Baiona
2022/11/19 - 11:56
Euripean ere, euskaraz
Ostiral honetatik txapak soinean eta euskara ahotan dabiltza milaka euskal herritar euskararen erabilerari bultzada emateko kanpainan, eta hala egongo dira abenduaren 2a arte.
2022/11/17 - 10:33
"Harresi ikusezina", migrazioaren gaineko gogoeta eragin nahi duen podcasta
EITB Podkast atarian gaurtik entzungai dago "Harresi ikusezina" sei ataleko dokumentala. Irundik igarotzen diren migratzaileen istorioak bildu ditu Cristina Tapia kazetari nafarrak Ulu Mediak ekoitzitako lanean.
2022/11/06 - 13:53
24 urteko gazte bat hil da auto-istripuz, Baionan
Atzo arratsaldean istripu bortitza izan zuten bi autok Grand Basque etorbidean eta hiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten. Bertan hil da 24 urteko gaztea. Urtea hasi zenetik 15 gazte hil dira jada Ipar Euskal Herriko errepideetan.
2022/11/03 - 15:57
Judaismoaren museoa inauguratu dute Baionan
Baionako sinagogako eraberritze lanak amaitzearekin batera, museo berri bat estreinatu dute San Ezpiritu auzoan: judaismoaren museoa. Baionako komunitate juduak hiriari egindako ekarpena biltzen duen gunea da.
2022/10/30 - 18:31
Udazken giroa berreskuratuko dugu Domu Santu zubian
Astea euritik abiatuko da eta, hodeitsu mantenduko den arren, asteartetik aurrera atertzea espero da. Tenperatura, berriz, balio epeletan geldituko da maximoetan, minimoak freskoak izango badira ere.
2022/10/27 - 15:05
Hauek dira Euskal Herria zeharkatuko duten 2023ko Frantziako Tourreko hiru etapak
Frantziako Tourrak ofizialki baieztatu du 2023ko edizioko hirugarren etapak Baiona izango duela helmuga. Jakina zen aurreko bi etapak euskal errepideetan jokatuko direla, Hego Euskal Herriko hiru hiriburuak protagonista izanik.
2022/10/20 - 17:08
Baionako Street Art festibala hasi da
Lapurdiko hiriburua aire zabaleko museo bilakatu duen ekitaldia da, eta gaur egun, Euskal Elkargoak bere gain hartuta duen festibala izanik, Ipar Euskal Herri osora zabaltzen ari da. Dagoeneko 77 horma daude margotuta, eta edizio honekin beste 11 izango dira.
2022/10/18 - 20:26
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, eragin mugatuko greba batean
Soldaten grebak jarraipen mugatua izan du, baina luzatu egin daiteke, batez ere petrolio eta energia sektoreetan, baita garraio publikoarenean ere.
2022/10/18 - 09:03
Greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan, eros ahalmenik ez galtzeko aldarri betean
Deitzaileek, lau sindikatuk eta lau gazte erakundek, ez dute greba orokortzat jo nahi izan, eta besteak beste, Frantziako Estatuko lehen sindikatuak, CFDTk, ez du babestu.
2022/10/05 - 22:56
Urkulluk eta Etchegarayk pandemiaren ondorioz itxita dauden mugako pasabide guztiak irekitzea eskatu dute
Hendaiako salgaien oinezkoentzako zubia itxita dagoela gogorarazi dute, euroeskualdeko beste hiru pasabidez gain: Larrau, Ispeguy eta Aldudes.
2022/09/17 - 17:11
Paueko auzitegiak argi berdea eman dio turismorako etxebizitzen hazkundea geldiarazteko arauari
Paueko auzitegiak ontzat eman du turismorako etxebizitzen hazkundea geldiaraztea helburua duen araua. Arau horren arabera, etxebizitza bat turismora bideratzen bada, jabeak beste bat epe luzerako eskaini beharko du.
2022/09/01 - 11:25
Seaskako presidentea: "100 bat ikasle gehiago ditugu aurten, desafio handia da"
Peio Jorajuria Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioko arduradunak argitu duenez, aurten ez dute ikastola berririk irekiko, baina Senperen (Lapurdi) kolegio berria eraikitzeko lanak hasi dituzte.
2022/08/21 - 18:03
Tren zerbitzua eten dute Kanbo eta Donibane Garazi artean, luizi batengatik
SNCF konpainiak autobus zerbitzua jarri du ibilbide hori egiteko. Kanbotik Baionarako zerbitzua ere etenda egon da ordu batzuk baina normaltasunez dabiltza trenak orain.
2022/08/13 - 12:42
Baionako jaietan talde bortxaketa bategatik atxilotutako bi gizonak espetxera bidali dituzte
19 eta 25 urteko bi gizasemeak espetxera bidali ditu Paueko Auzitegiak behin-behinean. Emakumeak salatu zuenez, uztailaren 28an bortxatu zuten taldean, gizonezko batek erasoa telefonoz grabatu zuen eta ondoren, bideoa zabaldu egin zuten.
2022/08/11 - 22:17
Ibilgailuen joan-etorria bere onera etorri da Biriatuko mugan, arratsaldean ilara luzeak eratu eta gero
19:00etan 3 kilometroko ilarak zeuden, kamioientzat muga dagoeneko irekita dagoen arren, baina une honetan dagoeneko ez dago arazorik.
2022/08/05 - 20:24
Emakumeei egindako ziztadak: zer dira eta zer eragin nahi dute
Herri eta hirietako festaguneetan azken asteotan izandako ziztada kasuek kezka eragin dute emakume gazteen artean, lehenaz gain. Ikertutako kasuetan behin ere ez da substantzia toxikorik atzeman biktimen odolean. Feminismoan aditu direnen ustez, "izu sexuala hedatzea" dute helburu.
2022/08/05 - 09:31
Ur murrizketak Ipar Euskal Herriko 102 udalerritan
Besteak beste, honako mugak izango dituzte indarrean: egunez ezingo dira baratzeak eta loreak ureztatu, ibilgailua ezingo da garbitu eta iturri publikoak ere ez dituzte urez hornituko.
2022/08/02 - 13:29
Emakume batek Baionako jaietan bortxatu dutela salatu du
Bi gizon atxilotu zituzten sexu erasoarekin zerikusia zutelakoan, eta, fiskalak kartzelatzeko eskaera egin bazuen ere, biak aske uztea erabaki zuen epaileak. Ziztadak jasan zituzten 122 pertsonetatik 10ek erabaki dute salaketa jartzea.
2022/08/01 - 13:19
122 ziztada salatu dituzte guztira Baionako bestetan
Baionako suprefetak jaietan zehar jasotako delituen balantzearen arabera, giro lasaia izan da, oro har, azken egunotan. Poliziak sei atxiloketa jaso ditu, eta 13 arau hauste alkohol kontroletan ere.
2022/07/31 - 16:40
Baionako kaleak jendez bete dira azken egunez, bestak ospatzeko
Gauerdian amaituko dira ofizialki bestak; Paxkal Indo Seaskako presidente ohiak botako du suziria. Leon Erregea lotara itzuliko da orduan, hurrengo urtera arte.