Zer egin behar dut Azkoitiko edo Sansomendiko PCR proba masiboan parte hartzeko?
Azkoitian eta Gasteizko Sansomendi auzoan PCR proba masiboak egitea erabaki du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, prebentzio neurri gisa eta hainbat datu eskuratzeko asmoz. Testak 17 eta 60 urte arteko bizilagunei egingo dizkiete.
Azkoitian asteazken arratsaldean hasi dira PCR probak egiten. Bizilagunek testa egiteko hitzordua hartu behar dute, osasun zentrora (943 00 76 10) deituta edo Osakidetzaren Aholkularitza zerbitzuarekin (900 203 050) harremanetan jarrita. Probak asteazkenetik larunbatera bitartean egingo dituzte, udalerriko frontoian.
Gasteizko Sansomendi auzoan, berriz, ostegun honetan (15:00) hasiko dira testak egiten, Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo kontsultetako eraikinean.
Azkoitian bezala, PCR proba egiteko hitzordua nork bere osasun zentrora edo Osakidetzaren Aholkularitza zerbitzura deitu beharko dute Sansomendiko auzokideek.
Hala ere, hitzordurik hartu gabe ere posible izango da testa egitea, ondorengo egun eta orduetan: ostegunean eta ostiralean 15:30etatik 21:30era; eta larunbatean, igandean eta astelehenean, 08:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 21:30etara.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiria eta donostiarrak "errespetatzeko" eskatu die Donostiako alkateak Olympique Lyoneko jarraitzaileei
Ertzaintzak kontrolak ezarri ditu Biriatun, Realaren eta Lyongo Olympiquen arteko partida dela eta
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian