Barakaldo
2024/09/18 - 11:50
Ikuskizuna Euskal Herriko zeruan: superilargiak eta ilargi-eklipse partzialak bat egin dute
Ilargia Lurretik gertu egon denez, ilargi betea ohi baino handiagoa eta distiratsuagoa izan da. Iraileko superilargiarekin batera, 2024ko bigarren ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan dugu, partzialki izan bada ere.
2024/09/13 - 17:31
Oxinorteko "zarata jasanezina" Osasun Sailean salatzea aztertzen ari dira Barakaldoko auzo-elkarteak
Lutxanako bizilagunek elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, Oxinorte enpresaren sarreraren aurrean, "zarata handiari premiazko irtenbidea ematea" eta fabrika hirigunetik kanpo eramateko 2022ko akordioa betetzea eskatzeko.
2024/09/12 - 16:26
Blanca Estrella Ruiz hil da, feminismoaren erreferente eta Clara Campoamor Elkarteko presidentea
Barakaldon jaiotako emakumea, indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta Bizkaiko emakumeen eskubideen defentsan nabarmendu zen.
2024/09/10 - 23:24
Amaia del Campo: ''Oxinortek emandako azalpenak ez dira guk eskatzen dugun bezain argiak izan''
Barakaldoko alkateak "gardentasuna" eskatu dio enpresari, bai Barakaldoko Udalarekin, bai Lutxanako bizilagunekin, "ez baitute merezi zarata hori hainbeste egunez jasatea".
2024/09/07 - 12:44
Oxinortek ekoizpena eten du astelehenera arte, "zaratak bizilagunak gogait ez ditzan"
AVEQ-KIMIKA enpresa elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, oxigenoa eta nitrogenoa ekoizten dituen sistema etenda egongo da asteburu osoan.
2024/09/06 - 16:53
Lutxanako bizilagunak Oxinortetik datorren txistu etengabearen aurka bildu dira
Lutxanako herritar talde bat Oxinortetik datorren zaratarekin amaitzeko eta enpresa beste leku batera eraman dezaten eskatzeko bildu da eguerdian.
2024/09/05 - 23:15
''Espero dugu datorren asterako egotea konponduta zarata''
Luis Blanco Urgoiti Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteko kideak azaldu duenez, "ez da erraza" identifikatzea nondik datorren Lutxana auzoko biztanleak haserre dituen zarata.
2024/09/05 - 20:31
Oxinortek isolamendu neurriak indartu ditu, txistu etengabearen eraginak arintzeko
Barakaldoko lantegiak barkamena eskatu die Lutxanako bizilagunei, bi hodiren trazadura aldatu ondoren sortutako eragozpen akustikoengatik. Isolamendu-lanek ez dute eraginik izango instalazioaren funtzionamendu seguruan, ez eta sortzen duen oxigeno eta nitrogeno sendagarriaren horniduran ere.
2024/09/05 - 09:22
Albiste izango dira: Osasun-itunerako lehen bilera, zarata Lutxanan eta Antzar Eguna Lekeition
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/04 - 22:39
Oxinorte enpresa zarata konpontzen saiatzen ari da, eta hiru gauez gelditu egin dute
18:40an, Lutxana-Barakaldoko herritarrak gogaitzen dituen txistua gelditu da. Enpresak esan duenez, hurrengo hiru egunetan lanak geldituko dituzte arratsaldean eta gauean, “eragozpenak murrizteko”. Goizean berriro entzungo da zarata.
2024/09/03 - 22:52
Barakaldoko Lutxana auzoko bizilagunak kexu dira, lantegi bateko zarata etengabe entzuten dutelako
Abuztuaren 25ean hasi zen txistua Oxinorte enpresan, eta oraindik ez dute konpondu. Herritarrek egun osoan zehar entzuten dute, gau eta egunez.
2024/08/31 - 22:05
Euri jasa handiak eta behe laino lodia abuztua amaitzeko, Barakaldon
Zaparradaren unerik gogorrena 18:10 eta 18:20 artean bizi izan da, 8,3 l/m2 bota ditu orduan. Alberto Zorrillaren bideoa.
2024/07/23 - 09:53
Trafikoa bere onera etorri da Barakaldon, A-8n, kamioi baten matxurak auto-ilarak sortu ondoren
07:15 inguruan geratu da errepidean ez atzera ez aurrera ibilgailua, eta Bilboko noranzkoan ilara luzeak ari dira sortzen. Zehazki, Max Center parean izan du matxura kamioiak.
2024/07/17 - 16:30
Barakaldon bi seme-alaba adingabeak hiltzen saiatu zen emakumeari 16 urte eta erdiko zigorra ezarri diote
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hilketa saiakera bi delituren egiletzat jo du, egindakoa aitortu eta asaldura psikikoaren aringarriekin.
2024/07/11 - 10:02
Berrezarri dute Bilboko metro zerbitzua, Lutxana eta Leioa artean katenarian izandako matxura konponduta
Matxura konpondu dute, baina bien bitartean "atzerapen orokorrak" izan dira sare osoan.
2024/07/05 - 19:00
Sei adingabe aurkitu dituzte Barakaldoko industria-pabiloi batean, osasun baldintza eskasetan
Bi eraikinetan instalazio elektrikoaren egoera egiaztatzeko Burtzeñan egindako operazio batean topatu dituzte adingabeak. Bizkaiko Foru Aldundiak bere ardurapean hartu ditu horietako lau.
2024/07/03 - 15:46
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Barakaldon, Basaurin eta Irunen, lau erkidegotan egindako lapurretekin lotuta
Agenteek hiru kilo marihuana, bitxiak, arma laburreko kartutxoak eta mugikor ugari atzeman dituzte. Zehazki, Barakaldon, Beasainen eta Irunen egin dituzte miaketak.
2024/07/02 - 14:11
Barakaldon bi semeak hiltzen saiatu zen emakumea egindakoaz damutu da eta zigor eskaria 16 urtera jaitsi diote
Fiskalak 36 urte eta erditik 16 urte eta erdira jaitsi du zigor eskaera, eta akusatuari aringarria ezarri dio, arazo psikilogikoak argudiatuta.
2024/07/02 - 13:29
Fiskaltzak 36 urteko espetxe-zigorra eskatu du Barakaldon bi semeak hiltzen saiatu zen amarentzat
Epaiketa gaur abiatu da Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Auzipetuak gertakariak aitortu zituen, eta hilketa saiakera egotzi diote. 2022ko abenduaren 31n, emakumeak benzodiapekinak eta antidepresiboak sartu zituen jogurtetan, eta adingabeak irenstera behartu zituen. Gero lepoan ebaki bana egin zien.
2024/07/02 - 10:31
Albiste izango dira: Frantzia 2. itzuliari so, epaiketa Barakaldon semeak hiltzen saiatzearren eta langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.