Azpeitia
2025/01/06 - 21:48
Azpeitiko Baltasar erregearen mezua birala egin da
Baltasar erregeak haur azpeitiarrei etxean laguntzeko eta eskolan jarrera arrazistarik ez onartzeko eskatu zien. Bideoak arrakasta handia izan du sare sozialetan azken orduotan.
2025/01/04 - 16:11
Emakume bat atxilotu dute Azpeitian, supermerkatu batean lapurtu eta langile bati eraso egiteagatik
Supermerkatuko langile batek aparkalekuan harrapatu zuen, 450 eurotik gorako balioa zuen produktu-orga bat zuela. Horrek eraso egin eta ihes egin zuen. Indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzi diote emakumeari, eta berarekin zihoan adingabea, berriz, ikertu gisa geratu da.
2024/12/30 - 20:34
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, bikotekideari tratu txarrak ematea eta drogarekin trafikatzea egotzita
Atxiloketan ertzain bati eraso egitea ere leporatu diote. Hala eta guztiz ere, atxilotua aske geratu da, epaitegiak noiz deituko zain. Gertakariak joan den ostiralean jazo ziren, 08:00ak aldera.
2024/12/12 - 00:00
Pasaiako segadan hildako lau pertsonak omentzeko oroigarriaren aurkako erasoa salatu dute, Azpeitian
Biktimen senideek gogorarazi dute ez dela lehen aldia monolito horrek eta beste batzuek erasoak jasaten dituztela Azpeitian eta Pasaian. Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea.
2024/12/08 - 21:26
Ibaiak hazita datoz Gipuzkoan
Igandeko euri ugariek Euskal Herri osoa jarri dute ibaietara begira. Azpeitian, esaterako, Urola ibaia arrotik ateratzetik gertu dago; maila horian dago. Urolara urak isurtzen dituen Ibaieder maila laranjan egotera ere iritsi da arratsaldean Matxinbentan.
2024/10/17 - 18:12
Azpeitian ateratako argazki batek munduko drone bidezko argazkilaritza lehiaketa ospetsuena irabazi du
Alex Berasategik irabazi du lehen saria Sienako Drone Photography Awards lehiaketan, kirolen atalean.
2024/10/06 - 15:13
Gipuzkoako ikastolen aldeko festarekin bat egin dute milaka lagunek Azpeitian
"Izpiz izpi" lelopean egiten ari dira jaia. Lau gune prestatu dituzte, eta guztientzako moduko ekintzak eta ikuskizunak izango dira egun osoan.
2024/10/06 - 13:54
Kilometroak jaiarekin bat egin dute milaka euskaltzalek Azpeitian
Lau gune prestatu dituzte, eta guztientzako moduko ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan egun osoan. Euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira aurtengoaren ardatzak. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
2024/10/05 - 18:55
Euskaltzale bakoitza izpi bat izango da igande honetan Azpeitian, Kilometroak jaian
Lau gune prestatu dituzte, eta adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan. Urte osoan bezala, egun horretan ere, euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira ardatz. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
2024/09/29 - 19:44
Sortuk indarrak norabide berean batzeko deia egin du, "independentziara jauzi egiteko"
Alderdi subiranistak ekitaldia egin du igande honetan Azpeitian, Juan Paredes 'Txiki' eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean. Oihana San Vicente Sorturen Kontseilu Nazionaleko kideak gogoan izan ditu bere hitzartzean.
2024/09/29 - 16:46
Sortuk bere egitasmo politikoa berretsi du, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik 49 urte bete direnean
Sortuk ekitaldi nazionala egin du igande honetan Azpeitian. Oihana San Vicente Sortuko bozeramaileak adierazi duenez, frankismoa suntsitzen saiatu zen proiektua inoiz baino biziago dago.
2024/09/26 - 07:00
Gaur hasi da Aintzane Pujana auziaren epaiketa: espetxe iraunkor berrikusgarri eskaera lehen aldiz Gipuzkoan
Aurreikuspenen arabera, saio guztiak ordu berean hasiko dira, 09:30ean, eta epaiketa ia hilabetez luzatuko da. Irailaren 27an bi akusatuei galdeketa egingo diete, eta bost lekukok deklaratuko dute.
2024/09/14 - 22:53
Emakume bat hil da Azpeitian, auto baten eta suhiltzaileen kamioi baten arteko istripuan
16:10ean gertatu da ezbeharra, GI-631 errepideko 10. kilometroan, Azpeitian, Zumarragarako noranzkoan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. 20:00ak arte itxita egon da errepidea.
2024/09/14 - 21:55
Emakume bat hil da Azpeitian bi ibilgailuren artean izandako istripuan
Suhiltzaileen kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute elkar, eta autoa zeraman emakumea hil egin da. Kamioian zihoazen lagunetako bat ospitalera eraman dute helikopteroz.
2024/08/01 - 16:36
Pradales lehendakaria lehen aldiz izan da San Inazioren omenezko ekitaldietan, Azpeitian
Imanol Pradales lehendakaria Jaurlaritza berriko zenbait sailbururekin izan da Loiolako Santutegian. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea ere han izan dira, besteak beste.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
2024/06/14 - 14:37
Skapaie elektrotxarangaren ''Izpiz izpi'' abestiak jarriko dio doinua 2024ko Kilometroak jaiari
2024ko jaiaren leloa ("Izpiz izpi") izenburu harturik, Skapaie elektrotxarangak konposatu du abestia, ska erritmo alai eta dantzagarrian, eta musika ez ezik, hitzak ere idatzi dituzte taldeko kideek. Ikasberri ikastolako ikasle ohiak dira gehienak.
2024/05/27 - 18:12
Gau osoan ezponda batean ez aurrera ez atzera geratu den emakume bat erreskatatu dute, Azpeitian
Ertzaintzak goizaldean jaso du abisua, eta txakurrek 09:00etan aurkitu dute emakumea, hankan zaurituta, mugitu ezinda.
2024/04/18 - 19:50
Basoetan berriki izandako sabotajeak salatu dituzte baso-jabe eta nekazal sindikatuek
"Zuhaitz-landatze eredu industrialaren aurka", Azpeitian eta Berangon 11.000 zuhaitz moztu izana aldarrikatu du "Lurraren Altxamendua" mugimendu ekologistak berriki. Nekazarien sindikatuek eta baso-jabeek gogor salatu dute erasoa, "ez baita lehena". Erakundeei babesa eta ekintzak eskatu dizkiete.
2024/04/13 - 22:29
Trantsizio berdea eta makroproiektuak ez direla bateragarri ohartarazi dute Azpeitian ehunka lagunek
80 taldek baino gehiagok osatzen duten Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik taldeak deitutako protestan, eredu ekonomikoa errotik aldatu eta deshazkundearen aldarria egin dute, eta energia berriztagarrien makroproiektuek landa eremua eta ekosistema suntsitzen dutela ohartarazi.