Barakaldo

Juan Carlos Soto, abogado de las familias denunciantes del caso Pauldarrak
2025/09/19 - 12:32

Barakaldon entrenatzaile baten sexu-erasoak jasan dituzten nesken abokatua: "Pozik gaude epaiarekin, ez dugu helegiterik aurkeztuko"

Bizkaiko Auzitegiak hiru urteko kartzela-zigorra ezarri dio Barakaldoko Pauldarrak futbol taldeko entrenatzaile bati, 14 eta 15 urte bitarteko lau jokalariri sexu-erasoa egiteagatik. Juan Carlos Soto salaketa jarri duten familien abokatuak azpimarratu duenez, "beste frogarik ez egon arren, epaileak sinesgarritasuna eman die adingabeen testigantzei".

2025/07/20 - 21:39

Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute. 

« 3 4 5 ... 20 »

Asteko irakurriena