eutsi edota plenoa bertan behera utzi edo atzeratu.
Puigdemont Parlamentuan egon gabe inbestidura saioa hasiko balitz, Ciutadans, PSC eta PP alderdiek osoko bilkura bertan behera gelditzeko eskatuko dute. Kasu horretan, Mahaiak eta Torrent presidenteak erabaki beharko dute plenoari eutsi ala ez.
Inbestidura saioa egingo balitz, Carles Puigdemont lehenengo bueltan izendatuko lukete presidente. Izan ere, independentistek gehiengoa dute Parlamentuan (70 versus 65). Hala ere, 70 ordezkari horietako lauren botoa ez dago bermatuta. Puigdemontekin batera Bruselan dagoen Toni Comin ERCko diputatuak uko egin dio bere botoa beste norbaiten esku uzteari, Puigdemontek ere ez du boto emango baldin eta Parlamentura joaten ez bada eta kartzelan dauden Oriol Junqueras eta Jordi Sanchezen botoa ere zalantzan dago. Azken bi horiek botoa beste norbaiten esku uztea eskatu dute, baina Mahaiari dagokio erabakia.
Kataluniako Asanblea Nazionalak bilkura deitu du 15:00etan, inbestidura saioa hasiko den ordu berean, Parlamentuaren atarian.
Zure interesekoa izan daiteke
Polizia gehiegikerien legea erreformatzeko eskatu du Egiari Zor elkarteak, biktima bakar bat ere "baztertuta" gera ez dadin
Epez kanpo izapidetzeagatik ezetsi zituzten 500 onarpen-eskaera helarazi dizkio fundazioak Eusko Jaurlaritzari.
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.