Auzitegi Nazionala
2024/05/23 - 20:26
Fiskaltzak bost urte eta zazpi hilabeteko zigorrak eskatu ditu sei lagunentzat, ongietorriak antolatzeagatik
Sortuko Oihana Garmendia, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente, eta ETAko kide izandako Kai Saez de Egilaz, Antton Lopez Ruiz eta Felipe San Epifanioren kontrako ahozko epaiketa zabaltzeko eskatu du ETAkoak izandako presoei harrera ekitaldiak antolatzeagatik, 2016 eta 2020 bitartean.
2024/05/21 - 23:05
Audientzia Nazionalak baliogabetu egin du Villarejori ezarritako 19 urteko espetxe-zigorra
Halaber, ustelkeriaren aurkako errekurtsoa onartu du, funtzionario-eroskeriaren absoluzioari aurka egiten ziona, eta delitu horrek ez duela auzi publikoari kalterik eragin behar gogorarazi du.
2024/05/16 - 21:06
Nafarroako Parlamentuak Gazako "genozidioa" salatu du
Mozioari PSNren zuzenketa bat gehitu zaio, puntu berri bat gehitzeko. Hartan, Nafarroako Parlamentuak Hamasek Israelgo Estatuaren aurka egindako "eraso terroristak" gaitzetsi ditu.
2024/05/16 - 15:21
Hainbat erakundeetara bonba gutunak bidaltzea leporatzen dioten gizonak dena ukatu du epaiketan
Pompeyo Gonzalezek epailearen aurrean adierazi duenez, ez daki lehergailuak egiten eta ukatu egin du bonbak nola egiten diren Interneten bilatu izana.
2024/05/15 - 22:01
Podemosek salaketa aurkeztu du Auzitegi Nazionalean, Borkum ontzia atxiki eta iker dezaten
"Arma horiek Israelgo Estatu genozidak genozidioa egiteko erabil ditzakeenaren zantzuak" badaudela azpimarratu du.
2024/05/13 - 18:04
Agenteen ustez, bonba-gutunak bidali zituen gizonak hura zelatatzen ari zirela jakin zuen atxilotu aurretik
Akusatuak perituek eta lekukoek deklaratu ondoren deklaratzea eskatu du. Hori dela eta, astelehen honetan lehergailu horien ikerketan parte hartu zuten agenteek hartu dute parte.
2024/05/13 - 10:49
Albiste izango dira: Hauteskunde ondorena Katalunian, EH Bilduren akreditazioa, epaiketa bonbak bidaltzearren
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/08 - 23:02
Espainiako Auzitegi Nazionalak epaiketara bidali du Rubiales, Jenni Hermosori musua emateagatik
Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiarentzat.
2024/04/25 - 16:58
Auzitegi Nazionalak ETAko lau buruzagi ohi auzipetu ditu Miguel Angel Blanco bahitu eta hiltzeagatik
Epaileak uste du hilketa eragotz zezaketela eta ez zutela egin, eta horrek agerian uzten duela emaitza lortzeko borondate argia. Bestalde, bi milioi euroko fidantza solidarioa ezarri die.
2024/04/22 - 14:13
Auzitegi Nazionalak Rubiales epaituko duela berretsi du, Jenni Hermosori emandako musuagatik
Espainiako Futbol Federazioaren presidente ohiak eta gainerako auzipetuek jarritako helegiteak baztertu ditu Zigor arloko Salak, eta denak akusatuen aulkian jesarri beharko direla berretsi, sexu askatasunaren kontrako delitu bat eta derrigortze delitua egotzita.
2024/04/03 - 17:24
Frantziak ontzat eman du Marisol Iparragirre epaitzea Miguel Angel Blancoren hilketagatik
Auzitegi Nazionalak uste du Iparragirre izan zela ETAren aparatu militarraren arduradun nagusia 1993tik 1998ra, eta ondorioz, tarte horretan berak erabakitzen zituela talde armatuaren ekintzak zein helburuak.
2024/03/30 - 21:16
Sarek manifestazioa deitu du apirilaren 5erako Gasteizen, ETAko presoen "gradu erregresioak" salatzeko
Martxa 20:00etan abiatuko da Andre Maria Zuriaren plazatik, eta Juan Carlos Subijanak eta Joseba Bordek hirugarren gradua berreskuratzeko eskatuko dute. Duela gutxi espetxera itzuli behar izan dute biek, hirugarren gradua lortu eta gero Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea jarri ostean.
2024/03/28 - 13:27
ETAko bi preso berriro espetxeratu dituzte, fiskaltzak hirugarren graduaren aurka egin ostean
Joan den martxoaren 21ean Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde presoentzako hirugarren gradua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, Basauriko espetxeko tratamendu batzordeak proposatuta.
2024/03/27 - 15:53
Fiskaltzak 2 urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du Rubialesentzat Jenni Hermosoren auziagatik
Espainiako Futbol Federazioko presidente ohia zigortzea eskatu du Jennifer Hermoso emakumezkoen selekzioko jokalariari emandako musuagatik eta ondorengo ustezko hertsapenagatik.
2024/03/25 - 16:20
Pedrazek atzera egin eta ez du Telegramen blokeoa eskatuko, gehiegizko neurria izango litzatekeelakoan
Epailearen arabera, zerbitzua etetea kaltegarria izango litzateke mezularitza zerbitzua erabiltzen duten milioika pertsonarentzat
2024/03/25 - 15:57
''Neurriak ez zuen proportzionaltasuna gordetzen, hortaz, Pedraz epaileak atzera egin behar izan du''
Ana Herran Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakaslearen esanetan, bi eskubidek egiten dute talka: jabetza intelektualerako eskubidea eta informaziorako eskubidea. Dena dela, Telegrameko 8,5 milioi erabiltzaile zerbitzu barik uztea neurrigabea izango zatekeen, Herranen ustez.
2024/03/25 - 12:01
Telegram blokeatzeko agindua behin-behinean bertan behera utzi du Santiago Pedraz epaileak
Aurrez, mezularitza plataformari buruzko txosten bat eskatu dio Espainiako Poliziari.
2024/03/25 - 08:54
Albiste izango dira: Atentatua Moskun, Korrikaren balorazioa eta Telegramen blokeoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/24 - 18:59
Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute jaso oraindik Telegram blokeatzeko agindua
Pedraz epailearen agindua jasotzen zutenetik hiru orduko epea zeukaten operadoreek aplikazioa blokeatzeko.
2024/03/24 - 09:22
Auzitegi Nazionalak Telegram blokeatuko du, Mediasetek, Atresmediak eta Movistarrek eskatuta
Santiago Pedrazek hartu du erabakia (oraindik ez dago indarrean), egile eskubideak dituzten ikus-entzunezko edukien erabilera okerrarekin lotutako salaketa bat jaso ostean.