Pasaiako segadan hildako lau pertsonak omentzeko oroigarriaren aurkako erasoa salatu dute, Azpeitian
1984an Espainiako Polizia Nazionalak Pasaian eraildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideen senideek gaur salatu dutenez, Azpeitiko (Gipuzkoa) Enparan dorrearen atzean jarritako monolitoari eraso egin diote.
Biktimek ohar batean gogorarazi dutenez, ez da lehenengo aldia bai monolitoak bai senideen omenezko beste oroitarri batzuek Azpeitian eta Pasaian erasoak jasaten dituztela, eta horrek pentsarazten die "asmo politiko batekin" egin dituztela erasoak.
Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea, Pasaian gertatutakoa ezkutatu eta ezabatzeko.
Eraildakoen senitartekoek uste dute "ezinbestekoa" dela "memoria osoa eta diskriminaziorik gabea" izatea, "etorkizuna bizikidetzatik eraiki" nahi bada.
Zure interesekoa izan daiteke