Azkoitia
2020/10/13 - 16:22
GI-631 errepidea itxi egin dute Azkoitia eta Urretxu artean
22:30 aldera itxi dute errepidea Aizpurutxo parean, ibaiaren gaiean oinezkoentzako pasabide bat jartzeko.
2020/10/08 - 21:37
1.200 PCR proba Azkoitian, behaketaren bigarren egunean
Sansomendin ere arratsaldean hasi dira PCR proba masiboak egiten.
2020/10/07 - 22:21
Kasu asintomatikoak atzemateko proba masiboa hasi dute Azkoitian
Probak borondatezkoak dira eta Azkoitiko frontoian egingo dituzte larunbatera bitartean. Test masibo hauek birusak intzidentzia handiena duen tokietan egingo ditu Jaurlaritzak.
2020/10/07 - 21:39
Zer egin behar dut Azkoitiko edo Sansomendiko PCR proba masiboan parte hartzeko?
Osakidetza asteazken honetan hasi da testak egiten Azkoitian, eta gauza bera egingo du ostegunetik aurrera Gasteizko Sansomendi auzoan.
2020/10/07 - 17:03
Osakidetzak PCR proba masiboak abiatu ditu Azkoitian eta Gasteizko Sansomendi auzoan
Asteazken arratsaldean hasi dira probak egiten Azkoitian. Gasteizko Sansomendi auzoan, berriz, ostegunetik aurrera egingo dituzte. Asintomatikoen kopurua aztertzeko prebentziozko baheketak dira.
2020/10/07 - 16:43
Behaketa selektiboak egiteko prozesu berria jarri dute martxan Euskadin
Intzidentzia altuko guneetan egingo da, eta sintomarik ez dituzten kutsatuak atzematea du helburu. Azkoitian abiatu dute, 100.000 biztanleko 291 pertsonako intzidentzia metatua baitute.
2020/06/05 - 22:21
Dagoeneko posible da zinemara joatea Durangon eta Azkoitian
Durangon, Zugaza zineak 19:00etan ireki ditu ateak, eta Azkoitian ere zinea dago gaurtik aurrera: 22:00ean izango da lehenengo saioa Baztartxo udal aretoan.
2020/04/13 - 16:38
Azkoitian martxan jarri nahi duten hondakin plantak kezka eragin du herrian
Gaiak eragin duen "egonezin eta haserrearen aurrean", Azkarate Garbi plataforma sortu dute herritarrek. Oposizioko alderdiak ere kezkatuta agertu dira.
2020/03/11 - 12:54
Azkoitiko zebrabideetan piktogramak margotu dituzte pertsona autistei laguntzeko
Gaur hasi dira Azkoitiko zebrabideetan piktogramak marrazten, espektro autistaren nahasmendua duten pertsonen autonomia sustatzeko.
2020/03/07 - 09:39
Barakaldokoak ziren Azkoitiko txurro-dendako sutean hildako emakumea eta gizona
Atzo arratsaldeko 18:00ak inguruan piztu zen sua txurro-denda mugikorrean, eta barruan zeuden bi pertsona tokian bertan hil ziren.
2020/03/06 - 21:06
Bi pertsona kiskalita hil dira Azkoitian, txurro-denda batek su hartuta
Sugarrak itzali eta ibilgailuan sartu direnean, bi gorpuak ibilgailu barruan aurkitu dituzte suhiltzaileek. 23 urteko emakume bat eta 25 urteko gizonezko bat dira hildakoak.
2020/03/06 - 14:24
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2020/01/15 - 15:40
25 hektarea kiskali ditu Azkarate mendian atzo piztu zen suak
Sua atzo arratsaldean piztu zen mendiaren beheko partean. Haize bortitza zela eta suari bere bidea egiten utzi, eta goian eraso eta aurre egin zioten.
2020/01/15 - 11:40
Suhiltzaileek Azkarateko baso-sutea itzali dute
Azken orduetako hego haize indartsuak zaildu egin ditu itzaltze lanak. Azkenean, gauerdian, suhiltzaileek amatatzea lortu dute.
2020/01/08 - 13:14
Udane Juaristiren lan bat, munduko ehun mural onenen zerrendan
Azkoitiar margolariak Oviedon eginiko mural bat eta Lian katalanak Leitzan eginiko beste bat 2019ko horma irudi azpimarragarrienen zerrendan sartu du Street Art kaleko arteari buruzko webguneak.
2019/11/03 - 10:52
Amelie borraskak Euskal Herrian eragin dituen kalteak
Zuhaitzak erori dira, errepideak itxi dituzte eta kaleko elementu asko kaltetu ditu haizeak, eta euriak lur-jauziak ere eragin ditu. Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroako iparmendebaldean haizegatik ezarritako alerta laranja indarrean egongo da 12:00ak arte.
2019/08/17 - 19:42
Azkoitiko jaietan salatutako sexu-abusua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute
Abuztuaren 17ko sexu abusua salatzeko elkarteratzea egin dute Azkoitian. Alkateak esan duenez, asteartean epaiketa azkar bat egongo da egoera hauen aurrean, behingoz neurriak har daitezen.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/05/25 - 18:21
Azkoitiko EH Bilduko zinegotzi batek mehatxu 'faxista homofoboa' jaso izana salatu du
Iraitz Otaño hautetsiak joan den ostegunean, maiatzak 23, jaso zuen gaztelaniaz idatzitako mezua bere etxeko buzoian eta salaketa jarri zuen Ertzaintzan.
2019/04/22 - 14:34
Gizon bat hilik aurkitu dute bere autoaren barruan, Azkoitian
Urrategi auzoan gizon bat auto barruan konorterik gabe zegoela adieraziz deia jaso du Ertzaintzak 08:30ean. Gerturatu den medikuak hilik zegoela egiaztatu du.