Puigdemontek babesa eskatu dio Torrenti inbestidura saioan egoteko
Carles Puigdemontek, Junts per Catalunyak Generalitateko presidente izateko aurkeztutako hautagaiak, babesa eskatu dio Roger Torrent Parlamenteko presidenteari, biharko deitutako inbestidura saioan parte hartu ahal izateko.
"Diputatu eta Generalitateko hautagai izatea eta bereziki inbestidura-saiora joatea oztopatzeko Espainiako Gobernua burutzen ari den jarduera judizialak kontuan izanik", babesa eskatzea erabaki du, "Parlamentuaren eskubideak eta eskumenak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen".
Ez atxilotzea
Batetik, osoko-bilkurako eztabaidetara eta bozketetara joateko eskubidea aldarrikatu du. Bestetik, Kataluniako Estatutak eta Parlamentuko araudiaren arabera, immunitatea duela argudiatu du, "delitua oso nabarmena ez den kasuetan".
ERCk inbestidura bilkura eta Puigdemonti emandako babesa mantendu ditu: "Ezin dugu presioen aurrean etsi"
Sergi Sabrià ERCko bozeramaileak baieztatu duenaren arabera, biharko inbestidura saioa mantentzearen alde daude errepublikarrak, eta Carles Puigdemont JxCateko hautagaia babesten jarraitzen dute: "Ezin dugu kanpotik iristen diren presioen aurrean amore eman".
Alderdiko zuzendaritzarekin bildu eta gero emandako prentsaurrekoan, ez du zehaztu saioa egin beharko litzatekeen ala ez Puigdemont ez bada joaten. Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak larunbatean hartutako erabakia kritikatu du: "Tinko jarraitu behar dugu. Auzitegi Konstituzionalaren bitartekaritza negargarria da. Alde guztietako juristek eman dute gaiaren inguruko iritzia".
ERCko diputatuak inbestidura saiora joango direla azaldu du Sabriàk, hauteskundeetako emaitzak Puigdemonten inbestidura bermatzen duela defendatzeaz gain: "ERCko diputatuak han egongo dira, eta irtenbide onena aurkitu behar dugu i
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.